Lezo, mila bederatziehun eta laurogeita hamazortziko ekainaren hamargarrena. Goizeko 10:00etan hasi du Gobernu Batzordeak BILKURA OHIKOA, Udaletxeko Gobernu Batzordeetako aretoan. Lehenengo deialdian Mikel Arrizabalaga Pikabea (alkate-lehendakaria), Agustina Pontesta Garmendia, Maixabel Unzain Zapiain, Jesus Mª Martiarena Jaka eta Jone Salaberria Lizarazu (zinegotziak) bildu dira.
Idazkaritza Xabier Loiola Aristik egin du.
1.- 1998ko maiatzaren 27an ospaturiko ohiko bilkurako akta onartzea egoki irudituz gero.
Aho batez onartu dute maiatzaren 27an ospaturiko ohiko bilkurako akta.
2.- Alkateak eta zinegotzi eskuordedunek beren eskumeneko gaietan buruturiko ihardueren berri ematea.
Alkateak esan du gai zerrendako 6. puntuaren izenburua gaizki dagoela eta zuzendu egingo dela.
HIRIGINTZA:
3.- Elikadura produktuak elaboratu, gorde eta banatzeko jardueran lan egiteko helburuz, 108 poligonoko Itturrin kalean dagoen pabiloi bat egokitzeko Mª Luisa Herrador Gonzalezi lizentzia ematea.
Maria Luisa Herrador Gonzalezek eskaturik tramitatzen ari den jarduera espedientea aztertu ondoren, Abendaño kaleko 3ko pabiloia (Iturrin 108 poligonoa) egokitzeko lizentzia eskatu baitu, hartan irinetik eratorritakoak lantzeko, gordetzeko eta banatzeko jardueran lan egin nahi baitu, eta horri buruz udal teknikariak emandako txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT: Maria Luisa Herrador Gonzalezi Abendaño kaleko 3ko pabiloia (Iturrin 108 poligokoa) egokitzeko lizentzia ematea, hartan irinetik eratorritakoak lantzeko, gordetzeko eta banatzeko jardueran lan egiteko, betiere Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Gipuzkoako Foru Diputazioko Ingurugiro Departamenduak ezarritako baldintzak betetzekotan, honekin batera bidaltzen zaizkiolarik.
BI: Obrak burutu ondoren, ziurtagiri tekniko bisatua aurkeztu beharko du eta bertan seinalatu ezen, egindako obra horietan, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Gipuzkoako Foru Diputazioko Ingurugiro Departamenduak ezarritako baldintzak betetzen direla.
HIRU: Lizentzia ematearen gaineko zerga gisa, 35.225 pta ordaindu beharko du.
4.- Altamira auzoan, 27. Poligonoko A deritzan partzelan, 30 etxebizitza sozial eraikitzeko obra lizentzia.
1998ko apirilaren 21ean, Martin Arregi San Migelek, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Ordenamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko Lurralde Ordezkariak, lizentzia eskaera aurkeztu du, 1998ko apirilaren 22an, 27 poligonoko (Altamira) A deritzan partzelan 30 etxebizitza sozial eraikitzeko, eta aholkulari teknikoak emandako txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT: Martin Arregi San Migelei, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Ordenamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko Lurralde Ordezkariari, lizentzia ematea, 27 poligonoko (Altamira) A deritzan partzelan 30 etxebizitza sozial eraikitzeko.
BI: Obrei ekin aurrez urkeztu beharko du, plano bat sokak botatzeko.
HIRU: Eraiketa bukatu ondoren lehen okupaziorako lizentzia eskatu beharko du, ondorengo dokumentazio hau aurkeztuz:
- Obra berriaren eskritura.
- Obra bukaeraren ziurtapen tekniko bisatua.
- Kontribuziorako Haziendaren inprimakiak, U-4/1 eta U-5.
- Fatxaden fotografiak.
LAU: Ordenantzen arabera ez dute eraikuntzaren gaineko zergarik ordaindu behar.
5.- Altamira auzoan babespen ofizialeko 29 etxebizitza eraikitzeko obra lizentzia (27. Poligonoko C partzelan).
Viviendas y Contratas S. Coop. (VICON) enpresaren ordezkari gisa Karmen Aizpurua Subinasek lizentzia eskaera aurkeztu du, 1998ko apirilaren 22an, 27 poligonoko (Altamira) C deritzan partzelan babespen ofizialeko 29 etxebizitza eraikitzeko, eta aholkulari teknikoak emandako txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT: Viviendas y Contratas S. Coop. (VICON) enpresaren ordezkari gisa Karmen Aizpurua Subinasek eskatutako lizentzia ematea, 27 poligonoko (Altamira) C deritzan partzelan babespen ofizialeko 29 etxebizitzatako bloke bat eraikitzeko.
BI: Obrei ekin aurrez obragintza proiektu bisatua aurkeztu beharko du, eta ondoren zuinketarako plano bat sokak botatzeko.
HIRU: Eraiketa bukatu ondoren lehen okupaziorako lizentzia eskatu beharko du, ondorengo dokumentazio hau aurkeztuz:
- Obra berriaren eskritura.
- Obra bukaeraren ziurtapen tekniko bisatua.
- Kontribuziorako Haziendaren inprimakiak, U-4/1 eta U-5.
- Fatxaden fotografiak.
LAU: Eraikuntzaren gaineko zerga guztira 3.624.900,- pta da eta tasa 5.000,- pta.
6.- Altamira auzoan 27 poligonoko B deritzan partzelan 30 etxebizitza sozial eraikitzeko obra lizentzia.
Viviendas y Contratas S. Coop. (VICON) enpresaren ordezkari gisa Karmen Aizpurua Subinasek lizentzia eskaera aurkeztu du, 1998ko apirilaren 22an, 27 poligonoko (Altamira) B deritzan partzelan 30 etxebizitza sozial eraikitzeko, eta aholkulari teknikoak emandako txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT: Viviendas y Contratas S. Coop. (VICON) enpresaren ordezkari gisa Karmen Aizpurua Subinasek eskatutako lizentzia ematea, 27 poligonoko (Altamira) B deritzan partzelan 30 etxebizitza sozialen eta trastelekuren bloke bat eraikitzeko.
BI: Obrei ekin aurrez, udal teknikariarekin mintzatu beharko da, soka tiraketa gauzatzeko.
HIRU: Eraiketa bukatu ondoren lehen okupaziorako lizentzia eskatu beharko du, ondorengo dokumentazio hau aurkeztuz:
- Obra berriaren eskritura.
- Obra bukaeraren ziurtapen tekniko bisatua.
- Kontribuziorako Haziendaren inprimakiak, U-4/1 eta U-5.
- Fatxaden fotografiak.
LAU: Ordenantzen arabera ez dute eraikuntzaren gaineko zergarik ordaindu behar.
Fakturak eta aurrekontuak
7.- Aiton Borda handitzeko obrak adjudikatzea.
Aiton Bordan zenbait obra egiteko aurkeztu diren proposamenak azterturik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:BAT: Rafael Lekuona aroztegiaren aurrekontua onartzea, ondorengo lan hauek egiteko: alde bat ixteko manpara bat eta marko bat eta atea jartzea. Zenbatekoa: 363.080,- pta.
BI: Electricidad Jose Antonio Etxandiren aurrekontua onartzea zenbait lan egiteko, bai oraingo aretoa eta baita albokoan ere (gaurko anbulatorioa), guztira 1.018.532 pta.
HIRU: Juantxo eta Carlos Cuñak aurkeztutako aurrekontua onartzea pintaketa eta esmaltatze lan batzuk egiteko, hori ere bi aretoetan, guztira 766.180 pta. (515.040 pta. eta 251.140,- pta. hurrenez hurren).
Alkateak esan du ordainketa hauek ?Udal Eraikinen Hobekuntza? partidatik ordainduko direla.
Idazkariak adierazi du Kontuhartzailetzako txostena falta dela.
8.- Kiroldegirako saskiak eta bereizketa-errezelak hornitzeko adjudikazioa.
Kiroldegian saskiak eta gortina bereiztaileak hornitzeko eta jartzeko Ineqsport S.L., Kirol Aukera eta Osasun Sport enpresek aurkeztu dituzten aurrekontuak azterturik, Gobernu Batzordeak ERABAKI DU:
BAT: Ineqsport S.L.ri adjudikatzea, Gobernu Batzordearen iritziz proposamen abantailatsuena delako, kiroldegirako saskiak eta gortina bereiztaileak hornitzea eta jartzea, guztira 5.928.876,- pta kopuruan.
Lana burutzeko epea: data muga 1998ko uztailaren 10a.
Idazkariak adierazi du kontuhartzailetzaren txostena falta dela.
Alkateak jakitera eman du, gaur arratsaldean bertan izango den udalbatzaren osoko bilkurarako aurrikusirik dagoela, gastu horri aurre egiteko kreditu aldakuntza onartzea.
9.- Limpiezas Elurra S.A.ri kontratuaren luzamendua onartzea, udalaren areto eta instalazioen garbiketarako.
Gobernu Batzordeak 1996ko maiatzaren 30ean Limpiezas Elurra S.L.ri adjudikatu zion udalaren areto eta instalazioen garbiketa lanak egitea.
Han esaten zenez, kontratuaren iraupena urtebetekoa zen, adjudikazioaren jakinarazpena jasoz geroko biharamonetik hasita, elkarren arteko akordioz luza zitekeelarik, betiere guztirako iraupena, luzamenduak barne, sei urte osatzera ez heltzekotan.
Aurkeztu duen idatzia azterturik, zerbitzuaren bigarren luzamendua eskatzen baitu eta zerbitzuen fakturazioan %2ko prezio-gehikuntza, , eta udal teknikarien txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:BAT: Limpiezas Elurra S.L.ri kontratuaren luzamendua onartzea, 1999ko ekainaren 5 arte, udalaren areto eta instalazioen garbiketa lanarengatik.
BI: Aipaturiko zerbitzuengatik fakturazioaren zenbatekoa %2 gehitzea.
Jarduera espedienteak.
10.- Electro Neumaren ordezkarigisa Joan Mª Jauregi Sarasolak aurkeztutako jarduera espedienteari buruzko txostena, 110 poligonoko Ipintza kaleko pabiloi bat egokitzeko, elektrizitate lantegi bat jartzeko helburuz.
Electro Neuma enpresaren ordezkari gisa Joan Mari Jauregi Sarasolak eskaturik, tramitatzen ari den jarduera espedientea azterturik, Ipintza kaleko 6an (110 poligonoa)dagoen pabiloia elektrizitate lantegi bat jartzeko egokitzeko obretarako lizentzia eskatzen baitu, eta udal teknikariaren txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT: Electro Neuma enpresaren ordezkari gisa Joan Mari Jauregi Sarasolak eskaturiko jarduera espedientearen aldeko informea ematea, Ipintza kaleko 6an (110 poligonoa)dagoen pabiloia elektrizitate lantegi bat jartzeko egokitzeko obretarako lizentzia eskatzeko aurkeztutakoaz.
BI: Espediente osoa Eusko Jaurlaritzako Ingurugiro Sailera igortzea, dagozkion neurri zuzentzaileak ezar ditzan.
GIZARTE ONGIZATEA.
11.- Trakzio mekanikoa duten ibilgailuen gaineko udal zergaren salbuespenerako irizpideak onartzea eta eskabideak aurkezteko epea markatzea.
Aztertu ondoren gizarte laguntzaileak egindako informea, 1998an pertsona elbarriei Trakzio Mekanikodun ibilgailuen gaineko zergarenik ez kitatzeari buruzkoa. Haren argitan, bada, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT: Onartzea zergarenik ez kitatzeko irizpideak (proposamenaren eraskinean heldu dira) eta eskabidea egitekoan ekarri beharreko dokumentuak.
BI: Epe bat jartzea aipatu zergarenik ez kitatzea eskatzeko: 1998ko ekainaren 15tik uztailaren 24ra.
12.- ?Gizarte eta lanbide laguntzarako eta orientaziorako? programa Lezon martxan jartzea onartzea.
Aztertu ondoren Pobreziaren aurkako egitasmoaren barnean dauden onuradunei zuzenduta Nerea Etxezarretak aurkeztu duen ?gizarte eta lanbide laguntzarako eta orientaziorako? programa eta horri buruz gizarte langileak egindako balorazio txostena. Hala, Gizarte Ongizateko eskuordedunak proposatuta, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT: Onartzea Pobreziaren aurkako egitasmoaren barnean dauden onuradunei zuzendutako programa martxan jartzea Lezon.
BI: Udalak bere gain hartzea programa honen kostua, guztira, 639.000,- pta. Programa sei hilabete zehar burutuko da, 1998ko irailaren 1etik 1999ko martxoaren 31 arte, guztira 246 ordu.
HIRU: Gizarte Zerbitzuen Oinarriko Sarreko Hitzarmenaren ekarpen osagarriari dagokionetik 639.000,- pta xedatzea programa hori finantziatzeko
LAU: Gastu hori 1998ko Udal Aurrekontutako ?1-00-00-227-321 00-07-00? partidari atxikitzea.
13.- Gizarte larrialdietarako laguntza baten eskaera onartzea.
Ikusi ondoren gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntzak jasotzeko eskaerari buruz gizarte langileak egin duen txostena, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT: Onartzea gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntza ematea espediente honi, baina momentu honetan aurrekontuan kontsignaziorik ez dagoenez, nola nahi ere aurrekontuan horretarako dirua izatean ordaintzea.
509 A ..................224.000,-pta.
EUSKARA ETA KULTURA.
14.- 1998ko urtarriletik ekainera emandako euskara-eskolak ordaintzea Oroitzene AEK Euskaltegiari.
Gai hau mahai gainean gelditu da.
15.- Familiak euskalduntzeko programaren ordainketa.
Gai hau mahai gainean gelditu da.
16.- Izendatzea Lezoko baserriaren egoera ikertzeko bekaren irabazlea.
1998ko otsailaren 25an, Gobernu Batzordeak Lezoko baserriaren egoera ikertzeko beka sortzeko egin zen proposamena onartu zuen.
Eskabideak aurkezteko epea bukatu ondoren, epaimahaia maiatzaren 22an bildu zen eta beka Aitziber Muruari ematea erabaki zuen.
Horiek horrela, Gobernu Batzordeak Lezoko baserriaren egoera ikertzeko beka, Aitziber Muruari ematea erabaki du. Bekaren zenbatekoa: 1.000.000,- pezeta (A 92/98).
Aho batez onartu eta gero, hurrengo gai hauek aztertzea erabaki dute:
URJENTZIAZ:
17.- Tomas Garbizu Udalaren Musika Eskola egokitzeko obren 2. Fasea adjudikatzea.
Tomas Garbizu Udalaren Musika Eskola egokitzeko obren 2. Fasea egiteko Isotek S.L.k aurkeztu duen aurrekontua azterturik, Gobernu Batzordeak ERABAKI DU:
BAT: Tomas Garbizu Udalaren Musika Eskola egokitzeko obren 2. Fasea egitea Isotek S.L.ri adjudikatzea, guztira 3.529.404,- pta kopuruan.
Idazkariak adierazi du kontratazioetako prozedura ez dela jarraitu eta Kontuhartzailetzako txostena falta dela.
18.- Galde eskeak.
Gobernu Batzordeak hurrengo bilera ekainaren 25n egingo du.
Aktaren bukaera.
Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:45an eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.