1999.eko Otsailaren 24ekoa

Lezo, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko otsailaren hogeita laugarrena. Goizeko 10:00etan hasi du Gobernu Batzordeak BILKURA OHIKOA, Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian. Lehenengo deialdian Mikel Arrizabalaga Pikabea (alkate-lehendakaria), Agustina Pontesta Garmendia, Maixabel Unzain Zapiain, Jesus Mª Martiarena Jaka eta Jone Salaberria Lizarazu (zinegotziak) bildu dira.

Idazkaritza Xabier Loiola Aristik egin du.

1.- 1999ko otsailaren 10an ospaturiko ohiko bilkurako akta onartzea, egoki irudituz gero.

Gobernu Batzordea aho batez onartu deu 1999ko otsailaren 10ean egindako bilkurako akta. Dena den hurrengo zuzenketa egin da:

- 5. puntuan "Eraikuntzaren gaineko zerga guztira 80.285 pta da" esaten duen lekuan, "Eraikuntzaren gaineko zerga guztira 61.251 pta da" esan behar du.

2.- Alkateak eta zinegotzi eskuordedunek beren eskumeneko gaietan buruturiko ihardueren berri ematea.

Ez da ezeren berri eman.

HIRIGINTZA:

Obra lizentziak:

3.- Ceferino Iturria Buissani lizentzia ematea, Kale Nagusiko 3an 6 etxebizitza-apartamendu eta lokal komertzial bat egokitzeko.

Ceferino Iturria Buissanek aurkeztutako oinarriko proiektua azterturik, Kale Nagusiko 3an 6 etxebizitza-apartamentu eta lokal komertzial bat egokitzeko lizentzia eskatu baitu, eta teknikari aholkulariak emandako txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

BAT: Ceferino Iturria Buissani, Kale Nagusiko 3an 6 etxebizitza-apartamentu eta lokal komertzial bat egokitzeko lizentzia ematea, ondorengo baldintza hauek bete beharko dituelarik:

  • Teilatuko atzeko aldeko isuridun terrazaren ordeztxapitula-erako elementu bat jartzea, etxe mugantean (1.an) dagoen bezala.
  • Fatxaden estudio bat aurkeztea 1.ko etxekoarekin batera, eta era berean teilatuarena, eta hartatik aireztapenerako konponbide-proposamena ere aurkeztea.
  • Teilatupeko logelen aireztapena gehitu egingo da ?aurreikusitakoa 0,44 m/2 baita- leiho etzangarriak jartzearen bidez teilatuaz baliatuz.

Aldakuntza horiek, hamabost egun baino lehen aurkeztu behar den obragintza proiektuan azalduko dira. Ez aurkezteak obra geldiarazta suposatuko du.

BI: Eraikuntza burutu ondoren, lehen okupaziorako lizentzia eskatu beharko du, dokumentazio hau aurkeztuz:

  • Obra-bukaeraren ziurtapena.
  • Obra berriaren deklarazio-eskritura.
  • Etxearen fatxaden argazkiak.
  • Kokapen planoak
  • Etxearen oin bakoitzaren planoak 1:50 edo 1:100 eskalan.
  • Sekzioen planoak.
  • Kontribuzioaren azken ordainagiria.

HIRU: Lizentzia ematearen gaineko zerga gisa 628.348,- pta kopurua ordaindu beharko du. (Eraikuntzaren gaineko zerga 578.348,- pta da eta obra nagusiaren gaineko tasa 50.000,- pta.

Fakturak eta Aurrekontuak:

4.- UTE Oreretak aurkeztutako 5 eta 6 ziurtapenak onartzea, futbol-zelaieko 1. Faseko obrei dagozkienak.

Ikusirik futbol zelaiko obrak egiteagatik UTE Oreretak aurkeztutako 5. eta 6. ziurtapenak, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

BAT: Ontzat hartzea futbol zelaiko obrak egiteagatik UTE Oreretak aurkeztutako 5. eta 6. ziurtapenak, 11.205.393,- pezetakoa, eta 3.075.049,- pezetakoa, eta 1997ko azaroaren 10n plenoak hartutako erabakiaren arabera ziurtapenen % 50a ordaintzea, hau da 5.602.693,- pezeta (ADO 99 1872/98) eta 1.537.524,- pezeta (ADO 99 1873/98).

5.- Iberdrolak 1 Sistema Orokorrean aireko eta lurpeko lineak aldatzeko aurkeztutako aurrekontua onartzea.

Ikusirik, Iberdrolak, 1 Sistema Orokorrean aireko eta lurpeko lineak aldatzeko aurkeztutako aurrekontua, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

BAT: Ontzat hartzea Iberdrolak aurkeztutako aurrekontua, 1. Sistema Orokorrean aireko eta lurpeko lineak aldatzeko aurkeztutako aurrekontua, 7.332.412,- pezetakoa (ME 1966/98).

6.- Lezoko berdeguneen mantenimendurako zerbitzu-kontratua luzatzea.

Udalerriko berdeguneen mantenimendu zerbitzuei dagokienez, Itsas Mendi Elkarteak aurkeztu duen aurrekontua ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

BAT: Lezoko berdeguneen mantenimendu zerbitzurako Itsas Mendi Elkartearekin izenpetutako kontratua luzatzea, 1999ko abenduaren 31 arte, 6.000.000 pta aurrekontuaz, ondoren seinalatzen diren baldintzekin:

- Lopene, Euska Herria Plaza, Pysbe, Zubitxo kalea, Plazeta kalea eta Kaialden egiten ziren 6 mozketen ordez, baldintzen arabera, zortzi egingo dira.

- Luzapen honetan Altzate eta Portu aldeko zerbitzua desagertu egiten da, saihesbidea eraikitzean berdegune horiek desagertu direlako. Horren ordez, zortzi mozketa egingo dira aieka hauetan: Saldise Plaza eta Markesane.

BI: Aurrekontuaren %4ko diferentzia izango den fiantza jarri behar dute, alegia, 52.000,- pta.

HIRU: Erantzunkizun Zibileko Aseguru-Polizaren ordainketa egina dutela justifikatu beharko dute.

GIZARTE ONGIZATEA

7.- Gizarte-larrialditarako zenbait laguntza ematea.

Ikusi ondoren gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntzak jasotzeko eskaerez gizarte langileek egin duten txostena, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

BAT: Gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntza ematea, ondorengo espedienteei:

224a ...........12.500,-pta

548a ..........120.000,-pta

304a ..........123.760,-pta

071b ..........150.712.-pta

Guztira ......406.972.-pta. (A 79/99)

8.- Etxez etxeko laguntzako bi zerbitzu ematea.

  1. Cecilia Lecuona Zapirainek egindako eskabidea
  2. .

Ikusi ondoren etxez-etxeko laguntza eskatzeko Cecilia Lecuona Zapirainek egin duen eskabidea. Era berean, aztertu ondoren horri buruz gizarte laguntzaileak eman duen txostena, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

Etxez-etxeko zerbitzua ematea hemen heldu direnei eta baldintza hauetan:

  1. Zerbitzua norberarentzako lanak eta etxerako lanak izango da, eta astean 3 ordukoa izango da, nahiz eta gehitu daitekeen, zerbitzu beharren arabera. Zerbitzua Josefa Lasarte eta Izaskun Kintas laguntzaileak emango dute. Zerbitzua jasotzeagatik dagokion diru-ekarpena, hilean, hau da: 2.127.- pezeta.

b) Cesareo Erice Perezek egindako eskabidea.

Ikusi ondoren etxez-etxeko laguntza eskatzeko Cesareo Erice Perezek egin duen eskabidea. Era berean, aztertu ondoren horri buruz gizarte langileak egin duen txostena, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

BAT: Etxez-etxeko zerbitzua ematea Cesareo Erice Perezi eta baldintza hauetan:

  1. Zerbitzua atentzio pertsonala egiteko izango da, eta astean 5 ordukoa, nahiz eta gehitu daitekeen, zerbitzu beharren arabera.
  2. Onuradunak egin beharreko diru-ekarpena hilean, 9.815.- pta. da.

EUSKARA ETA KULTURA

9.- 1998ko urritik abendura bitartean helduek euskalduntzeko emandako euskara-eskolak ordaintzea Oroitzene AEK Euskaltegiari.

Ikusirik Euskara Batzordeko lehendakariak egindako proposamena, 1998ko urritik abendura bitartean helduek euskalduntzeko emandako euskara-eskolak Oroitzene AEK Euskaltegiari ordaintzeko, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

BAT: AEKren eta Lezoko Udalaren arteko itunaren arabera Oroitzene AEK Euskaltegiari 1998ko urritik abendura bitartean helduek euskalduntzeko emandako euskara-eskolak ordaintzea, 1.219.239,- pezeta.

10.- 1998ko urritik abendura bitartean familiak euskalduntzeko programaren barruan emandako euskara-eskolak ordaintzea Oroitzene AEK Euskaltegiari.

Ikusirik Euskara Batzordeko lehendakarik egindako proposamena, 1998ko urritik abendura bitartean familiak euskalduntzeko programaren barruan emandako euskara-eskolak Oroitzene AEK Euskaltegiari ordaintzeko, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

BAT: AEKren eta Lezoko Udalaren arteko itunaren arabera Oroitzene AEK Euskaltegiari 1998ko urritik abendura bitartean familiak euskalduntzeko programaren barruan emandako euskara-eskolak ordaintzea, 1.371.899,- pezeta.

11.- Dirulaguntza ematea Argia astekariari eta Ibilaldia 99ri.

Argia astekariari eta Ibilaldia 99, diruz laguntzeko egin den proposamena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

BAT: Argia astekariaren Euskara Saila, lau zenbakitan babestea eta dirulaguntza modura 116.000,- pezeta ematea.

BI: 40.000,- pezetako dirulaguntza ematea Ibilaldia 99ri.

12.- Pasaia Lezo Lizeoak argitaratzen duen aldizkarian publizitatea jartzeko proposamena.

Ikusirik, Pasaia Lezo Lizeoak argitaratzen duen aldizkarian publizitatea jartzeko egin den proposamena, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

BAT: Pasaia Lezo Lizeoak argitaratzen duen aldizkarian publizitatea jartzea, lau aletan, guztira 320.000,- pezeta.

13.- Orratx aldizkariaren 15. alearen argitalpenak eragindako defizita berdintzeko subentzioa ematea.

Orratx aldizkariaren 15. alearen defizita estaltzeko, Kultura Batzordeko lehendakariak aurkeztutako proposamena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

BAT: 118.080,- pezetako dirulaguntza ematea Orratx aldizkariari, 15. alea inprimitzeagatik sortutako defizita berdintzeko.

LANGILEAK

14.- Kale-garbiketa lanak egiteko peoi ez-kualifikatuen zerrendatik bi langile kontratatzea.

Kaleetako garbiketaren zerbitzuko langileei dagokienez, Barne Arazoetarako Eskuordedunaren proposamena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

BAT: Lan-poltsako zerrendan aurkitzen diren bi pertsonaren zerbitzuak kontratatzea, kalegarbitzaile lanetarako, bata martxoaren 8tik apirilaren 8 arte, Urdaburu aldea e.e. garbitzeko, eta bestea martxoaren 15etik apirilaren 15 arte, Altamira auzorako e.a.

15.- Galde eskeak.

Gobernu Batzordeak hurrengo bilera martxoaren 10ean egingo du.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:30an eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna