2001.eko Martxoaren 15ekoa

    Lezon, 2001eko martxoaren 15ean, goizeko 9:30 orduetan hasi du Gobernu Batzordeak BILKURA OHIKOA Gobernu Batzordearen Gelan lehen deialdian Aitor Sarasola Salaberria alkatearen lehendakaritzapean, Mikel Mitxelena Iza eta Inmaculada Muñoz Martinez zinegotziak bertan direlarik.

    Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

    AKTAREN ONARPENA.

    1.- Egoki irudituz gero, 2001eko martxoaren 1ean egindako bilkurako akta onartzea.

    2001eko martxoaren 1ean egindako bilkurako akta aho batez onartu da.

    ALKATETZA

    2.- Alkatearen erabakien eta adierazpenen berri ematea.

    Ez du inolako adierazpenik eman.

    HIRIGINTZA ETA ZERBITZUAK

    3.- Altzate igerilekuen girotze lanen esleipena.

    Lan horiek kontratatzeko egindako lehiaketa publikoan aurkeztutako proposamenak aztertu ondoren eta Kontratazio Mahaiak proposatuta, Gobernu Batzordeak honako hau erabaki du:

    BAT: Hemen Klima, S.A.L. enpresari esleitzea lanak 31.000.000 pezetetan eta 1 ½ hilabetetan egiteko baldintzetan, eskaintzarik onena baita prezioari eta epeari dagokionez.

    BI: Erabaki hau jakinaraztea interesatuei.

    4.- Altzate igerilekuen estaltze lanen esleipena.

    Lan horiek kontratatzeko egindako lehiaketa publikoan aurkeztutako proposamena aztertu ondoren kontratazio Mahaiak lehiaketa esleitu gabe uzteko proposamena egin du, lizitatzaileak eskatu zen klasifikazioa ez duelako.

    Dena den, kontratazioa esleitzeko ahalmena duen organuaren ustetan enpresaren eskarmentua handia da antzerako obretan, horrela dio aurkeztutako dokumentazioak eta egindako txosten teknikoak. Estaltze obrak ezin direnez gehiago atzeratu gainontzeko obrekin batera joan behar direlako, Gobernu Batzordeak honako hau erabaki du:

    BAT: Cubiertas Macovur, S.L. enpresari esleitzea Altzate igerilekuaren estaltze lanak lehiaketa arautu zuen baldintza orriak emandako baldintzetan. Lanengatik 39.900.000 pezeta jasoko ditu eta 3 ½ hilabetekoa da burutze epea.

    BI: Erabaki hau jakinaraztea interesatuari.

    Idazkariak esleipena legez kontrakoa dela adierazi du, klasifikazio gabe dagoelako enpresa.

    5.- Berde guneen mantendurako lehiaketa deialdia.

    Lezoko berdeguneen mantendurako zerbitzuak kontratatzearen aldeko proposamena azterturik, Gobernu Batzordeak zera erabaki du:

    BAT: Lezoko berdeguneen mantenimendurako zerbitzuak kontratatzeko klausula administratibo partikularren plegua onartzea prozedura irekiaren bidez, eta halaber, lehiaketaren adjudikazio forma onartzea.

    BI: Deialdi publikoa egitea kontratazio hori gauzatzeko. Deialdia prentsa eta GAOren bidez iragarriko da.

    GIZARTE ONGIZATEA

    6.- Larrialdiko laguntza eskaerak.

    Gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntzak jasotzeko eskaerei buruz gizarte langileak egin duen txostena ikusirik eta Gizarte Ongizateko eskuordedunak proposatuta, Gobernu Batzordeak honako hau erabaki du:

    BAT: Onartzea gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntza ematea ondorengo espedienteei.

    093 a...............90.200,-pta

    585 a ............104.228,-pta

    461 ...............476.663,-pta

    657b..............196.020,-pta

    Guztira....................... 867.111,-pta. (A-144).

    7.- Laguntza ekonomikorako eskaera.

    Jolanda Pineirok egindako dirulaguntza eskaera ikusirik eta horri buruz gizarte langileak egin duen txostena eta Gizarte Ongizateko eskuordedunak proposatuta, Gobernu Batzordeak honako hau erabaki du:

    BAT: Onartzea dirulaguntza ematea Jolanda Pineirori. Dirulaguntza 260.000,-ptakoa izango da alogera gastuak ordaintzeko.

    BI: Laguntza hori larrialdiko laguntzak eskatzeko errolda epea bete arte luzatuko da eta beti ere bere egoera ekonomikoan aldaketarik ez dagoen bitartean.

    HIRU: Hilero alogera ordainketen agiriak aurkeztu beharko ditu dirulaguntza zuritzeko.

    LAU: Dirulaguntza ?198 Familiei dirulaguntza? partidatik ordaintzea. A 3-1

    8.- Trakzio mekanikodun ibilgailuen gaineko zerga ordaintzetik salbuesteko eskaerak.

    Trakzio mekanikodun ibilgailuen zerga ordaindu ez izateko egin diren eskaerak ikusirik, Udalak onartu zituen irizpideak aplikatuz eta Gizarte Ongizateko eskuordedunak proposatuta Gobernu Batzordeak, honako hau erabaki du:

    BAT: Proposamenaren I eranskineko eskaerak onartzea, gehi Matias Sanchez Garciarena.

    BI: Proposamenaren II eranskineko eskaerak ukatzea.

    HIRU: Kontuhartzailetzari jakinaraztea lehenbaitlehen gauzatu dezan.

    Datozen urteetarako zerga kobratu aurretik tramitatuko da salbuespen espedientea.

    KULTURA

    9.- Oroitzene AEK euskaltegiko Familia bidezko transmisio ikastaroen aurrekontuaren (2000/2001) onarpena eta 2000ko 4. hiruhilekoari dagokion dirulaguntza onartzea.

    Oroitzene AEK Euskaltegiak familia bidezko transmisio ikastaroei buruz 2000-2001 ikasturterako aurkeztu duen dokumentazioa azterturik eta Lezoko Udalaren eta Oroitzene AEK euskaltegiaren arteko hitzarmenari jarraiki, Euskara-Kultura Batzordeko lehendakariak proposatuta Gobernu Batzordeak, honako hau erabaki du:

    BAT: Onartzea Oroitzene AEK Euskaltegiak familia bidezko transmisio ikastaroen barruan 2000-2001 ikasturte osoko euskara-eskolen eta haurtzaindegi zerbitzuaren aurrekontua. Guztira 2.073.438 pta.(AD-157).

    BI: Ordaintzea Oroitzene AEK Euskaltegiak famili bidezko transmisio ikastaroen barruan 2000ko urritik abendura emandako euskara-eskolei eta haurtzaindegi zerbitzuari dagokiena. Guztira: 660.852 pta.

    10.- Oroitzene AEK euskaltegiko Helduak euskalduntzeko ikastaroen aurrekontuaren (2000/2001) onarpena eta 2000ko 4. hiruhilekoari dagokion dirulaguntza onartzea.

    Oroitzene AEK Euskaltegiak hitzarmen arruntaren barruan helduak euskalduntzeko ikastaroei buruz 2000-2001 ikasturterako aurkeztu duen dokumentazioa azterturik eta Lezoko Udalaren eta Oroitzene AEK euskaltegiaren arteko hitzarmenari jarraiki, Euskara- Kultura Batzordeko lehendakariak proposatuta Gobernu Batzordeak, honako hau erabaki du:

    BAT: Onartzea Oroitzene AEK Euskaltegiak hitzarmen arruntaren barruan helduak euskalduntzeko aurkeztu duen 2000-2001 ikasturteko aurrekontua. Guztira: 2.930.816 pta. (AD-156).

    BI: Ordaintzea Oroitzene AEK Euskaltegiak hitzarmen arruntaren barruan helduak euskalduntzeko 2000ko urritik abendura bitarte emandako euskara-eskolei dagokiena. Guztira: 939.040 pta.

    11.- Dirulaguntza proposamenak, Lezo Herri Eskolari eta Lezo Institutuari, eskola kirolagatik.

    Kultura Batzordeko lehendakariak aurkeztutako proposamenak ikusirik, Gobernu Batzordeak hemen heldu diren dirulaguntzak ematea erabakia du:

    BAT: 554.000 pezeta Lezo Herri Eskolari, E1 proiektuaren egitasmoak garatzearren.Kopuru honen %60a dirulaguntza onartzerakoan emango da (332.400 pta) bestea %40a (221.600) kontuak eta memoria aurkezterakoan, (AD-143).

    Bi: 346.000 pezeta Lezo Institutuari, E1 proiektuaren egitasmoak garatzearren. Kopuru honen %60a dirulaguntza onartzerakoan emango da (207.600 pta) bestea %40a (138.400) kontuak eta memoria aurkezterakoan, (AD-142).

    Premiazkotasuna aldez aurretik aho batez onarturik, ondorengo puntu hauek tratatu dira:

    PREMIAZ

    12.- Román Vázquez Martínek, Neumáticos Beraun S.L.ren ordezkari gisa, aurkeztutako eskabidea, pabilioia eraikitzeko obra lizentzia eskatuz.

    Roman Vazquez Martinek, Neumaticos Beraun S.L.ren ordezkari gisa, aurkeztu duen oinarrizko proiektua azterturik, Txatxamendi kaleko 2-4 (Ipintza Industrialdea) partzelan pabilioi industriala eraikitzeko lizentzia eskatzen baitu enpresa handitzeko xedez; eta teknikari aholkulariak egindako txostena ikusita, Gobernu Batzordeak honako hau erabaki du:

    BAT: Obra lizentzia ematea Roman Vazquez Martini, Neumaticos Beraun S.L.ren ordezkari gisa, Txatxamendi kaleko 2-4 (Ipintza Industrialdea) partzelan pabilioi industriala eraikitzeko, beti ere baldintza hauek betetzekotan:

    -Partzelan eraikiko den pabilioiko obra berria adierazteko eskriturak, lizentziarik gabe eraikitako azalera xurgatuko du.

    -Eraikinaren altuerari eta baimendutako erabilerei buruz tramitatzen ari den aldaketak behin-betiko jasotzea.

    BI: Obra hasieran eduki behar ditu.

    -Exekuzio proiektua udalean aurkeztu.

    -Udal obra lizentzia.

    -Zuinketa plano bisatua aurkeztu, egiaztatzeko.

    HIRU: Teilatuaren egitura burutzean:

    -Eraikinaren azterketa egingo du udalak, haren profila eta alturak egiaztatuz, onarturiko proiektuko planoen arabera.

    LAU: Pabilioiaren eraikuntza burutu ondoren:

    -Obra-bukaeraren ziurtapena.

    -Obra berria adierazteko eskritura.

    -Fatxaden argazkiak.

    -Kontribuziorako Foru Ogasunaren inprimakiak: U-4.

    BOST: Eskakizun orokorrak: Obraren mugako toki guztiak txukun eta babesturik egongo dira.

    SEI: IGOKA tramitatu beharko du.

    ZAZPI: Udalari dagokion irabazteko aprobetxamendu kontzeptutan (%10) 8.053.448 pta ordaindu behar ditu eta lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 2.278.493 pta.

    13.- Jorge Lizarribar Sansek, José Antonio Etxebeste Etxeberriaren ordezkari gisa, aurkeztutako eskabidea, obra lizentzia eskatuz.

    Jorge Lizarribar Sansek, Jose Antonio Etxebeste Etxeberriaren ordezkari gisa, aurkeztu duen proiektua azterturik, Txatxamendi kaleko 22.ean (Ipintza Industrialdea) dagoen pabilioiaren atzeko aldean terraza moduko bat egiteko lizentzia eskatzen baitu gune hori biltegirako erabiltzeko xedez.

    Teknikari aholkulariak emandako txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak honako hau erabaki du:

    BAT: Lizentzia ematea Jorge Lizarribar Sansi, Jose Antonio Etxebeste Etxeberriaren ordezkari gisa, Txatxamendi kaleko 22.ean (Ipintza Industrialdea) dagoen pabilioiaren atzeko aldean terraza moduko bat egiteko gune hori biltegirako erabiltzeko xedez, beti ere honako baldintza hauek betetzekotan:

    -Sare itxituran altzairu galbanizatu eta plastifikatua erabili behar du, landare igokarien pisuaren eta denbora eta eguraldiaren ondorioz hautsi ez dadin.

    -Erreskasto ertzera gutxienez 5 m. utzi behar ditu.

    -Goiko itxituran ere material gogorra eta herdoilgaitza erabili behar du.

    -Mugako terrenoak garbitu behar ditu eta Echemarreko partzelan dagoen moduan erein.

    BI: Obra hasieran eduki behar ditu.

    -Udalaren obra lizentzia.

    -Zuinketa plano bisatua aurkeztu, egiaztatzeko.

    HIRU: Eskakizun orokorrak: Obraren mugako toki guztiak txukun eta babesturik egongo dira.

    LAU: Lizentzia ematearen gaineko zerga 372.275.- pta. da eta obra handiaren gaineko zerga 50.000.-pta. Guztira, beraz, 422.275.- pta. ordaindu behar ditu.

    14.- Fakturen onarpena.

    Urtira S.L.ek aurkeztu duen faktura, Txatxamendi kaleko 32.an (Ipintza Industrialdea) dagoen ur zerbitzurako udal pabiloia eraikitzeko lanena, aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak honako hau erabaki du:

    BAT: Onartzea Urtira S.L.ek aurkeztutako faktura, guztira 11.083.375 pta. (BEZ barne), Txatxamendi kaleko 32.an (Ipintza Industrialdea) dagoen ur zerbitzurako pabilioia eraikitzeko lanena, (AD-1222/2000).

    GALDE ESKEAK.

    Ez da galde eskerik izan.

    Aktaren bukaera.

    Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:30 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 225.254 eta 225.259 zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

    Eguna