Motxian Eby 2018 esketx lehiaketa martxan da

Og, 2018-02-15 16:28

Oarsoaldeko 12-16 urte bitarteko gazteek taldeka edo banaka har dezakete parte eta gaia librea da

Oarsoaldeko Euskara Batzordeak laugarren aldiz antolatuta, 12-16 bitarteko gazteen euskarazko esketx onena sarituko da “Motxian Eby 2018” esketx lehiaketaren bidez. Bakarka nahiz taldeka parte hartu dezakete eta gaia librea da.

Aurkeztuko diren lanek gutxi gora-behera minutu bateko iraupena izan beharko dute. Era berean, grabazioek euskarazko audio mintzatua izan beharko dute, nahitaez. Esketxak edozein gailurekin egin ahal izango dira: mugikorrak, bideo kamerak, tabletak, argazki kamerak… Bestalde, bideo grabazioek originalak izan beharko, beste lehiaketa batera aurkeztu gabeak. Abesti edo doinuren bat erabiltzekotan, Creative Commons-ekoa eta euskaraz abesten duen Euskal Herriko talde batena izan beharko du.

Lanak aurkezteko epea martxoaren 9a arte zabalik dago eta emailez (kaixo@motxianeby.eus) edo Whatsapp bidez bidali daitezke (688 741 909) zenbakira.

Esketxak bidaltzerakoan, beti, esketxaren izenburua eta herria adierazi behar dira. Sariak xamurrak dira, 300 eta 200 eurokoak eta herri bakoitzeko lanik onenak, 50 euroko aipamen saria izango du. Esketxak ikusgai egongo dira martxoaren 13an motxianeby.eus webgunean eta handik bozkatu ahal izango dira martxoaren 19 arte. Era berean, epai-mahaiak bere erabakia beranduenez martxoaren 20an hartuko du.

Antolatzaileek parte hartzera animatu nahi dituzte 12 urtetik 16ra bitarteko Oarsoaldeko gazte guztiak. Hartu mugikorra edo dena delakoa, piztu eta grabatzera! 
 

Arloa edo saila