Zarata

Zarata neurtzeko monitorizazio sistema

Andreone liburutegi ondoan zarata maila neurtu eta erregistratzen duen gailua instalatu zuen Lezoko Udalak 2020ko azaroan. Neurgailua egunero eta 24 orduz martxan dago.

Esteka honen bitartez kontsulta daitezke eguneko datuak:

https://noiseplatform.cesva.com/public/835/1657 (datuen neurria: LAeq 60s)

Lezoko Zarata Mapan bizitegi-erabilera duten eremuetarako ezarritako Kalitate Akustikoko Helburuak hauek dira:

Zarataren adierazleak

  • Ld (7:00etatik 19:00etara): 65 dB
  • Le (19:00etatik 23:00etara): 65 dB
  • Ln (23:00etatik 7:00etara): 55 dB

Oharra: kontuan eduki behar da neurgailuaren datuak erakusteko erabiltzen den adierazlea eta Kalitate Akustikoko Helburuak finkatzeko erabiltzen dena ez direla berdinak; hori horrela, adierazle horiek ezin dira zuzenean alderatu, baina bai modu orientagarrian erabili.

Lezoko udalerrian Babes Akustiko Bereziko 3. Eremua (BABE3) izendatzea

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialeko iragarkia (2024-09-12)

Izendatze dokumentua 

Lezoko soinu-ingurua hobetzeko Ekintza Plana (2019-2023)

Behin-betiko Ekintza Plana

Herritarren alegazioak eta erantzunak 

Lezoko Udalerriko Zarata Mapak

 

 

 

Eranskinak