Egin MATRIKULA HEMEN.
Udalekuak uztailaren 3tik 28ra ospatuko dira eta 200 plaza eskainiko dira.
Lezoko 2023. urteko udalekuetan izena emateko epea maiatzaren 8tik 19ra bitarte izango da.
Azken urteetan izen-ematea internet bidez egitea gomendatu ondoren eta izan zuen arrakasta ikusita, aurten ere matrikulazioa horrela egitea gomendatzen du udalak.
Bi zerbitzu eskainiko dira aurten ere:
Haurtzaindegi zerbitzua: Lanean ari diren gurasoentzat zuzendutako zerbitzua da, 08:30etik 09:30era, udaleku irekiak hasi baino ordubete lehenago. Prezioa 53 euro / Familia ugaria: 40 euro. Zerbitzua eskaintzeko 8 haurrekin osatutako gutxieneko taldea beharko da.
Udaleku irekia (3-12 urte bitartekoentzat): Herriko haurrek giro euskaldun eta atsegin batean jolasak, dantza, kantak, antzerkia eta beste hainbat ekintza egingo dituzte, Lezoko ohiturak eta ingurunea ezagutzen dituzten bitartean.
- Norentzat: 3 urtetik* 12 urtera (2011etik 2020ra jaioak) Lezon 2023/01/01ean erroldatuak dauden haurrentzat. Bere bizilekua aldatu dutenak salbu edota etorkinen familiak. Kasu hauetan Lezoko ikastetxean matrikulatuak behar dute matrikulazioaren urtean.
* 3 urteak eginak izan behar ditu.
-Non eta noiz: Lezon uztailaren 3tik 28ra (biak barne), astelehenetik ostiralera. Goizez 9:30etik 13:30era.
-Prezioa: 80 euro / Familia ugaria: 60 euro.
IZENA EMATEA:
> Noiz: Maiatzaren 8tik 19ra.
> Non: Euskara eta Kultura sailaren bulegoan (Donibane kalea 2), 08:30etik 13:30era edota interneten (www.lezo.eus). Kasu hauetan izen-emate orria sinatua entregatu behar da udalean eta familia ugariek tituluaren fotokopia ere aurkeztu behar dute.
> Plazak: 200 plaza izango dira. Matrikulazioek, eskainitako plaza kopurua gainditzen badute, plaza horiek zozketaz esleituko dira.
Matrikulatzerakoan ezinbestekoa izango da haurraren argazki bat eramatea edo bidaltzea (hobe euskarri digitalean).
GURASO BILERA: Ekainaren 15ean, 16:45ean Gezalan.
Oharra: 1-Izen-emate orrian gurasoen sinadura ezinbestekoa da.
2-Familia ugariak: %25eko hobaria.
3- Euskal Sistemaren prestazio ekonomikoen onuradunak: %75eko hobaria.
4- Ordainketa ezin da zatikatu.
5-Behin matrikularen zenbatekoa ordainduta, ez da itzuliko, haurrak jarduera uzten badu ere.
Egin MATRIKULA HEMEN.