Abenduaren 21etik abenduaren 31a bitartean kontzertu, kalejira eta ikuskizun ugari izango dira herrian, Lezo gabon giroan murgiltzeko
Abenduaren 21, asteazkena:
Arratsaldeko 17:30ean saxofoi ikasleen kontzertua izango da Musika Eskolan.
Abenduaren 22an, osteguna:
18:00etan Harizko Taldeak eta musika eskolako ikasleek kontzertua eskainiko dute Gezala Auditoriumean. 19:30ean berriz, Sutargi eta Aiton Borda abesbatzen txanda izango da, kontzertu hau ere, Gezala Auditoriumean izango da.
Abenduaren 23, ostirala:
17:00etan Ongi etorri, Olentzero txotxongilo ikuskizuna izango da Bekoerrota Kiroldegian, Toni la Sal txotxongilo talde eta Talde koral eta talde instrumentalen eskutik.
Abenduaren 24an, larunbata:
Hator Hator kantatzera kalejira burutuko da 12:00etan Euskal Herria plazatik abituta. 12:30ean Gurutze Santuaren plazan Kanta dezagun ekitaldia egingo da, euria egiten badu Saldise plazan egingo da.
Abenduaren 31an, larunbata:
Urte amaierako Koplak, kantari kalejira egingo da arratsaldeko 18:30ean hasietako herrian zehar. Aiton Borda eta Sutargi abesbatzek, talde koralek eta trikitixa taldeak parte hartuko dute.