Agiri mota
Lezon, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko
ekainaren hogeita hamargarrena, 12:00 orduetan bildu da, Alondegiko Aretoan
UDALBATZA OSOA bere EZOHIKO BILKURA egiteko, lehen deialdian, Mikel Arrizabalaga
Pikabea alkatearen lehendakaritzapean eta zinegotzi hauek bertan direla: Juana
Mª Salaberria Lizarazu, Agustina Pontesta Garmendia, Jesús Mª
Martiarena Jaka, Iñake Urrestarazu Azurmendi eta Pello Garbizu
Azkue.
Maixabel Unzain Zapiain, Rafael Salaberria Etxezurieta, Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea, José Luis Ruiz Navarro, Mirari Recalde Gonzalez, Jose Mª Boto Sanchon eta Nicanor Barradas Piris ez dira bilkurara etorri.
Xabier Loiola Aristi aritu da idazkari gisa.
1.- AKTEN ONARPENA, EKAINAREN 9AN OSPATURIKO OHIKO BILKURAKOA ETA EKAINAREN 29AN OSPATUTAKO OHIZ-KANPORAKO BILKURAKOA.
Aho batez onartu dituzte ekainaren 9an ospaturiko ohiko bilkurako eta ekainaren 29an ospatutako ohiz-kanporako bilkurako aktak.
Pello Garbizuk dio apirilaren 14ko akta onartu zen bilkuran bera ez zela egon eta badela zuzendu nahiko lukeen akats bat. Alkatea eta beste zinegotziak konforme daude zuzenketa gaurko akta honetan jasotzearekin.
Egin beharreko zuzenketa, aktaren 3. puntuan dago “... nabarmena da igerileku estalgabe baten beharra haundiagoa” dioen tokian, “... nabarmena da igerileku estaliaren beharra haundiagoa dela” esan behar du.
AKTAREN AMAIERA.
Eta beste aztergairik ez dagoenez, 12:10 orduetan lehendakaritzak amaitutzat eman du batzarraldia. Idazkari naizen aldetik, akta jaso eta sendespena ematen diot.

Eguna