Pirritx, Porrotx eta Marimotots Lezon izango dira martxoan

Ar, 2022-02-15 10:40

Urtarrilean ezin izan zen ekitaldia ospatu.

Pandemia eta osasun neurriak medio, Errege Egunaren bezperan ezin izan zen Pirritx, Porrotx eta Marimototsen emanaldia ospatu Lezon.

Egoerak hobera egin duenez eta 600 laguneko gehienezko aforoaren muga bertan behera erori ondoren; segurtasun, distantzia eta higiene neurriak bermatuta, ekitaldia ospatzeko aukera dago orain. Martxoaren 6ean izango da, 12:00etan, Bekoerrota kiroldegian.

Oraingoan, "Kuikui" lana aurkeztuko dute eta euskararen gaiari eutsi nahi izan diote pailazoek beste behin.

Sarrera aurretik erosia zutenek ez dute ezer egin behar. Gainera, sarrera gutxi batzuk geratzen dira salmentan.

Sarrerak udalaren webgunean  https://sarrerak.lezo.eus/ eta kultura sailean daude eskuragarri baina Interneten bidez erostea gomendatzen da. 8 euroko prezioa dute.

Kiroldegi barruan beharrezkoa izango da musukoa erabiltzea, bai eraikinera sartzean, bai emanaldian zehar eta eraikinetik irtetean. Maskara erabiltzea nahitaezkoa da 6 urtetik gorakoentzat.

 

Arloa edo saila