Udalekuak uztailaren 1etik 30era egingo dira eta 200 plaza eskainiko dira
Lezoko 2024. urteko udalekuetan izena emateko epea apirilaren 15etik 26ra bitarte izango da. Aurten, antolaketa kontuengatik, matrikulazioa aurreratu egin da.
Azken urteetan izen-ematea internet bidez egitea gomendatu ondoren eta izan zuen arrakasta ikusita, aurten ere matrikulazioa horrela egitea gomendatzen du udalak.
Bi zerbitzu eskainiko dira aurten ere:
Haurtzaindegi zerbitzua: Lanean ari diren gurasoentzat zuzendutako zerbitzua da, 08:30etik 09:30era, udaleku irekiak hasi baino ordubete lehenago. Prezioa 53 euro / Familia ugaria: 40 euro. Zerbitzua eskaintzeko 8 haurrekin osatutako gutxieneko taldea beharko da.
Udaleku irekia (3-12 urte bitartekoentzat): Herriko haurrek giro euskaldun eta atsegin batean jolasak, dantza, kantak, antzerkia eta beste hainbat ekintza egingo dituzte, Lezoko ohiturak eta ingurunea ezagutzen dituzten bitartean.
- Norentzat: 3 urtetik* 12 urtera (2012tik 2021era jaioak) Lezon 2024/01/01ean erroldatuak dauden haurrentzat. Bere bizilekua aldatu dutenak salbu edota etorkinen familiak. Kasu hauetan Lezoko ikastetxean matrikulatuak behar dute matrikulazioaren urtean.
* 3 urteak eginak izan behar ditu.
-Non eta noiz: Lezon uztailaren 1etik 30era (biak barne), astelehenetik ostiralera. Goizez 9:30etik 13:30era.
-Prezioa: 80 euro / Familia ugaria: 60 euro.
IZENA EMATEA:
> Noiz: Apirilaren 15etik 26ra.
> Non: Euskara eta Kultura sailaren bulegoan (Donibane kalea 2), 08:30etik 13:30era edota interneten (www.lezo.eus). Kasu hauetan izen-emate orria sinatua entregatu behar da udalean eta familia ugariek tituluaren fotokopia ere aurkeztu behar dute.
> Plazak: 200 plaza izango dira. Matrikulazioek, eskainitako plaza kopurua gainditzen badute, plaza horiek zozketaz esleituko dira.
GURASO BILERA: Ekainaren 19ean, 16:45ean Gezalan.
Oharra: 1-Izen-emate orrian gurasoen sinadura ezinbestekoa da.
2-Familia ugariak: %25eko hobaria.
3- Euskal Sistemaren prestazio ekonomikoen onuradunak: %75eko hobaria.
4- Ordainketa ezin da zatikatu.
5-Behin matrikularen zenbatekoa ordainduta, ez da itzuliko, haurrak jarduera uzten badu ere.
· HEMEN KLIKATU IZEN EMATEKO (Apirilaren 15etik 26ra)