Kultura-sektoreko mikroenpresatzat hartzen diren elkarte eta sozietateen gastu finkoak edo egiturazkoak arintzeko diru-laguntzak, baldin eta elkarte eta sozietate horien jarduera erabat eten bada edo murrizketa bat izan badute, COVID‐19k 2020an eragindako osasun-krisiaren kudeaketarako alarma-egoera deklaratzearen ondorioz.
Onuradunak
Kultura sektoreko elkarteak eta sozietateak.
Jarduera ekonomiko gisa ulertuko da kultura-adierazpenei lotutako produktu edo zerbitzuak profesionalki eta irabazi-asmoarekin sortzea.
Kultura arloko ikerkuntza, sorkuntza, ekoizpen, erakustaldi, profesionalen prestakuntza edo/eta kontserbazioari lotutako alderdiak soilik hartuko dira kontuan, honako tipologia hauetako batean sartzen bada: arte eszenikoak, ikusizko arteak, arkeologia, ikus-entzunezko arteak, bertsolaritza, kultura arloko bitartekaritza edo/eta aholkularitza, liburua eta literatura, musika edo ondarea.
Deialditik kanpo geratuko dira berariaz kultura-sektorean xeheka merkaturatzera bideratutako jarduerak garatzen dituzten erakundeak (liburutegiak, musika-dendak, zinema-aretoak, arte-galeriak...), baita heziketa-arloan profesionalei bideratuta ez daudenak ere. Halaber, deialditik kanpo geratuko dira kirol, aisialdi eta denbora libre edo gehienbat turismora bideratutakoak.
Baldintzak
10 langile baino gutxiago izatea eta urteko fakturazioa bi milioi eurokoa baino txikiagoa izatea.
Jarduera erabat eten bada edo fakturazioan %75etik gorako murrizketa izan badu 2019ko ekitaldiko hileko batez bestekoarekin alderatuta, 2020ko martxotik irailera bitarteko aldian, COVID-19k eragindako osasun krisiaren egoera kudeatzeko alarma-egoera deklaratzearen ondorioz.
Diru-laguntza jaso dezaketen gastuak
- Deialdi honen babesean, diru-laguntzaren xede izan ahalko dira Euskal Autonomia Erkidegoan zerbitzua edo inbertsioa gauzatu duten sozietate edo elkarteen gastu finkoak edo egitura-gastuak.
- Zehazki, honako gastu hauek hartuko dira kontuan:
- Negozio-lokalaren alokairua, betiere baldintza hauek betetzen badira: eskatzailearen etxebizitzaren zatia ez izatea; lokalaren errentatzailearekin 2. mailarainoko odol- edo ezkontza-ahaidetasunik ez egotea; eta errentatzaile diharduen pertsona fisiko edo juridikoaren bazkide edo partaide ez izatea. Onargarriak dira coworking espazioen, sorkuntza-fabriken edo jarduera sortzaile eta produktiborako bestelako garapen-egituren alokairutik eratorritako errentamenduak.
- Lan-jardunera bideratutako material teknikoaren eta garraiobideen errentamenduaren kostua.
- Laneko lokalen hornidurak (ura, argia, telefonoa, interneta...), betiere baldintza hauek betetzen badira: eskatzailearen etxebizitzaren zatia ez izatea; lokalaren errentatzailearekin 2. mailarainoko odol- edo ezkontza-ahaidetasunik ez egotea; eta errentatzaile diharduen pertsona fisiko edo juridikoaren bazkide edo partaide ez izatea.
- Hauetatik eratorritako interesak:
- Jarduera barne hartzen duen establezimendua erosteko eskatutako mailegu hipotekadun zein pertsonalen kuotak.
- Alarma-egoera indarrean jarri aurretiko (2020ko martxoaren 14a) bosturtekoan egindako inbertsioei dagozkien maileguen kuotak edo finantzaketatik eratorritakoak, jardueraren funtzionamendu egokia bermatzeko beharrezkoak diren ondasunak eskuratzera bideratutakoak.
- Bestelako gastu arruntak, hala nola:
- Ohiko jarduerarekin lotutako aseguruen kuotak.
- Alarma-egoeran kontratatutako profesional independenteen zerbitzuak (aholkulariak, kontsultoreak...), ikuskaritzetatik eratorritakoak izan ezik.
- Gauzatutako kultura jarduerarekin lotura duten udal-zergak.
- Zirkulatzailea finantzatzetik eratorritako kostuak.
- Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren urteko aurrekontuen bidez finantzatutako elkarte profesionaletako afiliazio-gastuak.
- Oro har, kontuan hartzeko, aurreko atalean jasotako gastuak 2020ko martxoaren 14a eta irailaren 14a bitartean sortuak izan behar dute.
Prestazio ekonomikoa
Aurkeztutako kontzeptuen %80a lagunduko da diruz.
Gehienez, 10.000 euroko laguntza emango zaie onuradunei.
Izapidetzeko, sozietate edo elkarteak aurkeztutako laguntza-eskabidean gutxienez 1.000 euroko gastua jaso beharko da, BEZa kenduta.
Ordainketa-modua:
Erakunde onuradunei lehenengo ordainketa egingo zaie diru-laguntza eman ondoren, diru-laguntza aurkeztean justifikatutako zenbatekoan, eta bigarren ordainketa, gainerako zenbatekoan, behin diru-laguntza justifikatuta, 2021eko urtarrilaren 29a baino lehen.
Eskaera eta dokumentazioa
www.euskadi.eus/zerbitzuak/1106201
Eskaera-epea: uztailaren 30a.