Lezon, 2001eko martxoaren 1ean, goizeko 10:00 orduetan hasi du Gobernu Batzordeak BILKURA OHIKOA Gobernu Batzordearen Gelan lehen deialdian Aitor Sarasola Salaberria alkatearen lehendakaritzapean, Mikel Mitxelena Iza eta Inmaculada Muñoz Martinez zinegotziak bertan direlarik.
Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.
AKTAREN ONARPENA.
1.- Egoki irudituz gero, 2001eko otsailaren 15ean egindako bilkurako akta onartzea.
2001eko otsailaren 15ean egindako bilkurako akta aho batez onartu da.
ALKATETZA
2.- Alkatearen erabakien eta adierazpenen berri ematea.
Gairik ez dagoenez hurrengo puntua aztertzeari ekin diote batzordekideek.
HIRIGINTZA ETA ZERBITZUAK
3.- Juan Antonio Cáceres Bujandak aurkeztutako jarduera espedientearen aldeko txostena.
Juan Antonio Cáceres Bujandak eskaturik, tramitatzen ari den espedientea azterturik, Jaizkibel hiribideko 1.ean dagoen Zaldiak kafetegia-jatetxea egokitzeko lizentzia eskatzen baitu, hartan kafetegia-jatetxea jardueran lan egiteko, eta udal teknikariak emandako txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak honako hau erabaki du:
BAT: Juan Antonio Cáceres Bujandak, aurkeztutako espedientearen alde informatzea Jaizkibel hiribideko 1.ean dagoen Zaldiak kafetegia-jatetxea egokitzeko lizentzia eskatzen baitu, hartan kafetegia-jatetxea jardueran lan egiteko.
BI: Espediente osoa Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritza eta Ingurugiro Departamentura bidaltzea, behar diren neurri zuzentzaileak ezar ditzaten.
4.- Luis Bru López de Sabandok aurkeztutako jarduera espedientearen aldeko txostena.
Luis Bru López de Sabandok, Colas y Gelatinas S.L.ren ordezkari gisa, Txatxamendi kaleko 37.ean (Ipintza Industrialdea) dagoen pabilioia egokitzeko lizentzia eskatzen baitu, hartan kola industrialen biltegia jardueran aritzeko helburuz eta udal teknikariak emandako txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak honako hau erabaki du:
BAT: Luis Bru López de Sabandok, Colas y Gelatinas, S.L.ren ordezkari gisa, aurkeztu duen jarduera espedientearen aldeko txostena ematea,, Txatxamendi kaleko 37.ean (Ipintza Industrialdea) dagoen pabilioia egokitzeko lizentzia eskatzen baitu, hartan kola industrialen biltegia jardueran aritzeko egiteko xedez.
BI: Espediente osoa Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailera bidaltzea, behar diren neurri zuzentzaileak ezar ditzaten.
KULTURA
5.- Zenbait dirulaguntza emateko proposamenak:
Kultura Batzordeko lehendakariak aurkeztutako proposamenak ikusirik, Gobernu Batzordeak hemen heldu diren dirulaguntzak ematea erabakia du:
200.000 pezeta Ekaitz Atseden Taldeari, Inauteriak 2001erako (AD-124).
50.000 pezeta Lezoko Herri Eskolari, Inauteriak 2001erako (AD-125).
50.000 pezeta Murixka Dantza Eskolari, Inauteriak 2001erako (AD-126).
50.000 pezeta Pasaia Lezo Lizeoari, Inauteriak 2001erako (AD-127).
40.000 pezeta Abusu Ikastolari, Ibilaldia 2001erako (A-107).
60.000 pezeta Herri Urratsi, aurtengo ekitaldirako (AD-76).
Premiazkotasuna aldez aurretik aho batez onarturik, ondorengo puntu hauek tratatu dira:
PREMIAZ
6.- Imanol Garmendia Etxandik aurkeztu duen jarduera espedientearen aldeko txostena.
Imanol Garmendia Etxandik eskaturik, tramitatzen ari den espedientea azterturik, Jaizkibel hiribideko 23.ean dagoen Txingurri taberna egokitzeko lizentzia eskatzen baitu, hartan Pub jardueran lan egiteko, eta udal teknikariak emandako txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak honako hau erabaki du:
BAT: Imanol Garmendia Etxandik aurkeztutako espedientearen alde informatzea Jaizkibel hiribideko 23.ean dagoen Txingurri taberna egokitzeko lizentzia eskatzen baitu, hartan Pub jardueran lan egiteko.
BI: Espediente osoa Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritza eta Ingurugiro Departamentura bidaltzea, behar diren neurri zuzentzaileak ezar ditzaten.
7.- Alberto Irasuegi Lopetegik aurkeztutako eskabidea famili bakarreko Zurgiarre etxea (Errekalde bailara 26) lehenengoz okupatzeko lizentzia eskatzeko.
Alberto Irasuegi Lopetegik, famili bakarreko Zurgiarre etxea (Errekalde bailara 26) lehenengoz okupatzeko lizentzia eskatu du. Horri buruz udal teknikariak egin duen txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak honako hau erabaki du:
BAT: Alberto Irasuegi Lopetegiri lizentzia ematea famili bakarreko Zurgiarre etxea (Errekalde bailara 26) lehenengoz okupatzeko.
BI: Eraikuntzen gaineko zerga 558.499 pta da eta lehenengoz okupatzeko lizentziaren gaineko tasa 61.196 pta. Hortaz, guztira, 619.695 pta ordaindu behar ditu.
8.- Aurrekontuen onarpena: Ur-zerbitzuaren udal pabilioi berrirako apalak eta goragailua erosteko.
Txatxamendi kaleko 32.ean (Ipintza Industrialdea) dagoen ur-zerbitzuaren udal pabilioi berrirako apalak eta ?solairuartea? erosteko aurkeztu diren aurrekontuak azterturik Gobernu Batzordeak honako hau erabaki du:
BAT: Onartzea Mecalux S.L. enpresak aurkeztu duen aurrekontua, guztira, 3.431.944 pta (BEZ barne) (A-1205/2000) Txatxamendi kaleko 32.ean (Ipintza Industrialdea) dagoen ur-zerbitzuaren udal pabilioi berrirako apalak eta ?solairuartea? erosteko.
9.- Aurrekontuen onarpena: Ur-zerbitzuaren udal pabilioi berrirako goragailua erosteko.
Txatxamendi kaleko 32.ean (Ipintza Industrialdea) dagoen ur-zerbitzuaren udal pabilioi berrirako goragailua erosteko aurkeztu diren aurrekontuak azterturik, Gobernu Batzordeak honako hau erabaki du:
BAT: Onartzea Talleres Electromecánicos ML, S.A. enpresak aurkeztu duen aurrekontua, guztira, 2.088.000 pta (A-978/2000) Txatxamendi kaleko 32.ean (Ipintza Industrialdea) dagoen ur-zerbitzuaren udal pabilioi berrirako goragailua erosteko.
GALDE ESKEAK.
Ez da galde eskerik izan.
Aktaren bukaera.
Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:50 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 225.246 eta 225.249 zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.