- AKTA ONARTZEA.
- 1. Egoki irudituz gero, 2020ko urtarrilaren 13an egindako bilkurako akta onartzea (2020ID210001).
- HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK.
- 2. Mecanizados Bidasoa S.L. enpresari Sagasti kaleko 24-26an eta Haritzbakar kaleko 12, 13 an (46-51-47 eta 50 pabilioiak) piezak mekanizatzeko tailerra gauzatzeko jarduera lizentzia emateko proposamena (2018H0050003).
- 3. Echemar, S.L. enpresak aurkeztutako berraztertze helegitea bere osotasunean gaitzesteko proposamena (2019H0440006).
- 4. EJko Gipuzkoako Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzak 1. Sektoreko D lurzoruan 52 zuzkidurako bizitegiak eraikitzeko aurkeztutako proiektua gauzatzeko obra baimena emateko proposamena (2019H0030016).
- 5. Transtic S.A enpresari kanpoko eremuko karpa bat jartzeko 3 urtetarako obra baimena emateko proposamena (2019H0030020)
- 6. Spora Ingurumen Zerbitzuak SL enpresari Auzokonposta Proiektuaren Jarraipen Teknikoa gauzatzeko Zerbitzu Kontratua beste urte betez luzatzeko proposamena, zehazki 2021eko urtarrilaren 31a arte (2018ID160001)
- GIZARTE ZERBITZUAK.
- 7. Gizarte Larrialdietarako Laguntza banatzeko udal honetarako zehaztu diren irizpideak onartzeko proposamena (2020GZ020001).
- 8. Famili diru-laguntzak banatzeko udal honetarako zehaztu diren irizpideak onartzeko proposamena (2020GZ110001).
- 9. Etxez etxeko laguntza zerbitzua emateko proposamena (2019GZ010011)
- 10. Udalak eskaintzen duen familia eskuhartze programan urtarriletik abendura bitarterako luzapena onartzeko proposamena (2018GZ310001).
- 11. Udalak eskaintzen duen familia eskuhartze programan urtarriletik abendura bitarterako luzapena onartzeko proposamena (2019GZ310002).
- 12. Udalak eskaintzen duen familia eskuhartze programan urtarriletik abendura bitarterako luzapena onartzeko proposamena (2019GZ310004).
- ALKATETZA ETA DELEGATUAK.
- 13. Alkatearen erabakien kontu ematea.
- GALDE ESKEAK.
- 14. Galde eskeak
- Aktaren bukaera.
Lezon, 2020ko urtarrilaren 27an, astelehena, goizeko 9:00ean hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko Gobernu Batzar aretoan, lehen deialdian, Jesus Maria Martiarena Jaca, Alkatearen, lehendakaritzapean, Laura Martinez Vizuete, Irlentz Ortega Ugalde, Miguel Ángel Sánchez Antúnez (Lezoko EAJ-PNV udal taldea) eta Jose Angel Sanchez Gallardo (udal talde Sozialista – grupo municipal Socialista).
Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.
AKTA ONARTZEA.
1. Egoki irudituz gero, 2020ko urtarrilaren 13an egindako bilkurako akta onartzea (2020ID210001).
Akta inolako aldaketarik gabe onartu da.
HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK.
2. Mecanizados Bidasoa S.L. enpresari Sagasti kaleko 24-26an eta Haritzbakar kaleko 12, 13 an (46-51-47 eta 50 pabilioiak) piezak mekanizatzeko tailerra gauzatzeko jarduera lizentzia emateko proposamena (2018H0050003).
2018ko irailaren 19an eta 2234 sarrera erregistro zenbakiarekin D.A.M.A. jaunak, Mecanizados Bidasoa S.L. enpresaren izenean, Lezoko 103 poligonoko Aritzabakar 12 helbidean diren Sagasti 24-26 eta Aritzbakar 12-13 diren pabiloitan (46-51-47-50 pabiloiak) piezen tailer mekaniko jarduera legeztatzeko jarduera proiektua aurkeztu zuen.
2019ko otsailaren 1 ean D19/0096 dekretu bidez Euskadi Ingurugiroa Babesteko 3/1998 legearen arabera espedientearen tramitazioari hasiera ematea erabaki zen.
2019ko otsailaren 22an 568 sarrera erregistro zenbakiarekin Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren ALDEKO txostena iritsi zen.
Jarduera berriaren kokagunetik hurbileneko auzotarrei aditzera eman ostean eta 2019ko otsailaren 19an GAO aldizkarian iragarpena argitaratu ostean ez da alegazio eta ohartarazpenik jaso.
2019ko maiatzaren 2an Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu eta Ingurumenari Neurri Zuzentzaileak ezartzeko eskaera egin zen eta 2020 urteko bigarren astean aipatu neurri zuzentzaileak ezarri ditu.
Dagokion udal teknikariak egindako txostena ikusirik eta espedientea aztertu ondoren, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:
BAT: Mecanizados Bidasoa S.L. enpresari Lezoko 103 poligonoan diren Sagasti 24-26 eta Aritzbakar 12-13 pabiloitan (46-47-50-51 pabiloiak) piezen tailer mekaniko jarduera baimena ematea.
BI: Mecanizados Bidasoa S.L. enpresak jarduera hasi aurretik ondorengo dokumentazioa aurkeztu beharko du:
- Jarduera sailkatuan aritzeko aurretiazko komunikazioa eta eskudun teknikarika sinaturiko egiaztagiri teknikoa.
- Eskudun teknikariak sinaturiko ziurtagiria non adierazten den Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak ezarritako neurri zuzentzaileak gauzatu diren.
- Añarbeko Urak Mankomunitatearen aldeko txostena ur beltzak hodi biltzaile nagusira isurtzeko baimena emanez.
- San Markos Mankomunitatean hondakinen bilketa alta emana direla bermatzen duen ziurtagiria.
- Hondakin arriskutsuen kudeaketa baimendutako kudeatzaile batekin gauzatzen direla bermatzea.
- Suteen aurkako instalazioen abiatze ziurtagiria.
- Instalazio elektrikoaren boletin elektrikoaren kopia.
HIRU: jarduera baimena ematearen eskubideengatik indarrean diren ordenantza fiskalek ezarritako ordainaraztea baimentzen den jardueraren azalera 1492 metro karratukoa dela kontuan izanik. Hots, guztira: 7.987€
ORDAINKETA EPEA: Zergaren ordainketa hilabete bateko epean egin beharko da, kitapena jakinarazi ondorengo egunetik aurrera.
Behin epe hori betez gero, epealdi exekutiboa hasiko da.
BERANDUTZE INTERESAK: Zor diren kantitateek berandutze-interesak sortzen dituzte borondatez sartzeko epearen amaieratik ordainketa egin arte eta momentuan bertan edota geroago likidatu ahalko dira.
NON ORDAINDU: Lezoko Udaletxeko Zergabilketako bulegoan edo ES23 2095 5052 13 1061697610 zenbakia duen kontu korrontean diru-sarrera eginez.
3. Echemar, S.L. enpresak aurkeztutako berraztertze helegitea bere osotasunean gaitzesteko proposamena (2019H0440006).
J.L.S.-k ECHEMAR, SL ren izenean 2019ko abenduaren 6ean eta 3168 zenbakiko sarrera erregistro bidez berraztertze helegitea aurkeztu du Tokiko Gobernu Batzarrak 2019ko urriaren 28an ECHEMAR, S.L.ren bulegoak handitzeko obra baimena emateko hartutako erabakiaren aurka.
Hirigintza Teknikariak idatzitako txosten juridikoa ikusi ondoren, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:
BAT: ECHEMAR S.L.ak aurkeztutako berraztertze helegitea bere osotasunean GAITZESTEA.
BI: Interesatuari Hirigintza teknikariak egindako txosten juridikoa erabaki honekin batera jakinaraztea.
4. EJko Gipuzkoako Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzak 1. Sektoreko D lurzoruan 52 zuzkidurako bizitegiak eraikitzeko aurkeztutako proiektua gauzatzeko obra baimena emateko proposamena (2019H0030016).
Gaia mahai gainean geratu da beheko solairuan jarri nahi diren zerbitzuen xehetasunak zehaztu arte.
5. Transtic S.A enpresari kanpoko eremuko karpa bat jartzeko 3 urtetarako obra baimena emateko proposamena (2019H0030020)
2019ko azaroaren 21ean J.L.S. jaunak Transportes TIC.SLren izenean, kanpoko eremuan bezero baten behar zehatz bati erantzuna emateko karpa bat jartzeko baimena eskatu du.
2019ko abenduaren 5ean J.L.S. jaunak suteen aurkako erregelamenduaren justifikazioa aurkeztu du.
Udal arkitektoak egindako txostena ikusi ondoren, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:
BAT: Transtic S.A.ri aldi baterako (hiru urtetarako) karpa jartzea baimentzea honako baldintzapean:
- Eusko Jaurlaritzako industri sailak beste baldintza edo justifikatu beharreko beste arauren bat dagoela adieraziko balu, jabeari adieraziko zaio eta honen betetzea aurkeztuko da.
- Hiru urteko epea amaitzean karpa desmontatu beharko da dagokion baimen berririk tramitatu ezean.
BI: Karpa jarri ondoren, 10 eguneko epean ondorengo dokumentazioa aurkeztuko da:
- Karparen ezaugarrien fitxa.
- Karparen instalakuntza egokiaren ziurtagiria.
- Suteen aurkako instalazioak martxan jartzearen ziurtagiria.
- Behe tentsioko instalakuntza elektrikoaren ziurtagiria.
HIRU: Karpa instalatu ondoren teknikariak ikuskaritza egingo du.
LAU: Baimena ematearen gaineko eskubideengatik indarrean dagoen ordenantza fiskalak ezarritakoa ordaindu beharko du. Eraikuntza, instalazio eta obra zerga kontzeptuan aurrekontuaren %5a, hau da, 2.810,00€ eta 531€ tasa kontzeptuan. Guztira 3.341,00 €
ORDAINKETA EPEA: Zergaren ordainketa hilabete bateko epean egin beharko da, kitapena jakinarazi ondorengo egunetik aurrera.
Behin epe hori betez gero, epealdi exekutiboa hasiko da.
BERANDUTZE INTERESAK: Zor diren kantitateek berandutze-interesak sortzen dituzte borondatez sartzeko epearen amaieratik ordainketa egin arte eta momentuan bertan edota geroago likidatu ahalko dira.
NON ORDAINDU: Lezoko Udaletxeko Zergabilketako bulegoan edo ES23 2095 5052 13 1061697610 zenbakia duen kontu korrontean diru-sarrera eginez.
6. Spora Ingurumen Zerbitzuak SL enpresari Auzokonposta Proiektuaren Jarraipen Teknikoa gauzatzeko Zerbitzu Kontratua beste urte betez luzatzeko proposamena, zehazki 2021eko urtarrilaren 31a arte (2018ID160001)
2019ko urtarrilaren 29an Alkateak D19/0090 Dekretu bidez erabaki zuen auzokonposta proiektuaren jarraipen teknikoa gauzatzeko zerbitzu kontratua Spora Ingurumen Zerbitzuak SLri esleitzea.
Zerbitzuaren hasierako akta 2019ko otsailaren 1ean sinatu.
Kontratazioaren plegu administratiboen 5. puntuan adierazten den modua, kontratua 2020ko urtarrilaren 31a arteko iraupena du, eta urtez urte luza daiteke gehienez 5 urteraino.
Orain, kontratuaren iraupen epea bukatzear dagoenez, berau luzatzea egokia den hala ez adierazteko txostena idazten da.
Lehen urte honetan Spora Ingurumen Zerbitzuak SL enpresak aurkeztutako proposamen teknikoan jaso zituen jarraipen bisita eta txostenak burutu ditu. Horretaz gain, ezarritako jarraipen bilera teknikoak egin dira, eta proiektua hobetzeko txostena ere aurkeztu dute.
Erabiltzaileekiko harremana eta auzokonposta dinamizatzeko ekimenetan, aldiz, zenbait gabezia antzeman dira lehen urte honetan zehar. Komunikazioari dagokionez ere kontratuaren epe hasieran eskasa izan da, eta bukaera aldean indartu egin da.
Ekimen osagarri bezala, auzokonposta gune batean hobekuntzak burutu dira, konposta kutxa txikietatik handietara aldatuz.
Espedientea azterturik eta ingurumen teknikariak egindako txostena ikusirik, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:
BAT: Spora Ingurumen Zerbitzuak SL enpresari Auzokonposta Proiektuaren Jarraipen Teknikoa gauzatzeko Zerbitzu Kontratua beste urte betez luzatzea, zehazki 2021eko urtarrilaren 31a arte.
BI: Akordio hori Spora Ingurumen Zerbitzuak SL, ri jakinaraztea.
HIRU: Dagokion gastua onartzea.AD-273/2019.
GIZARTE ZERBITZUAK.
7. Gizarte Larrialdietarako Laguntza banatzeko udal honetarako zehaztu diren irizpideak onartzeko proposamena (2020GZ020001).
2020ko GLL/AES irizpideen espedientea azterturik, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasuneko zinegotzi delegatu honek proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:
BAT: Gizarte Larrialdietarako Laguntza banatzeko udal honetarako zehaztu diren irizpideak onartzea.
8. Famili diru-laguntzak banatzeko udal honetarako zehaztu diren irizpideak onartzeko proposamena (2020GZ110001).
Lezoko Udalean Famili diru-laguntzaren eskaerei erantzuteko, eta udal aurrekontuetan dagoen diru-izendapena aztertu ondoren, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasuneko zinegotzi delegatu honek proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:
BAT: Famili diru-laguntzak banatzeko udal honetarako zehaztu diren irizpideak onartzea
9. Etxez etxeko laguntza zerbitzua emateko proposamena (2019GZ010011)
Ikusi dut etxez etxeko laguntza zerbitzua jasotzeko F.A.Ok egin duen eskabidea eta gizarte langileak egindako gizarte txostena. Hala, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasuneko zinegotzi delegatu honek proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:
BAT: F.A.Ori etxez etxeko laguntza zerbitzua ematea. Zerbitzua laguntza pertsonalerako eta etxeko mantenurako izango da eta astelehenetik ostiralera egunero ordu eta erdiz emango da. Zerbitzua gutxitu edo gehitu daiteke beharren arabera.
BI: Zerbitzuagatik egin beharreko aportazio ekonomikoa 18,87€ orduko izango da.
10. Udalak eskaintzen duen familia eskuhartze programan urtarriletik abendura bitarterako luzapena onartzeko proposamena (2018GZ310001).
V.M.F.L. familiak eskuhartze programa eskatzeko egin duen eskabidea eta gizarte langileak egindako gizarte txostena aztertu ondoren, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasuneko zinegotzi delegatu honek proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:
BAT: Onartzea. V.M.F.L-ren luzapena, udalak eskaintzen duen familia eskuhartze programan urtarriletik abendura bitarte.
BI: Lahar elkargoak gauzatuko du esku hartzea eta Udalak beregain hartuko du gastua, guztira 3.049,00€(PARTIDA 324/2020-AD 1008/2020).
11. Udalak eskaintzen duen familia eskuhartze programan urtarriletik abendura bitarterako luzapena onartzeko proposamena (2019GZ310002).
N.G.I. familiak eskuhartze programa eskatzeko egin duen eskabidea eta gizarte langileak egindako gizarte txostena aztertu ondoren, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasuneko zinegotzi delegatu honek proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:
BAT: Onartzea. N.G.I.ren luzapena, udalak eskaintzen duen familia eskuhartze programan urtarriletik abendura bitarte.
BI: Lahar elkargoak gauzatuko du esku hartzea eta Udalak beregain hartuko du gastua, guztira 771,00€(PARTIDA 324/2020-AD 1008/2020).
12. Udalak eskaintzen duen familia eskuhartze programan urtarriletik abendura bitarterako luzapena onartzeko proposamena (2019GZ310004).
I.E.M.familiak eskuhartze programa eskatzeko egin duen eskabidea eta gizarte langileak egindako gizarte txostena aztertu ondoren, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasuneko zinegotzi delegatu honek proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:
BAT: Onartzea. I.E.M.Len luzapena, udalak eskaintzen duen familia eskuhartze programan urtarriletik abendura bitarte.
BI: Lahar elkargoak gauzatuko du esku hartzea eta Udalak beregain hartuko du gastua, guztira 1.845,00€(PARTIDA 324/2020-AD 1008/2020).
ALKATETZA ETA DELEGATUAK.
13. Alkatearen erabakien kontu ematea.
Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, 2020ko urtarrilaren 13az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.
GALDE ESKEAK.
14. Galde eskeak
Ez da izan galde eskaerarik.
Aktaren bukaera.
Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 9:15etan eman dio bukaera bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 1433032tik 1433037ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta berrespena ematen diot alkatearen oniritziaz.