- 1. Egoki irudituz gero, 2019ko otsailaren 25ean egindako bilkurako akta onartzea (2019ID210004).
- 2. CONSTRUCCIONES MICHELENA Y LECUONA SUCESORES, S.L.ri Kabitteko A2 eta A3 lursailetan (Auñamendi 16-18) 12 etxebizitza eta garajeen lehen erabilera baimena emateko proposamena (2019HO300002).
- 3. Lezo-Donibane bidegorriaren bigarren zatia eraikitzeko obra kontratazioa: Lehenengo zertifikazioa eta dagokion faktura onartzeko proposamena (2018H0100004).
- 4. Elias Salaberria Hiribideko espaloia berritzeko obra kontratazioa: Hirugarren zertifikazioa eta ondorioz dagokion faktura onartzeko proposamena (2018H010002).
- 5. TRANSTIC, S.A. enpresari biltegian produktu kimikoak gorde ahal izateko jarduera aldaketa baimena emateko proposamena (2018H0050002).
- 6. TRANSTIC, S.A. enpresari eraikin berri bat eraikitzeko obra baimena emateko proposamena (ongarri kimikoak biltegiratzeko) (2018H0030017).
- 7. ARKIRUN PILOTA KLUBAri 2019. urtean Josetxo Etxandiren XLIV oroitaldia antolatzeko dirulaguntza eta beste mailako laguntzak emateko proposamena (2019KI360001).
- 8. Otsailaren 25eko Tokiko Gobernu Batzarrak onartutako 2019.urteko GLL eskaeren zerrenda ezeztatzea eta 1/2019 Lege berriaren arabera dagozkion kopuruak onartzeko proposamena (2019GZ020003).
- 9. Alkatearen erabakien kontu ematea.
- 10. Galde eskeak
Lezon, 2019ko martxoaren 11n, astelehena, goizeko 8:00ean hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko Gobernu Batzar aretoan, lehen deialdian, Jesus Maria Martiarena Jaca, Alkatearen, lehendakaritzapean, Maria Noemi Arberas Oses, Miguel Ángel Sánchez Antúnez (EAJ-PNV udal taldea) eta Jose Angel Sanchez Gallardo (Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos).
Ez da bileran izan Irlentz Ortega Ugalde (EAJ-PNV udal taldea).
Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.
AKTA ONARTZEA.
1. Egoki irudituz gero, 2019ko otsailaren 25ean egindako bilkurako akta onartzea (2019ID210004).
Akta inolako aldaketarik gabe onartu da.
HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK.
2. CONSTRUCCIONES MICHELENA Y LECUONA SUCESORES, S.L.ri Kabitteko A2 eta A3 lursailetan (Auñamendi 16-18) 12 etxebizitza eta garajeen lehen erabilera baimena emateko proposamena (2019HO300002).
2019ko urtarrilaren 30ean, J.R.M.Z.k Construcciones Michelena y Lecuona Sucesores S.L. enpresaren izenean, HIE 4 Kabite eremuan A2-A3 lursailetan eraikitako 12 etxebizitza eta garajeentzako lehen erabilera baimena eskatu zuen Auñamendik kaleko 16 eta 18 zenbakietan alegia. Horretarako K.A.B. arkitektoak eta J.J.M.Z. arkitekto teknikoak sinatzen duten obra amaierako dokumentazioa aurkezten du, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren 2019ko urtarrilaren 7ko bisatu zigilua eta Gipuzkoako Aparejadore eta Arkitekto Teknikoen Elkargo Ofizialaren 2018ko abenduaren 19ko bisatu zigilua daraman, eta obren azken kitapena 1.361.686,25 euro izanik. Obra amaierako ziurtagiriekin, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ogasuneko U-4 inprimakia, obraren argazkiak, energia ziurtapena, kalitate kontrolaren agiriak, obrako aginduen liburua, zarata neurketak eta obra berriaren eskrituren zirriborroa ere aurkeztu dute.
Tokiko Gobernu Batzarrak 2017/01/30ean hartutako ebazpenean eman zion Construcciones Michelena y Lecuona Sucesores S.L. enpresari H.I.E. 4 Kabitte eremuko A2 eta A3 lursailetan 12 etxebizitza eta garajeak eraikitzeko obra baimena (2016H0030005).
Ondoren, Tokiko Gobernu Batzarrak 2017/05/08an HIE 4 Kabitte eremuko A2 eta A3 lursailetan 12 etxebizitza eta garajeak eraikitzeko gauzatze proiektua onartu eta garabi dorrea jartzeko baimena eman zuen.
Bertatik bertara egindako ikustaldian bi eskakizun baino ez zitzaizkien egin, eraikinen kanpoko akaberari dagokionez. Alde batetik garajeetako sarbideak ondo egokitzea, eta aurretik urbanizazioak aurreikusi zituen etxebizitza bifamiliarren garaje sarbideak kendu eta aparkalekuak jartzea. Bestetik, Auñamendi kaleko 36aren kontra sortzen den karkabari akabera egokiagoa ematea, estaltzea, eta mantenurako ate bat jartzea fatxadan, bertan pilatu daitekeen zikinkeria garbitu ahal izateko. Eskakizun horiek burutzen ari dira jada.
Udal teknikariak egindako txostena ikusi ondoren, Hirigintza, Ingurumen, Obrak eta Zerbitzuetako Zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:
BAT: J.R.M.Z.ri, Construcciones Michelena y Lecuona Sucesores S.L. enpresaren izenean, HIE 4 Kabitte eremuko A2-A3 lursailetan, eraikitako 12 etxebizitzen eta garajeen lehen erabilera baimena ematea, hemendik aurrera Auñamendi kaleko 16 eta 18 zenbakiak eramango dituzten eraikinetan.
BI: Hondakinen kudeaketa egokia burutu dela ziurtatzen duen dokumentazioa aurkeztu bitartean, ez da horretarako jarritako bermerik itzuliko.
HIRU: Behin betiko ibi iraunkorraren baimena eskatu beharko da, eraikuntzak dituen garajeetara dauden bi sarbideetarako.
LAU: Obraren azken kitapena eta obra baimenerako aurrekontuaren arteko diferentziari (1.361.686,25 -1.039.019,72 = 322.666,53) dagokion eraikuntza, instalazio eta obren zergagatik 16.133,33 euro ordaindu beharko ditu (aurrekontuaren %5a).
BOST: Lehen erabilerarako lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 3.404,22 euro ordaindu beharko ditu (eraikuntza, instalazio eta obren zergaren, 51.950,99 + 16.133,33 = 68.084,31, %5a)
ORDAINKETA EPEA: Zergaren ordainketa hilabete bateko epean egin beharko da, kitapena jakinarazi ondorengo egunetik Aurrera.
Behin epe hori betez gero, epealdi exekutiboa hasiko da.
BERANDUTZE INTERESAK: Zor diren kantitateek berandutze-interesak sortzen dituzte borondatez sartzeko epearen amaieratik ordainketa egin arte eta momentuan bertan edota geroago likidatu ahalko dira.
NON ORDAINDU: Lezoko Udaletxeko Zergabilketako bulegoan edo ES23 2095 5052 13 1061697610 zenbakia duen kontu korrontean diru-sarrera eginez.
3. Lezo-Donibane bidegorriaren bigarren zatia eraikitzeko obra kontratazioa: Lehenengo zertifikazioa eta dagokion faktura onartzeko proposamena (2018H0100004).
2018ko azaroaren 13an K18/0008 kontratua sinatu zen SASOI Eraikuntzak S.L. enpresarekin Lezo Donibane bidegorriaren 2. tramoaren obra gauzatzeko. Kontratu honen zenbatekoa 427.416,79 € takoa da.
2019ko martxoaren 4ean lanen zuzendaritza daraman A.E. (udal arkitektoak) eta I.E.k (udal arkitekto teknikoak) Lezo Donibane bidegorriaren 2. tramuaren gauzatze obraren lehen obra ziurtapena sinatu zuten, eta lanen esleipenduna den Sasoi Eraikuntzak S.L. enpresak lehen ziurtapen horri dagozkion lanen faktura igorri du.
Obra zuzendariak lehen ziurtapena sinatu dutela ikusirik, Hirigintza, Ingurumen, Obrak eta Zerbitzuetako Zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:
BAT: Aurkeztutako 213.708,40 eurotako (B.E.Z. barne) lehen zertifikazioa eta ondorioz dagokion faktura onartzea, aipaturiko Lezo Donibane bidegorriaren 2. tramua gauzatze obra lanei dagokiena. (A-398 eta D-672)
4. Elias Salaberria Hiribideko espaloia berritzeko obra kontratazioa: Hirugarren zertifikazioa eta ondorioz dagokion faktura onartzeko proposamena (2018H010002).
2018ko azaroaren 8an K18/0009 kontratua sinatu zen Construcciones Echaide, S.A. enpresarekin Lezoko Elias Salaberria Hiribideko espaloia eraberritzeko obra gauzatzeko. Kontratu honen zenbatekoa 217.850,57 € takoa da.
2019ko martxoaren 4ean lanen zuzendaritza daraman A.E. (udal arkitektoak) eta I.E.k (udal arkitekto teknikoak) Elias Salaberria Hiribideko espaloia eraberritzeko obraren hirugarren obra ziurtapena sinatu zuten, eta lanen esleipenduna den Construcciones Echaide S.A. enpresak hirugarren ziurtapen horri dagozkion lanen faktura igorri du.
Obra zuzendariak ziurtapena sinatu dutela ikusirik, Hirigintza, Ingurumen, Obrak eta Zerbitzuetako Zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:
BAT: Aurkeztutako 52.394,36 eurotako (B.E.Z. barne) hirugarren zertifikazioa eta ondorioz dagokion faktura onartzea, aipaturiko Elias Salaberria Hiribideko espaloia eraberritzea izeneko proiektuaren obra lanei dagokiena. (A-384 eta D-623)
5. TRANSTIC, S.A. enpresari biltegian produktu kimikoak gorde ahal izateko jarduera aldaketa baimena emateko proposamena (2018H0050002).
2018 otsailaren 9an eta 418 sarrera erregistro bidez, J.L.S. jaunak Transtic S.A. enpresaren izenean Gaintxurizketa bidean kokatzen den HIE 15 Algeposa 2 eremua (lehen 6 poligonoa) eraikin berri bat eraikitzeko obra baimena eskatu du.
2018H0030017 erreferentzia duen espedientearen bitartez dagokion obra baimenari tramitazio hasiera eman zaio.
Pabiloi berria ongarri kimikoak biltegiratzeko erabiliko da, beraz hau burutzeko, dagokion jarduera aldaketa baimena beharrezkoa da.
Udal txosten teknikoa azterturik, Hirigintza, Ingurumen, Obrak eta Zerbitzuetako Zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:
BAT: Transtic S.A. enpresari Jarduera aldaketa baimena ematea HIE 15 Algeposa 2 eremuan eraikitzen den pabilioi berrian ongarri kimikoen biltegia gauzatzeko.
Obra baimena lortu ondoren eta obra lanak burutu ondoren, jarduerarekiko ondorengo dokumentazioa aurkeztu beharko da:
- Honekin batera igortzen zaizkion Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak 16J06/2018/0004579 espedientean ezarri dituen neurri zuzentzaileak banan-banan betetzen dituela bermatzen duen ziurtagiria aurkeztea.
- Añarbeko urak ur zikinak kolektorera botatzea baimentzen duen idatzia
- Suaren aurkako instalaziok egoki jarri direnaren ziurtagiria.
BI: Jarduera aldaketa lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik egunean dagoen ordenantza fiskaletan ezarritako kopurua ordaindu beharko da. Gauzak horrela, 2.220m2 ko azalerari dagozkion zergak ordaindu beharko ditu. Hau da, 6.627€.
HIRU: Egokitzapen lanak bukatu ondoren eta jarduera martxan jartzeko, dagokion teknikariak sinaturiko, honekin erantsita doan Jarduera sailkatuan aritzeko aurretiko komunikazioa eta egiaztatze teknikoko ziurtagiria beteta aurkeztu beharko dira, dagokion tasa ordaindu ondoren.
ORDAINKETA EPEA: Zergaren ordainketa hilabete bateko epean egin beharko da, kitapena jakinarazi ondorengo egunetik aurrera.
Behin epe hori betez gero, epealdi exekutiboa hasiko da.
BERANDUTZE INTERESAK: Zor diren kantitateek berandutze-interesak sortzen dituzte borondatez sartzeko epearen amaieratik ordainketa egin arte eta momentuan bertan edota geroago likidatu ahalko dira.
NON ORDAINDU: Lezoko Udaletxeko Zergabilketako bulegoan edo ES23 2095 5052 13 1061697610 zenbakia duen kontu korrontean diru-sarrera eginez.
6. TRANSTIC, S.A. enpresari eraikin berri bat eraikitzeko obra baimena emateko proposamena (ongarri kimikoak biltegiratzeko) (2018H0030017).
2018ko otsailaren 9an J.L.S.k Transtic S.A. enpresaren izenean Gaintxurizketa bidean kokatzen den HIE 15 Algeposa 2 eremuan (lehen 6 poligonoa) ongarri kimikoak biltegiratzeko eraikin berri bat eraikitzeko obra baimen eskaera egin zuen (erregistro sarrera zenbakia 418). Horretarako J.L.S. ingeniariak sinatzen duen proiektua aurkezten du, Gipuzkoako Industri Ingeniarien Elkargo Ofizialaren 2018ko otsailaren 8ko bisatu zigilua daramana, eta gauzatze materialaren aurrekontua 770.508,15 euro izanik.
Pabiloi berria eraiki nahi den lursailean Transtic enpresak dituen eraikinetan dagoeneko badauka biltegi jarduera baimena indarrean, eta horregatik, eraiki nahi den pabiloia jarduera baimen horri atxiki nahi zaio. Udalak kontsulta egin zion Eusko Jaurlaritzari, eta bertatik neurri zuzentzaile gehigarriak jaso dira, jarduera berria behar ez bada ere, dagoena moldatu beharra dagoelako (2018H0050002 espedientea).
Udal teknikariak egindako txostena ikusi ondoren, Hirigintza, Ingurumen, Obrak eta Zerbitzuetako Zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:
BAT: TRANSTIC, S.A. enpresari, Gaintxurizketa Bidean kokatzen den HIE 15 Algeposa 2 eremuan (lehen 6 Poligonoa) pabiloi berria eraikitzeko obra baimena ematea, beti ere, aurkeztutako proiektuaren arabera, eta ondorengo baldintza hauekin:
- Lanak ezingo dira hasi egituraren oinarrien kalkuluan erabili diren lurzoruaren ezaugarri mekanikoak egokiak direla ziurtatzen duen azterlan geoteknikoa aurkeztu arte.
- Lanek Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak 16J06/2018/0004579 espedientean ezarri dituen neurri zuzentzaileak bete beharko dituzte, obra baimen honi atxikitzen zaizkionak.
- Obra enpresa batek baino gehiagok edota hainbat langile autonomoek egiten badute, obra gauzatzeko fasean segurtasun eta osasun koordinatzaile bat izendatuko da.
- Obren edo instalazioen tamaina ez da adierazitakoa baina handiagoa izango, eta alde horretatik edozein neurri gainditzea hirigintzako arau-hauste zigorgarri gisa hartuko da.
- Obra egiterakoan sartu nahi den edozein aldaketa jakinarazi egin beharko da.
- Obra hasi aurretik beharrezkoak diren segurtasun neurriak hartuko dira, eta lanak dirauten bitartean langileen segurtasun eta osasuna bermatzeko indarrean dagoen araudia bete beharko da. Halaber, obra inguruan dabiltzan oinezkoen segurtasuna bermatzeko segurtasun neurriak hartuko dira.
- Eraikitzaileak zarata eta bibrazioetatik babesteko indarrean den legediak dioena bete beharko du. Horrela, obrak ezingo dira jaiegunetan egin, ez eta lanegunetan ere gaueko 21:00etatik goizeko 8:00ak arte.
- Udalak obrak ikuskatzeko aukera izango du, obrak egiterakoan nahiz gerora, obrak egindako eskaerari lotzen zaizkiola egiaztatzeko xedez.
- Obra burutzeko ur hartunea behar bada, behin-behineko hartunea eskatu beharko da dagokion prozedura erabilita.
- Lizentziak beti jabetza eskubidea kontuan izan gabe, eta hirugarrenei kalterik eragin gabe ematen dira, hau da, obra lizentzia eskuratzeak ez ditu beste baimen batzuen beharra ordezkatzen, konpondu nahi diren elementuak jabego partekatu batekoak badira.
BI: Eraikuntza bukatu ondoren, lehen okupazioko baimena eskatu beharko da. Lehen erabilera baimena lortzeko ondorengo dokumentuak aurkeztu beharko dira: - Obra amaieraren ziurtagiri tekniko bisatua.
- U-4 inprimakia Gipuzkoako Foru Aldundiko Ondasun Departamentuak tramitatu eta bisatua.
- Eraikuntza berriaren argazkiak.
- Obra berriaren eskrituraren zirriborroa.
- Burututako eraikuntzaren kokapen zehatza udal kartografian txertatuta DWG artxiboan.
- Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak 16J06/2018/0004579 espedientean ezarri dituen neurri zuzentzaileak banan-banan betetzen dituela bermatzen duen ziurtagiria aurkeztea, obra baimenean atxikitzen direnak.
- Jardueraren irekitze aurre-komunikazioa.
- Eskudun teknikariak sinaturiko ziurtagiria jarduerak indarrean diren araudiak betetzen dituela adierazten duena.
- Añarbeko Urak ur zikinak kolektorera botatzea baimentzen duen idatzia.
- Suteen aurkako instalazioa martxan jartze ziurtagiria.
HIRU: Hondakinen kudeaketa egokirako, D112/2012 Dekretuko 5. artikuluko 2.en atalean jasotzen den moduan, bermea jarri beharko da, eta berme horren zenbatekoa hondakinak kudeatzeko azterlanean jasotako aurrekontuaren %120a izango da, hau da, 1.934,47 x 1,2 = 2.321,36 euro alegia. Obra amaieran, aipatu dekretuan ezartzen diren baldintzak bete direla ziurtatu beharko da dagokion agirien bidez, eta ezaugarri horiek ez betetzeak bermearen itzulpena baldintzatuko du.
LAU: Lanak hasi baino lehen soken tiraketaren planoa beharko da, obra baimena ematen denetik hilabete batekoa epean burutu beharko dena, eta lanak amaitzeko epea 18 hilabetekoa izango da, zuinketa aktaren sinaruratik zenbatzen hasita.
BOST: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 38.525,41€ ordaindu beharko ditu zerga kontzeptuan (gauzatze materialaren %5a)
ORDAINKETA EPEA: Zergaren ordainketa hilabete bateko epean egin beharko da, kitapena jakinarazi ondorengo egunetik aurrera.
Behin epe hori betez gero, epealdi exekutiboa hasiko da.
BERANDUTZE INTERESAK: Zor diren kantitateek berandutze-interesak sortzen dituzte borondatez sartzeko epearen amaieratik ordainketa egin arte eta momentuan bertan edota geroago likidatu ahalko dira.
NON ORDAINDU: Lezoko Udaletxeko Zergabilketako bulegoan edo ES23 2095 5052 13 1061697610 zenbakia duen kontu korrontean diru-sarrera eginez.
KIROLA
7. ARKIRUN PILOTA KLUBAri 2019. urtean Josetxo Etxandiren XLIV oroitaldia antolatzeko dirulaguntza eta beste mailako laguntzak emateko proposamena (2019KI360001).
Arkirun Pilota Klubak, eta bere izenean J.M.G.E.k 2019ko Josetxo Etxandiren 44. oroitaldia antolatzeko laguntza eskaera jasotzen duen espedientea azterturik, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:
BAT: ARKIRUN PILOTA KLUBAri 12.000 €tako (AD-161) dirulaguntza ematea, 2019. urtean Josetxo Etxandiren XLIV oroitaldia antolatzeko eta eskaeran egiten diren beste mailako laguntzak onartzea eta sinatuko den hitzarmenean jasotzea.
BI: Diru-laguntzaren baldintzak jasotzen dituen hitzarmena onartzea eta sinatzea.
HIRU: Diru-laguntza, honela ordaintzea:
- Hitzarmena sinatzerakoan %70a aurrerapen gisa.
-Beste %30a hitzarmenean eskatutako dokumentazioa aurkezterakoan.
GIZARTE ZERBITZUAK.
8. Otsailaren 25eko Tokiko Gobernu Batzarrak onartutako 2019.urteko GLL eskaeren zerrenda ezeztatzea eta 1/2019 Lege berriaren arabera dagozkion kopuruak onartzeko proposamena (2019GZ020003).
Argitaratu berri da 1/2019 Legea, otsailaren 14koa, diru-sarrerak bermatzeko errentaren arloan 2019ko ekitaldirako presako aurrekontu-neurriei buruzkoa.
Lege horrek diru-sarrerak bermatzeko errentarako onartutako gehienezko diru-sarreren eta prestazio ekonomikoen zenbatekoen igoera desberdinak ezarri ditu ekitaldi honetarako. Igoera horrek eragina dauka otsailaren 20tik aurrera ebatzitako GLL espedienteetan.
Otsailaren 25ean Lezoko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak GLL 31 eskaeren zerrenda onartu zuen, orduan indarrean zegoen araudiaren arabera.
Aipatutako eskaerak otsailaren 20tik aurrera onartu zirenez, berritu behar dira Lege berriak ezarritako kopuru berrietara egokitzeko. Hori dela eta, otsailaren 25eko Tokiko Gobernu Batzarrak onartutako eskaeren zerrenda ezeztatzea proposatzen da eta Lege berriaren araberako dagozkion kopuruak onartzea.
GLL/AES eskaera berriak onartzeko espedientea azterturik, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:
BAT: Otsailaren 25eko Tokiko Gobernu Batzarrak onartutako eskaeren zerrenda ezeztatzea eta Lege berriaren arabera dagozkien kopuruak onartzea. Gastua guztira 73.814,71€ (A-164).
ALKATETZA ETA DELEGATUAK
9. Alkatearen erabakien kontu ematea.
Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero 2019ko otsailaren 25az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.
GALDE ESKEAK / RUEGOS Y PREGUNTAS
Ez da izan galde eskaerarik.
Aktaren bukaera.
Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 8:25ean eman dio bukaera bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 1432840tik 1432847ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta berrespena ematen diot alkatearen oniritziaz.