Erreserbak

Herritarrei begirako ordutegia

Zer da?

Barne Parkea familiek beraien haurrekin jolasteko toki bat da. Eguraldi txarra egiten duenean eremuak asko mugatzen dira etxetik kanpo txikienekin jolasteko eta beraz, Lezoko Udalak, Udal ludoteka espazioa ordu libreetan Barne Parkera egokitu du.

Nola egin erreserbatzeko?

Erreserbatzeko ordutegian nahi duzun ordua erreserbatu behar da izango zareten kopuruaren arabera. Lagun talde bat joateko asmoa baduzue batek erreserba egiteko ardura hartu dezake eta kopurua zehatza jarri (heldu zein umeek pertsona bat bezala kontatzen dute). horrela pertsona hori bihurtuko da eremuko arduraduna eta giltza udaltzaingoan eskatu beharko du.

Lokalaren irekiera eta itxiera

  1. Eskaera egin duenak udaltzaingotik pasa beharko du lokala irekitzeko giltza bila. Lokalaren erabilera amaitutakoan giltzak berriro Udaltzaingora eraman beharko ditu.
  2. Lokala ireki duenak bere erreserba ordutegia amaitu aurretik beste norbait baldin badator, eta denbora gehiagoan geratzeko asmoa badu, azken honen ardura izango da giltzak itzultzea.
  3. Amaiera ordutegi berdina duten bi eskatzaile egonez gero, giltzak hartu dituenak, edo azkeneko eskaera egin duenak itzuli beharko ditu lokaleko giltzak Udaltzaingora.

Eskatzailearen ardurak

  1. Eskaera egiten duena izango da bere taldeko arduraduna. Horrela, berak ziurtatu beharko dugu umeen zaintza egokia, bai eta Ludotekaren erabilera egokia ere.
  2. Barne Parkearen erabilera amaitutakoan, sarreran topatu duten bezala utzi beharko da: gauza guztiak zeuden lekuan utziz, eta behar izanez gero, lokala garbituz.

Ordutegia

Astelehena Asteartea Asteazkena Osteguna Ostirala Larunbata Igandea
09:00 – 14:00 09:00 – 10:00 / 11:30 – 14:00 09:00 – 14:00 09:00 – 10:00 / 11:30 – 14:00 09:00 – 14:00 09:00 – 19:00 09:00 – 19:00