Lezo, mila bederatziehun eta laurogeita hamazortziko urriaren hogeitabatgarrena. Goizeko 10:00etan hasi du Gobernu Batzordeak BILKURA OHIKOA, Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian. Lehenengo deialdian Mikel Arrizabalaga Pikabea (alkate-lehendakaria), Agustina Pontesta Garmendia, Maixabel Unzain Zapiain, Jone Salaberria Lizarazu eta Jesus Mª Martiarena Jaka (zinegotziak) bildu dira.
Idazkaritza Xabier Loiola Aristik egin du.
1.- 1998ko uriaren 9an egindako ohiko bilkurako akta onartzea egoki irudituz gero.
Aho batez onartu dute 1998ko urriaren 9an egindako ohiko bilkurako akta.
2.- Alkateak eta zinegotzi eskuordedunek beren eskumeneko gaietan buruturiko ihardueren berri ematea.
Ez da ezeren berri eman.
HIRIGINTZA
Iharduera espedienteak
3.- Trefilados y Acabados Metálicos S.L.-k aurkeztutako iharduera espedienteari buruzko txostena, Sagasti 103 poligonoko Urune kaleko 19an dagoen pabilioia egokitzeko lizentzia-eskaerari buruzkoa.
Trefilados y Acabados Metálicos S.L.k eskaturik tramitatzen ari den iharduera espedientea aztertu ondoren, Urune kaleko 19an (103 poligonoa) dagoen pabilioia egokitzeko lizentzia eskatu baitu, hartan perzkintza lantegia jartzeko, eta udal teknikariak eman duen txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT: Trefilados y Acabados Metálicos S.L.k aurkeztu duen iharduera espedientearen aldeko txostena ematea, Urune kaleko 19an (103 poligonoa) dagoen pabilioia egokitzeko eskatu duen lizentziari buruz, hartan perzkintza lantegia jartzeko.
BI: Espediente osoa Eusko Jaurlaritzako Ingurugiro Sailera igortzea, behar diren neurri zuzentzaileak ezar ditzaten.
Fakturak eta aurrekontuak:
4.- Lopeneko osasun zentroko obretako 2. eta azken ziurtapena onartzea.
Ikusirik U.T.E. Tecsa, S.A.- Jaureguizahar, S.A.k aurkeztutako 2. eta azken ziurtapena dena, Lopeneko osasun zentroko obretakoa, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT: Ontzat hartzea U.T.E. Tecsa, S.A.- Jaureguizahar, S.A.k aurkeztutako 2. eta azken ziurtapena dena, 16.502.225,- pezetakoa, Lopene osasun zentroko obrena (O 99 1362/98).
GIZARTE ONGIZATEA:
5.- Gizarte larrialdietarako zenbait laguntza ematea.
Ikusi ondoren gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntzak jasotzeko eskaerez gizarte langileak egin duen txostena. Hala, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT: Onartzea gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntza ematea espediente hauei, baina momentu honetan aurrekontuan kontsignaziorik ez dagoenez, nola nahi ere aurrekontuan horretarako dirua izatean ordaintzea.
103 a ............ 33.971,-pta
499 a ............ 114.000,-pta
387 a ............ 64.167,-pta
523 a ............ 253.315,-pta
224 a ............ 50.591,-pta
306 a ............ 8.609,-pta
527 b ............ 115.000,-pta
071 b ............ 50.000,-pta
6.- Etxez etxeko zenbait laguntza-eskaera.
Ikusi ondoren etxez-etxeko laguntza eskatzeko Rosalia Hermida Malvarezek egun duen eskabidea. Era berean, aztertu ondoren horri buruz gizarte langileak egin duen txostena, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT: Etxez-etxeko zerbitzua ematea Rosalia Hermida Malvarezei eta baldintza hauetan:
1. Zerbitzua atentzio pertsonala eta etxeko lanak egiteko izango da, eta astean 7:30 ordukoa, nahiz eta gehitu daitekeen, zerbitzu beharren arabera.
2. Zerbitzua Pepi Lasarte eta Izaskun Kintas laguntzaileak egingo dute,.
3. Onuradunak egin beharreko diru-ekarpena hilean, 5.153,-pta da.
KULTURA ETA EUSKARA:
7.- ?Euskara Oarsoaldeko merkataritzara 98-99? lanaren aurrekontua onartzea.
Siadecok proposatu duen 98/99rako lan-egitasmoa Oarsoaldeko Euskara Batzorde Teknikoan aztertu eta egokitu egin da eta ondoren Lezoko Euskara Batzordearen oneritzia jaso du. Horiek horrela, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT: Euskara Oarsoaldeko merkataritza 98/99 lanaren aurrekontua onartzea, guztira 237.220,- pezeta (AD 633/98).
8.- Udako eta barnetegietako euskara-ikastaroetako ikasleentzat dirulaguntzak.
1995eko martxoaren 6an Lezoko Euskara Batzordean eztabaidatu ondoren, apirilaren 26an Udal honek ontzat eman zuen diruz laguntzea, udan, barnetegietan euskara ikasten zuten herritarrentzat.
Ebazpen horri jarraiki, 1998an, Udako eta barnetegietako euskara-ikastaroetako ikasleentzat dirulaguntzak ematea proposatzen da.
Horiek horrela, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT: Udako eta barnetegietako barnetegian parte hartzeagatik eta asistentziaren %80 ziurtatzen duen ororentzat, proposamenean azaltzen den eran, dirulaguntza ematea, denetara 56.667,- pezeta (A 634/98).
9.- Lezoko gizarte-euskararen historiari buruzko ikerketa-lanagatik beka ordaintzea.
1996ko abenduaren 18an Gobernu Batzordeak egindako batzarraldian onartu zuen Lezoko Euskararen Berezitasunak eta Lezoko Euskararen Historia Soziala aztertzeko bekak.
1997ko maiatzaren 6an epaimahaia bildurik, Imanol Esnaola suertatu zen Lezoko Euskararen Historia Soziala ikertzeko sariduna, eta dagoeneko lana entregatu du.
Horiek horrela, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT: Imanol Esnaolari bekaren dirua, 500.000,- pezeta ematea.
10.- Allerruko eskubaloi sekzioari dirulaguntza.
Allerru eskubaloi sekzioari dirulaguntza emateko egin den eskaria ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT: Allerru Eskubaloi Taldeari 150.000,- pezetako dirulaguntza ematea ( A 632/98)
LANGILEAK:
11.- Nerea Azkue Segurola gizarte-langileari lehen hirurtekoa ontzat emateko proposamena.
Ikusirik, Nerea Azkue Segurolak hirurtekoak ezagutzea eskatuz egindako eskaria eta Idazkaritzako administrariak horri buruz egindako informea, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT: Aitortzea, Nerea Azkue Segurolari lehenengo hirurtekoa, 1998ko irailaren 17tik aurrera eta urriaren batetik aurrera gauzatzea nominan.
Aho batez urjentzia onartu eta gero, hurrengo gai hau ere aztertzea erabaki dute:
URJENTZIAZ:
12.- Alkatearen 147. dekretua berrestea.
Gobernu Batzordeak alkateak emandako 147. dekretua berretsi egin du. Dekretu honen bidez Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren eta Lezoko Unibertsitateko Udalaren artean Hitzarmen eredua suskribatzen da gizarte laguntzaileren Lanbide Hastapeneko Gizarte Bermakuntzarako programa bat garatzeko.
13.- Galde eskeak.
Jose Mª Martiarenak adierazi du kaleak ez direla ongi garbitzen, adibide bezala esan du Polentzarrene Plaza, urriaren 19an oso zikina zegoela.
Gobernu Batzordeak, hurrengo bilera, azaroaren 4an egingo du. Jesus Mª Martiarenak adierazi du egun horretan ez duela etortzerik izango.
Aktaren bukaera.
Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:15an eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.