Lezoko Udan Jostatzera udalekuetan izena emateko epea martxoaren 31ean irekiko da eta apirilaren 11era arte egongo da zabalik. 200 plaza eskainiko dira.
Haurrei aisialdi egoeran euskaraz hitz egiteko aukera eskaintzea da udalekuen helburu nagusia. Lezoko Udalak antolatuta, udalekuak 3 eta 12 urte bitarteko haurrentzat aisialdi izaerako elkargunea dira. Guztira 200 plaza egongo dira.
Uzailaren 1etik 30era (astelehenetik ostiralera), 9:30tik 13:30ra Lezo Herri Eskolan izango dira. Lezoko ohiturak eta ingurunea ezagutu, jolasak, dantzak, antzerkiak eta beste hamaika ekintza egingo dituzte. Prezioa: 85 euro.
Aurten ere haurtzaindegi zerbitzua eskainiko da. Lanean ari diren gurasoentzat zuzendautako zerbitzua da, 8:30tik 9:30ra, udaleku irekiak hasi baino ordubete lehenago. Zerbitzua eskaintzeko 8 haurrekin osatutako gutxieneko taldea beharko da. Prezioa: 55 euro.
Izena emateko epea martxoaren 31etik apirilaren 11era bitarte egongo da zabalik. Martxoaren 31tik aurrera Lezoko Udaleko webgunean egin ahal izango da. Euskara eta Kultura sailaren bulegoan ere (Donibane kalea, 2) egiteko aukera izango da, astelehenetik ostiralera, 8:30tik 13:30ra. Kasu hauetan izen-emate orria sinatua entregatu behar da udalean eta familia ugariek tituluaren fotokopia ere aurkeztu behar dute.
Informazio guztia diptikoan aurki dezakezu
Azken urteetan bezala, aurten ere matrikulazioa internet bidez egitea gomendatzen du udalak (Izena On-Line emateko hemen sakatu).