Sarri entzun dugu kirola egitea osasungarria dela, bizitza aktiboa ezinbestekoa dela ondo mantentzeko… baina ba ahal dakigu guzti horren zergatia? Zein eragin dauka jarduera fisikoak gure gorputzean? Irakurtzen jarraituz gero, buruan darabilzkizun galdera askori erantzuna topatuko diezu. Hala ere, garbi izan nahikoa mugituz, gehiago, hobeto eta zoriontsuago biziko zara! Beraz, izan aktiboa!
Jarduera fisikoa egitearen eta bizitza aktiboa mantentzearen onurekin hasiz, hainbat ikerketetan ikusi dena, bizitza espektatiba luzatzen duela da, urtebetetik zazpi urte bitarteko luzapena izanik (Reimers, C.D., Knapp, G. eta Reimers, A.K., 2012; Teraž Kaja, Pišot Saša, Šimunic Boštjan, Pišot Rado, 2020). Hori gertatzearen arrazoietako bat, jarduera fisiko erregularra gazteago mantentzen zaituen aldaketa zelularrarekin estuki lotua dagoela da (Pallavin Dains, 2020). Brigham Young Universityn egindako ikerketan, urteekin laburtzen joaten den kromosoma amaiera, biztanle aktiboek sedentarioek baino luzeagoa zutela ikusi zuten, ondorioz, zelula adin diferentzia 9 urtekoa edo izanik (Pallavin Dains, 2020). Beste ikerketa batean, 70 urteko jende aktibo eta ez aktiboen bihotza, birikak eta muskuluak 40 urteko biztanle akiboekin alderatu zituzten eta ikusi zen bi adin tarte aktiboen artean parekotasun handiak zeudela (Pallavin Dains, 2020).
Gainera, osasun aldetik ere badu bere eragina eta gehiago bizitzeaz gain, hobeto eta bizi kalitate hobearekin egingo duzu. Izan ere, pertsona aktiboek gaixotasun tasa txikiagoak pairatzen dituzte; patologien aldetik hobeto bizitzea dakar. Koloneko minbizia %30-40 gutxituz, bular minbizia %20-50, 2.mailako diabetesa %28-59 zein beste gaixotasun batzuetan ere onurak; hala nola, kolesterola, obesitatea, hipertentsioa, dislipedemia... (Reimers, C. D., Knapp, G., & Reimers, A. K. (2012)).
Hori gutxi balitz, jarduerr fisikoa osasun fisikoarekin lotuta egoteaz gain, osasun mentalarekin eta sozialarekin ere estuki lotua dago, hainbat onura dituelarik. Pertsona aktiboen zoriontasun (2-3 puntu goitik) eta bizi kalitate pertzeptzioa hobea da; norbere irudi, autoestima, autonomia eta harreman sare hobeak izanda (10eko eskalan) (Del Rocío Bohórquez, M., Lorenzo, M., & García, A. J. , (2013)). Gainera, autoestima, norbere irudia eta autonomia mailak hobetzeaz gain, ingurukoekiko harremana ere hobetzen da, bizi kalitatea orokorrean hobetuz (Bidegain, B.E., (2001)).
Eslobeniako ikerketa zentro kiniesologikoan egindako ikerketa batean, populazioaren jokabide aldaketaren eragina, bizimodu aktiboago batera aldatuz, neurtu zen 8 urteren aldeaz. Ikusi zena, osasun zein ongizate hobea azaleratzen zutela izan zen. Neurtutako aldagai guztiak zuzenki adierazi zuten bizimodu aktiboak bizi kalitate hobea zekarrela (Teraž Kaja, Pišot Saša, Šimunic Boštjan, Pišot Rado, 2022).
Hirugarren adinean egindako beste ikerketa batean non ikasturtean zeharreko aldaketak aztertu ziren, bai autoestima eta baita norbere irudiaren inguruan hobekuntza nabaria zegoela ikusi zen (BIdegain, B.E., 2001). Gainera, horrek zeharka beste zeharkako aldagai batzuetan eragin zuen; hala nola autonomiaren gorakada, norbere rekursoen hobekuntza eta bizitzeko alaitasun, dibertsio eta entretenimenduan gorakada nabaria. Bestetik, inguruko harremanetan, norbere osasunean eta euren gorputzarekiko pertzeptzioan ere hobekuntzak neurtu ziren. Hau da, jarduera fisikoarekin bizi kalitatea euren esparru guztietan hobetu zela frogatu zen (Bidegain, B.E., 2001).
Baina, edonola kirola, jarduera fisikoa edo mugitzea ez da guztiz eraginkorra. Hau, erregulartasun batez eta gutxieneko praktika osatuta da bakarrik baliagarria; hau da, astean gutxienez 150 minutuz praktikatu behar da jarduera fisikoa edo egunean 30-60 minutu bitarte. (Oja, P. eta Titze, S. (2011); Steven N Blair, Michael J LaMonte eta Milton Z Nichaman (2004); Wen, C. P., Wai, J. P. M.,(...)(2011)). Gainera, egunean zehar geroz eta bizimodu aktiboagoa izan, orduan eta onura nabarmenagoak izango ditugu; izan ere, ordubete geldirik daramagunean, mugitu eta gure metabolismoa aktibatzea gomendatzen dute zenbait ikerketek. (...)
Beraz, egunerokotasunean mugitu eta bizimodu aktiboa izatea ezinbestekoa da bizi itxaropena luzatzeaz gain, norbere bizitzan zehar gaixotasun aldetik osasuntsuago, zoriontsuago, harreman sare hobeaz zein norbere buruaekiko pertzeptzio, irudi, autoestima eta autonomia hobea dakarrelako. Hori horrela, eta jarduera fisikoak dakartzan onura guztiak ikusirik, gogoratu astean 150 minutuz edo egunean 30-60 minutuz mugitzea!