“Andante piu forte film-laburra eta euskal zinemagintza” izeneko tailerrak egingo dira euskaltegietan otsailean Amaia San Sebastianen eskutik
“Andante più forte” izeneko film-laburra aitzakia gisa hartuta, euskarazko zinemagintzari buruzko tailerrak egingo dira egunotan Oarsoaldeko euskaltegietan Amaia San Sebastian zuzendariaren eskutik.
Oarsoaldeko Euskara Batzordeak, eskualdeko euskaltegiekin elkarlanean antolatzen duen Mintzagun tailerren egitarauaren barnean daude saio hauek eta ikasturtero sei gai jorratzen dira. Gai bakoitzarekin tailer bana egiten da eskualdeko sei euskaltegietan. Ordu eta erdiko iraupena izan ohi dute saioek eta horien helburua gai erakargarri, berri eta gaurkotasunekoak euskaraz eskaintzea da. Jose Angel Sanchez, Oarsoaldea Garapen Agentziako lehendakariak adierazi duenez, tailer hauen bidez, ikasle horien bizipenetan gai hori beti euskaraz ageriko da, lehen kolpean behintzat. Edozein gai euskaraz jorra daitekeela eta ikasleak ulertzeko gai direla ohartaraztea ere helburu nagusien artean daude besteak beste.
Honatx 2018ko otsaileko egutegia:
Otsailak 19
Intxixu AEK (Oiartzun)
Ordua: 14:30 - 16:15
Txirrita AEK (Pasai Antxo)
Ordua: 19:00 - 21:00
Otsailak 21
Xenpelar AEK (Errenteria)
Ordua: 09:30 - 11:00
Oroitzene AEK (Lezo)
Ordua: 18:15 - 20:00
Otsailak 28
EUE (Errenteriako Udal Euskaltegia (Errenteria)
Ordua: 09:30 - 11:30
Martxoak 1:
PUE (Pasaiako Udal Euskaltegia)
Ordua: 15:45 - 17:15
Arloa edo saila