Oarsoaldean merkatarien sormena saritu du Euskaraldiaren euskaparate lehiaketak

Or, 2025-05-23 12:20

Joan den maiatzaren 16an, Euskaraldiko erakusleihoen lehiaketako epaimahaiak edizio berri honetan saritutako establezimenduen izenak jakinarazi zituen. Lehiaketa honek tokiko merkataritzaren bidez euskara ikusaraztea du helburu, eta Oarsoaldea eskualde mailan parte hartze ederra izan du.

Eskualdeko sari nagusia Errenteriako Itziar Alvarez ileapaindegiak irabazi du, erakusleiho original eta konprometituagatik. Argazkian hortxe ditugu Leire Mazizior zinegotzia eta Itziar Alvarez, ileapaindegiko arduraduna.

Lezoko irabazlea Taloka kafetegi-gozotegia izan da. Maiatzaren 17an, larunbata, jaso zuen saria Lezokoak Merkatarien Elkartearen eta Iker Salaberria Euskara Zinegotziaren eskutik. Euskaraldiko egitarauaren baitan Lezokoak elkarteak antolatutako paella-janaren ondoren jaso zuen saria Edurne Mitxeo arduradunak. 

Udalerrika, erakusleiho irabazleak honako hauek izan dira:

  • Errenteria: Izan nutrizio zentroak lortu zuen lehen postua. Dagokion irudian ezkerretik eskubira June Ibarguren eta Alazne Mindegia agertzen dira, Leire Mazizior zinegotziarekin batera.
  • Lezo: Taloka kafetegi-gozotegiak maiatzaren 17an, larunbata, jaso zuen saria, Lezokoak merkatarien elkarteak antolatutako paellada herrikoiaren baitan. Argazkian, Edurne Mitxeo arduraduna eta Iker Salaberria euskara zinegotzia ikus daitezke.
  • Oiartzun: El Paso arropa-dendaren erakusleihoa izan zen irabazlea. Bertan izan ziren Aiako Harria Gaztelumendi zinegotzia eta Ane Arbelaitz, Belen Arrieta eta Arhane Idoate dendako ordezkariak.
  • Pasaia (Trintxerpe): Saria Naiu estetika zentroak jaso zuen. Argazkian Maite Martin, Laura Ré euskara zinegotzia eta Mariluz Etxaniz Euskaraldiko antolakuntzako kidea agertzen dira.

Euskaraldiaren antolakuntzatik eta inplikatutako udaletatik, edizio honetan saltokien inplikazioa nabarmendu da, baita erakusleihoen sormena ere, euskara herritarrengana hurbiltzea lortu baitute, modu bisual eta hurbilean.
 

Arloa edo saila