Lezoko “Sentimenduak” esketxak irabazi du aurtengo Motxian Eby lehiaketa

Ar, 2018-03-27 10:18

Oarsoaldeko Euskara Batzordeak laugarren urtez antolatu duen Motxian Eby Esketx Lehiaketako sariak banatu zituzten joan den ostiralean Oiartzunen. Giro ederra sortu zuten lau herrietako Kuadrillategi egitasmoko gazteak.

Sari nagusia Lezoko “Sentimenduak” esketxak eraman zuen eta bigarren saria, internauten bozkek erabakitakoa, “Denok zu” esketxarentzat izan zen. Pozik hartu zituzten sariak gazteek.
Errenteriako bideo onenaren saria “Indarkeriaren aurka” izan zen, Lezokoa “Badator“, Oiartzungoa “Euskaraz bizi nahi dugu“ eta Pasaiakoa “Izan Libre“.

Sariak banatu eta esketxak ikusi ostean, txokolate-jatea egin zuten bildutako guztiek. Azkenik, gaueko 21:00ak aldera arte luzatu zen festa DJarekin.

Jose Angel Sanchezek, Oarsoaldea Garapen Agentziaren lehendakariak adierazi duenez, Motxian Eby Esketx Lehiaketa gazteen artean euskararen erabilera sustatzeko xedez antolatzen da eta harrera ona du.

Aurten guztira 17 esketx aurkeztu dira eta esketxak ikusgai dituzue: www.motxianeby.eus gunean.
 

Arloa edo saila