1998.eko Azaroaren 6ekoa

    Lezo, mila bederatziehun eta laurogeita hamazortziko azaroaren seigarrena. Goizeko 10:00etan hasi du Gobernu Batzordeak BILKURA OHIKOA, Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian. Lehenengo deialdian Mikel Arrizabalaga Pikabea (alkate-lehendakaria), Agustina Pontesta Garmendia, Maixabel Unzain Zapiain eta Jone Salaberria Lizarazu (zinegotziak) bildu dira.

    Jesus Mª Martiarena Jakak ezin izan du etorri.

    Idazkaritza Xabier Loiola Aristik egin du.

    1.- 1998ko urriaren 21an ospaturiko ohiko bilkurako akta onartzea egoki irudituz gero.

    Aho batez onartu dute 1998ko urriaren 21an ospaturiko ohiko bilkurako.

    2.- Alkateak eta zinegotzi eskuordedunek beren eskumeneko gaietan buruturiko ihardueren berri ematea.

    Ez da ezereren berri eman.

    HIRIGINTZA

    Obra lizentziak:

    3.- Flujoma S.L.ri obra lizentzia ematea, Irurtzun kaleko 49an (Sagasti 103 poligonoa) pabilioia egokitzeko, kaldereria-lantegia jartzeko helburuz.

    Flujoma S.L.k eskaturik tramitatzen ari den iharduera espedientea aztertu ondoren, Irurtzun kaleko (Itturrin poligonoa) 79an dagoen pabilioia egokitzeko lizentzia eskatu baitu, kaldereria lantegia jartzeko xedez, eta udal teknikariak eman duen txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Flujoma S.L.ri lizentzia ematea Irurtzun kaleko (Itturrin poligonoa) 79an dagoen pabilioia egokitzeko, kaldereria lantegia jartzeko xedez, betiere Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Eusko Jaurlaritzako Ingurugiro Sailak ezarritako neurri zuzentzaileak bete beharraren baldintzapean, horiek bidaltzen zaizkiolarik.

    BI: Obrak burutu ondoren ihardueraren irekidura lizentzia eskatu beharko du, harekin batera, Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Ingurugiro Sailek ezarritako neurri zuzentzaileak obra horietan bete direla esaten duen ziurtagiri tekniko bisatua aurkeztuz.

    HIRU: Hamabost eguneko epearen barruan aurkeztu beharko du pabilioia egokitzeak suposatu duen obraren aurrekontua, horrela eraikuntzari dagokion zergaren gaineko likidazioa egiteko.

    Fakturak eta aurrekontuak:

    4.- Construcciones Adolfo Sobrino S.A.k aurkeztutako 5. ziurtapena onartzea, Lezoko 1 Sistema Orokorreko 2. faseko urbanizazio-obrei dagokiena.

    Ikusirik Construcciones Adolfo Sobrino S.A.k aurkeztutako 5. ziurtapena, Lezoko 1 Sistema Orokorreko 2. faseko urbanizazio-obrena, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Ontzat hartzea Construcciones Adolfo Sobrino S.A.k aurkeztutako 5. ziurtapena, 52.031.656,- pezetakoa, Lezoko 1 Sistema Orokorreko 2. faseko urbanizazio-obrena (ADO 99 1454/98).

    GIZARTE ONGIZATEA

    5.- Jose Antonio Diez Altamirak aurkeztutako eskabidea, zaborra-bilketa, ur eta estolderiaren gaineko udal tasak ordaintzetik salbuesteko eskatuz.

    José Antonio Diez Altamirak aurkeztu duen eskabidea aztertu ondoren, aurtengo zaborra, ur eta estolderiaren gaineko tasak ordaintzetik salbuestea eskatzen baitu, eta eskatzailearen famili-egoera ezaguturik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: José Antonio Diez Altamirak eskatutakoa onartzea eta zaborra, ur eta estolderia tasak hari itzultzea, baldin eta aldez aurretik ordaindu baditu.

    6.- Txara 1 Egunezko Zentroan pertsona baten egonaldia subentzionatzeko proposamena.

    Sebastian Jimenez Torresek aurkeztutako laguntza ekonomikoaren eskaera ikusi ondoren, Txara 1 Egunezko Zentroan egoitza gastuak ordaintzeko, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT. Sebastián Jiménez Torresen egoitza, Txara 1 Egunezko Zentroan, guztira 50.000 pta (berrogeita hamar mila), 1998ko uztailaren 13tik abenduaren 31ra arte.

    BI: Interesatuari hilero ordaintzea justifikatutako gastua, aurrekontuko 1 ?00-00-481-311 00-00-00 partidatik.

    KULTURA ETA EUSKARA

    7.- Zamalbide Institutura joaten diren Lezoko ikasleen garraio-gastuei aurre egiteko subentzioa ematea.

    Zamalbide Institutuak egin duen eskaria ikusirik eta bertan dauden Lezoko ikasleak kontuan izanik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: 92.900,- pezetako dirulaguntza ematea Zamalbide Institutuari Lezoko ikasleen garraio-gatuei, (azaroa eta abendua), aurre egiteko (AD 670/98).

    8.- Orratx aldizkariaren 13. alearen argitalpenak eragindako defizita berdintzeko subentzioa ematea.

    Orratx aldizkariaren 13. alearen defizita estaltzeko, Kultura Batzordeko lehendakariak aurkeztutako proposamena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: 148.160,- pezetako dirulaguntza ematea Orratx aldizkariari, 13. alea inprimatzeagatik sortutako defizita berdintzeko (AD 673/98).

    LANGILEAK

    9.- Garbiketa zerbitzurako eta udal brigadarako langileak kontratatzea erabakitzen duten 148, 151 eta 157 Alkate-Dekretuak berrestea.

    Gobernu Batzordeak alkateak emandako 148, 151 eta 157 dekretuak berretsi egin ditu.

    - Alkatearen 148. dekretuaren bidez Antonio Serrano Sánchez eta Valentin Morgado Poloren zerbitzuak kontratatzea erabaki da, azaroaren 16tik abenduaren 4a arte, kanposantuan zenbait lan egiteko.

    - Alkatearen 151. dekretuaren bidez Nora Pablos Diaz, Manuel Mesa Ciborro eta Ramon Lizaso Arrastua kontratatzea erabaki da, azaroaren 2tik 13ra, bide publikoetatik kartelak, pintaketak eta propaganda kentzeko.

    - Alkatearen 157. dekretuaren bidez, Andres Corrionero Sánchezen zerbitzuak kontratatzea erabaki da, Jose Antonio Aranbururen baja ordezkatzeko.

    10.- Galde eskeak.

    Gobernu Batzordeak hurrengo bilera azaroaren 18an egingo du.

    Aktaren bukaera.

    Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:15an eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

    Eguna