- 1.- Diktamena: 2005eko udal aurrekontuaren hasierako onarpena.
- 2.- Diktamena: 2005. urterako udal plantila organikoaren eta lanpostuen zerrendaren hasierako onarpena.
- 3.- Proposamena: Hiru urtetik beherako haurren eskolak eta hauei zuzendutako asistentzia eta hezkuntza-arreta kudeatzeko Haurreskolak Partzuergoaren eraketarako Eusko Jaurlaritzaren eta Lezoko Udalaren arteko lankidetza-hitzarmena.
- Aktaren amaiera
Lezoko Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian, 2005eko uztailaren 12an, 8:30etan eratu da OSOKO UDALBATZA EZOHIKOA egiteko xedez, lehen deialdian, Kepa Garbizu Azkue alkatearen lehendakaritzapean eta ondorengo zinegotzi hauek bertan direla: Iñake Urrestarazu Azurmendi (EA taldea), Mikel Antxon Arrizabalaga Brusin (PSE taldea), Jesus Maria Martiarena Jaka (EAJ taldea), Aroia Goienetxea Egibar (EAJ taldea), Aitor Mimendia Artuzamonoa (EAJ taldea), Enrique Figueroa Laboa (EAJ taldea), Noemí Arberas Osés (EAJ taldea) eta Maria Luz Anglada González (PP taldea).
Ez dira bilkurara etorri Isabel Lopez Aulestia (IU-EB taldea) eta Ainhoa Villanua Ayuela (PSE taldea). Lehenak esana zion alkateari ezin izango zuela etorri.
Bertan da eta egintzaren fede eman du udal idazkaria den Xabier Loiolak.
Patxi Apalategi aritu da itzultzaile lanetan.
Alkateak, bilerari hasiera ematearekin batera, biltzar mahaian eta zinegotzientzat diren lekuetan eserita dauden eta Lezoren Alde ordezkatzen duten hiru herritarri jendearen aulkietan jartzeko eskatu die. Haiek ezetz erantzun dute. Hori entzunik alkateak 8:31ean eten egin du bilera eta, gainontzeko zinegotziekin batera, haien gelara erretiratu dira. Mari Luz Angladak esan du berak ez duela plenoa beste gela batean jarraituko, altxa behar dutenak besteak direla.
8:50ak direnean eta Areto Nagusia jenderik gabe egonik bilera berriro hasi da, oraingoan alkateak agindu bezala, ateak itxita eta jenderik gabe.
1.- Diktamena: 2005eko udal aurrekontuaren hasierako onarpena.
Alkateak aurkeztu dio osoko bilkurari Ogasun eta Kontu Batzordeak uztailaren 6an onartutako diktamena. Honela dio diktamenak hitzez hitz:
?2005ko Udal Aurrekontua egin da eta onartzeko tramitatzen ari den espedientea ikusirik, Ogasun eta kontuetako batzordeak, uztailaren 6an egindako bilkuran, Aroia Goienetxea (EAJ-PNV), Kepa Garbizu (EAJ-PNV) eta Iñake Urrestarazu (EA)) zinegotzien aldeko boto ponderatuekin eta Mikel Antxon Arrizabalagaren abstentzioarekin(PSE), behean heldu den proposamena diktaminatu du osoko bilkurak onar dezan:
BAT: Hasierako onarpena ematea 2005. ekitaldiko Udal Aurrekontuari. Hona hemen aurrekontua atalez atal zehaztuta:
?
Alkateak batzordeetan taldeek aurrekontuari aurkeztutako emendakinak banatu dizkie bertaratutakoei. Eztabaida-metodo bezala zera proposatu du lehenik taldeka aurrekontuaren inguruko ikuspegi orokorra azaltzeko txanda izatea, ondoren emendakinen eztabaida eta azkenik emendakinen eta aurrekontuen bozketa.
Mikel Antxon Arrizabalagak dio ados dagoela gobernu taldeak proposatutako obrekin. Halere dio aurrekontua ez dela batere orekatua, 30.000 ?tako aurrerapen kaxkarrarekin, gastu arrunta ikaragarri hazi denean eta aurreikusitako sarrerak gauzatzea zalantzazkoa denean, batik bat gauden urte sasoia kontutan izanda. Horregatik guztiarengatik aurrekontuaren bideragarritasuna zalantzan jartzen du.
Esan du ere urte anitzetarako aurreikusitako gastuak oso handiak direla eta datorren urteko aurrekontua ere baldintzatzen dutela.
Mari Luz Angladak dio proposatutako inbertsioak ikaragarriak direla eta haiek ondo ateratzea eta zorrak ez pilatzea espero duela.
Emendakinen eztabaida hasi aurretik Mikel Antxon Arrizabalagak berak aurkeztutakoetatik batzuk erretiratu egin ditu: mugikortasun arazoak dituztenentzako taxiak egokitzeko dirulaguntza proposamena, eskola liburuak erosteko dirulaguntzarena, kutsadurari buruzko ikerketarena eta eguneko zentroko obrak egiteko dirua aurreikustearena.
Horren ondoren, alkateak zehaztu duenez, hauek dira aurkeztu, mantendu eta bozkatuko diren emendakinak:
1.- Isabel Lopez Aulestiak, IU taldearen izenean aurkeztutako emendakina: nazioarteko elkartasunerako partida 46.571 ?tara arte igotzea proposatu du, Pasaia-Lezo eta Udalbideri ematen zaizkien dirulaguntzak gutxituz.
Alkateak dio Isabel Lopez Aulestiak nazioarteko elkartasunerako egindako emendakinari alternatiba aurkeztuko diola, hark egindakoaren erdibidekoa: gastu arruntaren %0,49ko dirulaguntza suposatzen du eta ez %0,7koa, Ezker Batuak proposatu bezala. Partida 15.000 ?tan gehitzea denez, igogailuak ezartzeko dirulaguntzak eta etxebizitza baten alokairua partidak 5.000 ?tan gutxitzen dira bakoitza (751 eta 946 partidak) eta argitalpenak 84 partida 4.000 ?tan.
Mikel Antxon Arrizabalaga nazioarteko elkartasunerako partida handitzearekin ados dago baina ez dago ados igogailuen eta alokairuen partidak murriztearen kontura egitearekin.
2.- EAJ eta EA talde politikoek aurkeztutako emendakina: 214 partida, Elkarteei dirulaguntzak partidan, Ixkulin Elkarteari ?Ixkulin Elkartea 1975-2005? liburua eta DVDa argitaratzeko argitalpen gastuen %75 ordaintzeko dirulaguntza emateko gastu partida 4.575 ?tan gehitzea proposatu dute, gasturako 647 partidatik 4.575 ? hartuz.
3.- Partido Popular taldeak aurkeztutako emendakina: osoko bilkuretara eta batzorde berriemaileetara etortzeagatik zinegotziek jasotzen dituzten kalte-ordainak 150 ?tara bilkurengatik eta 60 ?tara batzordeengatik igotzea proposatzen da, Aurrekontua Betearazteko Udal Arauaren 24. 6 artikulua aldatuz.
4.- Partido Popular taldeak aurkeztutako emendakina: Pasaia Lezo Lizeoari eman nahi zaion dirulaguntza anulatzeko.
5.- Partido Popular taldeak aurkeztutako emendakina: Presoen senideei eman nahi zaizkien dirulaguntzak kentzeko.
6.- Partido Popular taldeak aurkeztutako emendakina: Udalbideri dirulaguntza emateko partida kentzekoa.
7.- Socialistas Vascos taldeak aurkeztutako emendakina: Udal bulegoen berrantolaketarako aholkularitza teknikoa kontratatzeko 9.000 ?tako partida aurreikustea. Dirua 122 sailkapen funtzionaleko 2 sailkapen ekonomikotik kopuru bera gutxituz lortzea proposatu du.
8.- Socialistas Vascos taldeak aurkeztutako emendakina: arkitektura ikuspegitik interes berezia duten eraikin pribatuetako fatxadak margotzeko dirulaguntzak proposatu ditu. 12.000 ?tako gastua aurreikusi du eta kreditu globala gutxituz lortzea proposatu du.
9.- Socialistas Vascos taldeak aurkeztutako emendakina: Gazte Herri taldearen dirulaguntza 3.000 ?tan handitzea kreditu globala partidatik dirua hartuz.
10.- Socialistas Vascos taldeak aurkeztutako emendakina: arte lanak erosteko herri-gune zaharrean oinezkoentzat birmoldatu diren espazioetan jartzeko. 12.000 ?tako gastua proposatu du alkatetzako kreditu globaletik hartuz.
Emendakinak eztabaidatu eta, behar bada, adostu ahal izateko alkateak bilkura etetea erabaki du 9:10 direnean.
9:50ak direnean berriz ekin zaio bilkurari eta emendakinak bozkatzeari ekin zaio. Aroia Goienetxea zinegotziak alde egin beharra izan du.
Lehenengo emendakina, Isabel Lopez Aulestiak nazioarteko elkartasunerako partida gehitzea proposatzen zuena, ez da onartu aurkako sei boto izan direlako (EAJ eta EA) eta bi abstentzio (PSE eta PP).
EAJ eta EAk gai horretan aurkeztutako emendakin alternatiboak, partida 15.000 ?tan handitzeak, aldeko zazpi boto izan ditu (EAJ, EA eta PP) eta abstentzio bat, Mikel Antxon Arrizabalagarena, dirua igogailu eta alokairu dirulaguntzatik lortzen denez ados ez dagoelako.
Bigarren emendakina, Ixkulinen liburuarentzako dirulaguntza, onartu egin da; aldeko sei boto (EAJ eta EA) eta bi abstentzio (PSE eta PP).
Hirugarren emendakina, Partido Popularrak aurkeztua, zinegotziei batzordeetara eta bilkuretara etortzeagatik kalte-ordainak ordaintzearena, aho-batez onartu da.
Laugarren emendakina, Partido Popularrak aurkeztua, Pasaia Lezo Lizeoari dirulaguntza kentzearena, ez da onartu kontrako sei botogatik (EAJ eta EA), aldeko bat (PP) eta abstentzio bat (PSE).
Bosgarren emendakina, Partido Popularrak aurkeztua, presoen senideei dirulaguntzak ez emateko, ez da onartu aldeko boto bakarra izan duelako (PP), aurkako sei (EAJ eta EA) eta abstentzio bat (PSE).
Seigarren emendakina, Partido Popularrak aurkeztua, Udalbideri dirulaguntzak ez emateko, ez da onartu alde bi boto (PP eta PSE) eta aurka sei (EAJ eta EA) izan dituelako.
Zazpigarren emendakina, PSEk aurkeztua, bulegoen berrantolaketa azterketa kontratatzeko proposamena, ez da onartu. Alde bi boto izan ditu (PSE eta PP) eta sei aurka (EAJ eta EA).
Zortzigarren emendakina, PSEk aurkeztua, fatxadak konpontzeko dirulaguntzak proposatzen dituena, ez da onartu. Alde bi boto izan ditu (PSE eta PP) eta sei aurka (EAJ eta EA).
Bederatzigarren emendakina, PSEk aurkeztua, Gazte Herriri dirulaguntza gehitzekoa, erretiratu egin du aurkezle berak, ez dadin dirulaguntza zuzena izan eta herriko elkarteei banatuko zaizkien dirulaguntzekin batera tramitatu dadin.
Hamargarren emendakina, PSEk aurkeztua, arte lanak erostekoa, ez da onartu, kontrako sei boto izanik (EAJ eta EA) eta bi alde (PSE eta PP).
Emendakinak bozkatu ondoren alkateak aurrekontua jarri du bozketara. Alde sei boto izan ditu (EAJ eta EA), aurka bat (PP) eta abstentzio bat (PSE). Beraz 2005erako Aurrekontu Egitasmoa eta onartutako emendakinak hasieraz onartu egin dira eta GAOn iragarkia azaldu ondoren jendaurrean jarriko da 15 egunez. Alegaziorik ez balego behin betiko onarpena izango du.
Idazkariak ohartarazi du, udal kontu-hartzaileak berriro aztertu beharko duela dokumentua onartutako emendakinen zuzentasuna ikusteko. Horren baitan uzten du berak ere onartutakoaren legezkotasuna.
Mikel Antxon Arrizabalagak berriro dio ados dagoela proposatutako obra gehienekin, baina arazo larriak ikusten omen dizkio egoera ekonomikoari, ez baita ezer aurrezten eta gastu arrunta asko gehitzen baita.
2.- Diktamena: 2005. urterako udal plantila organikoaren eta lanpostuen zerrendaren hasierako onarpena.
Alkateak aurkeztu dio osoko bilkurari Pertsonal eta Barne gaietarako Batzordeak ekainaren 30ean onartutako diktamena. Honela dio diktamenak hitzez hitz:
?Udal aurrekontua onartzerakoan eta indarrean dagoen legerian oinarrituz, Udal Batzarrari dagokio urtero aurrekontuaren bidez udal plantila eta lanpostuen zerrenda onartzea.
Barne Batzordeak, 2005ko ekainaren 30ean eginiko batzarraldian, 2005. urteko plantila eta lanpostu zerrendari buruz aurkeztutako proposamena aho batez diktaminatu zuen, Kepa Garbizu Azkue, Iñake Urrestarazu Azurmendi, Mari Luz Anglada Gonzalez eta Mikel Antxon Arrizabalaga Brusinen aldeko botoekin
Horiek guztiak horrela, Osoko Bilkurari honako ERABAKI hauek hartzea proposatzen diot:
BAT: 2005. urterako udal plantila organikoari hasierako onarpena ematea.
BI: 2005. urterako lanpostuen zerrendari hasierako onarpena ematea.?
Bilkuran diren zortzi zinegotzien aldeko botoarekin onartu da diktamena.
3.- Proposamena: Hiru urtetik beherako haurren eskolak eta hauei zuzendutako asistentzia eta hezkuntza-arreta kudeatzeko Haurreskolak Partzuergoaren eraketarako Eusko Jaurlaritzaren eta Lezoko Udalaren arteko lankidetza-hitzarmena.
Alkateak aurkeztu dio osoko bilkurari proposamena. Proposamenak honela dio hitzez hitz:
?1976. urtetik hasita, ?Haurtxo? haur-eskola lanean ari izan da Lezon; ordutik gaur arte, harremanetan egon izan da Lezoko Udalarekin. Elkarren arteko harremanak eta konpromisoak arautzen dituen azkeneko Hitzarmena 1997ko ekainaren 27an sinatu zen eta bere iraupena 8 urtekoa da eta, beraz, duela egun gutxi arte iraun du.
2003ko irailean, Eusko Jaurlaritzak eta EAEko zenbait udalek, udalerri horietan Haur Eskolak bultzatu eta bere kudeaketaz arduratuko zen ?Haurreskolak? Partzuergo publikoa eratu zuten.
Partzuergoa Lezoko ?Haurtxo? haur-eskolarentzat aterabide egokia izan zitekeelakoan, Eusko Jaurlaritzarekin elkarrizketatzen hasi ziren Alkatetza hau eta bere Gizarte Zerbitzuetarako ordezkaria. Hasierako elkarrizketak, esan bezala, Eusko Jaurlaritzaren eta Lezoko Udalaren artean izan baziren ere, laster batean hiruren artekoak izan ziren, ?Haurtxo? haur-eskolakoak ere bertan parte hartzen hasi zirelako.
Elkarrizketa horien ondorioz, akordio bat lortu da hiru aldeen artean, eta akordio horren fruitu da Udal Batzarrari egiten zaion proposamen hau.
Lezoko Udalak ?Haurreskolak? partzuergo publikoaren partaide izateko eskaria egitea da proposamenaren helburua, eta horretarako dokumentu hauek onartzea:
BAT: ?Hiru urtetik beherako haur eskolen kudeaketarako eta hauei zuzendutako asistentzia- eta hezkuntza-arretarako ?Haurreskolak? partzuergoaren estatutuak?.
BI: ?Hiru urtetik beherako haurren eskolak eta hauei zuzendutako asistentzia- eta hezkuntza-arreta kudeatzeko ?Haurreskolak? partzuergoaren eraketarako Eusko Jaurlaritzaren eta Lezoko Udalaren arteko lankidetza-hitzarmena?.
HIRU: Bigarren dokumentuaren eranskina, ?Baldintza partikularrak? jasotzen dituena.?
Iñake Urrestarazuk erabaki proposamenaren aurrerakinen nondik norakoak aipatu ditu: Haurtxo haurtzaindegiarekin Lezoko udalak 2005eko ekaina arte zuen hitzarmena, Haurtxok partzuergoan sartzeko duen interesa, partzuergoan 109 haurtzaindegi badaudela, Lezokoa 110.a izango dela, datorren ostegunean Partzuergoaren asanblada dutela eta horregatik dela premiazkoa gaur erabakiak hartzea.
Gaia diktaminatu gabe dago eta premiarako aipatu arrazoiak ontzat eman dituzte bileran diren zinegotzi guztiek.
Idazkariak bere txostenean dioena gogoratu du, azpimarratuz gehiengoaren aldeko botoa eskatzen duela onartua izateko, hasierako onarpena dela hau eta jendaurrean egon behar duela hogeita hamar egunez, alegazioak baleude erantzun eta behin behineko erabakia eta estatutuak GAOn argitaratu ondoren izango duela indarra erabakiak. Alegaziorik egon ezean beste akordiorik gabe onartutzat emango direla erabaki hauek.
Proposamena onartu egin da bileran diren zortzi zinegotziren aldeko botoarekin.
Beste aztergairik geratzen ez denez, alkate-lehendakariak 10:05 orduetan eman dio buru bilkurari. Eta nik, idazkari naizen aldetik, akta xxx.etik xxxx.era arteko zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta horren guztiaren fede ematen dut, eta bilkuran izan diren zinegotzi guztiek izenpetu egin dute akta hau.