Udalak, haurren segurtasuna hobetzeko helburuarekin, Altamirako haur parkea hesitu du eta jolastokiaren aldamenean dagoen zebra-bidea erliebean nabarmendu du. Halaber, Euskal Herria plazako jolastokia berritu da.
Udalak herriko haurren aisialdi eremuak berritzen eta egokitzen jarraitzen du eta oraingoan, Euskal Herria plazako jolastokia berritu da, duela aste batzuk iragarri zen moduan. Era berean, haurren segurtasuna hobetu eta bermatzeko, Altamirako haur parkea hesitu da eta jolastokiaren aldamenean dagoen zebra-bidea erliebean nabarmendu da bertatik igarotzen diren autoek abiadura murriztu dezaten.
Lan horiek guztiek haurren ongizate, bizi kalitatea eta segurtasuna hobetzea dute helburu, haiei egokitutako kalitatezko jolastoki atseginagoak eta seguruagoak eskaintzeko.