1997.eko Martxoaren 5ekoa

    Lezo, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko martxoaren bosgarrena. Goizeko 10etan hasi du Gobernu Batzordeak BILKURA OHIKOA, Udaletxeko Gobernu Batzordeetako aretoan. Lehenengo deialdian Mikel Arrizabalaga Pikabea (alkate-lehendakaria), Jone Salaberria Lizarazu, Jesus Mª Martiarena Jaka, Agustina Pontesta Garmendia eta Maixabel Unzain Zapiain (zinegotziak) bildu dira.

    Idazkaritza Xabier Loiola Aristik egin du.

    1.- Onartzea, egoki joz gero, 1997ko otsailaren 14an egindako bilerako akta.

    Aho batez onartu da 1997ko otsailaren 14an egindako bilerako akta. Dena den, alkateak eskatuta, 19. puntuan, zuzenketa hau egin behar da:

    Akordioan, aurrerakinak azaltzerakoan, hirugarren paragrafoa kendu egin behar da, eta ondorioz, baita akordioan hartutako bigarren erabakia ere. Dena den, akordioari, bukaeran, zera gehitu behar zaio:?Gobernu Batzordearen iritziz, bide berria egindakoan, herriak izan behar du jabe, eta erabiltzeko eskubidea ere, beraz, nornahik izan behar du; lehen ziren herribideak galdu egin baitira?.

    2.- Alkateak eta zinegotzi eskuordedunek beren ihardueren berri ematea.

    Ez da ezeren berririk eman.

    HIRIGINTZA:

    Obrak egiteko lizentziak:

    3.- Ematea lizentzia Javier Valerdi Bengoecheari, Gipuzkoa Donostia Kutxaren izenean, pertsianak jartzeko bulegoaren kanpoko aiekan (Jaizkibel hiribidea, 21).

    Javier Valerdi Bengoecheak lizentzia eskatu du, Gipuzkoa Donostia Kutxaren izenean, pertsianak jartzeko eta bi leiho ixteko Jaizkibel hiribideko 21.ean duten bulegoan. Hala, eskabidea eta Udaleko teknikariak egindako informea aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Ematea lizentzia Javier Valerdi Bengoecheari, Gipuzkoa Donostia Kutxaren izenean, pertsianak jartzeko (leihoak babesteko) eta bi leiho ixteko lehen jarrita dagoen harriaren igoalarekin Jaizkibel hiribideko 21.ean duten bulegoan.

    BI: Lizentzia jasotzeko 74.800,- pezeta ordaindu behar du.

    Fakturak eta aurrekontuak:

    4.- Onartzea San Juan Batailatzailearen elizaren atzeko aieka urbanizatzeko lanen bigarrengo ziurtagiria, Construcciones Biargi, S.L.k ekarria.

    San Juan Batailatzailearen elizaren atzeko aieka urbanizatzeko lanen bigarren ziurtagiria, Construcciones Biargi, S.L.k ekarria, aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Ontzat hartzea Construcciones Biargi, S.L.k ekarritako bigarren ziurtagiria, San Juan Batailatzailearen elizaren atzeko aieka urbanizatzeko lanena: 3.711.149 pezeta (ME 183-97).

    5.- Beste urte beteko luzatzea Uralsan, S.L.rekiko kontratua, alondegiko airea girotzeko makinari kontu egiteko.

    Uralsan, S.L.k bidalitako idatziak dio handitu egin dela Alondegiko airea girotzeko makinari kontu egiteko prezioa. Hala, idatzi azterturik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Beste urte bete luzatzea Uralsan, S.L.rekiko kontratua (Kontuhartzailetzan airea girotzeko jarrita dauden makinei kontu egitekoa) eta %3,2 handitzea iazko fakturen aldean.

    BI: 20.602 pezeta da hiru hilean behin ordaindu beharrekoa.

    6.- Berrestea alkatearen 29. dekretua: onartzea Zubitxo kalea (Euskal Herria plazaren ingurua) urbanizatzeko aurrekontua, Garsa Construcciones, C.B.k ekarria.

    Alkateak Alkatetzako 29. dekretuaren berri eman du. Dekretu horren bidez, ontzat hartu zen Garsa Construcciones, C.B.k Zubitxo kaleko zati bat (Euskal Herria plazaren ingurua) urbanizatzeko ekarri zuen aurrekontua: 1.746.009 pezeta (AD 76-97).

    Gobernu Batzordekidek berretsi egin dute dekretua.

    GIZARTE ONGIZATEKOAK:

    7.- Ematea gizarte beharrizan larrietarako laguntza bat.

    Gai hau mahai gainean gelditu da.

    8.- Berritzea Mª Mercedes Alfaro Ruizekiko kontratua, eskulanak emateko.

    Eskulanetako monitorearen kontratua (zerbitzu bat hartzekoa) bukatzear dagoenez, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Kontratua luzatzea (oraingo baldintzetan berberetan) Mª Mercedes Alfaro Ruizi (eskulanetako monitoreari) 1997ko otsailaren 27tik ekainaren 26ra. Berrogeita zortzi ordu beteko ditu guztitara, eta 121.920,- pezeta (ehun eta hogeita bat mila, bederatziehun eta hogei pezeta) jasoko.

    Idazkariak esan du Kontuhartzailetzako txostena falta dela.

    9.- Berritzea Mª Carmen Larriba Zamorarekiko kontratua, gimnasia emateko 3. adinekoei.

    Mª Carmen Larriba Zamoraren kontratua (3. adinekoei gimnasia ematekoa) berritzeko gizarte laguntzaileak eginiko txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Kontratua berritzea baldintza hauetan:

    1. Kontratua laborala da, urte beteko: 1997ko martxoaren 17tik 1997ko ekainaren 30era arte.

    2. Tarte horretan 44 ordu beteko ditu guztira, astean hiru ordu eginez, astelehen, asteazken eta ostiraletan.

    3. Zerbitzu hau betetzeagatik Mª Carmen Larriba Zamorak 145.865.- pezeta jasoko du guztira (ehun eta berrogeita bost mila, zortziehun eta hirurogeita bost). Ordainketak hiru hilabete eta erditan banatuko dira, dagozkion fakturak aurkeztu ondoren.

    Idazkariak adierazi du Kontuhartzailetzako txostena falta dela.

    10.- Erabakia hartzea trakzio mekanikodun ibilgailuen zergarenik ordaindu beharrik ez izateko egindako eskabideez.

    Rogelio Moar Novoak eta Santiago Añibarro Carrionek trakzio mekanikodun ibilgailuen zerga ordaindu beharrik ez izateko egin dituzten eskabideak aztertu eta Gobernu Batzordeak 1996ko azaroaren 27an onartu zituen irizpideak aplikatu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Ez onartzea Rogelio Moar Novoak eta Santiago Añibarro Corrionek egindako eskabideak. Arrazoia: mugiezintasuna 6 baino txikiagoa izatea.

    11.- Proposamena, konpromisoa hartzea bi pertsona 3. adinekoentzako erresidentzietan egoteak dakarren gastuari aurre egitekoa.

    Manuel Ariztimuñok eta M. Segunda Hualdek 3. adineko egoitza batean sartzeko eskatu dute. Hala, eskabideak eta haien semeak hartutako konpromisoa (egonaldiaren gastua finantzatzea) kontutan hartuta, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Onartzea Manuel Ariztimuñoren eta M. Segunda Hualderen semeak emandako hitza: 3. adineko egoitzan sartzeko gastua finantzatzea.

    .BI: Konpromisoa hartzea Manuel Ariztimuño eta M.Segunda Hualde 3. adineko egoitzan egoteak dakarren gastua finantzatzeko. Finantzaketa, ordea, Manuel Ariztimuñoren eta M. Segundaren semeak ezin badu egingo du Udalak, orduan bakarrik.

    12.- Onartzea ?Argibide? programan parte hartzea.

    Pobreziaren aurkako egitasmoaren barnean dauden onuradunei zuzenduta Nerea Etxezarretak aurkeztu duen ?Argibide? programa eta horri buruz gizarte langileak egindako balorazio txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Onartzea pobreziaren aurkako egitasmoaren barnean dauden onuradunei zuzendutako ?Argibide? programa martxan jartzea Lezon.

    BI: Udalak bere gain hartzea programa honen kostua: 340.000,- pta guztitra.. Programa hiru hilabete eta erditan zehar burutuko da; 136 ordu guztitara.

    HIRU: Gastu hori 1997ko Udal Aurrekontuetako ?1-00-00-227-321 00-07-00? partidari atxikitzea (A 88-97).

    LANGILEEKIKOAK:

    13.- Aitortzea lehenbiziko hirurtekoa Luis Legorburu Elizegiri, Udaleko famili hezitzaileari.

    Luis Legorburu Elizegik hirurtekoa aitortu dakion eskatu du. Eskaria eta Idazkaritzako administrariak egindako informea ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Aitortzea Luis Legorburu Elizegiri lehenengo hirurtekoa, 1996ko uztailaren lautik aurrera (fetxa horretan ez zen Udal honentzat lanean ari).

    BI: 1996ko abenduaren 23an Lezoko Udalarentzat lanean hasi zenez, 1997ko urtarrilaren batetik aurrera ordaintzea dagokion hirurtekoa.

    14.- Berrestea alkatearen 30. dekretua: Jose Mª Mesa Moralejo hartzea kalegarbitzaile aritzeko.

    Alkateak, berak emandako 30. dekretuaren berri eman du. Dekretu horren bidez Jose Mª Mesa Moralejo kontratatzea erabaki zen, 1997ko martxoaren 3tik 26ra kalegarbitzaile aritzeko.

    Gobernu Batzordekideak berrestea erabaki dute dekretua.

    KULTURA ETA EUSKARAKOAK:

    15.- Diruz laguntzea Korrika, ?Orratx? aldizkaria eta ?Habia? elkartea.

    Kultura Batzordeak proposatuta, Gobernu Batzordeak dirulaguntza hauek ematea ERABAKI DU::

    BAT: ?Orratx? aldizkariaren abenduko alea ordaintzea, dirulaguntza gisa 200.000 pezeta (ADO 87-97) emanda.

    BI: ?Habia? Elkarteari Mauleko Ikastola eraikitzeko 100.000 pezetako dirulaguntza ematea (ADO 87-97).

    HIRU: 10. KORRIKAri eman beharreko dirulaguntza mahai gainean gelditu da, beraien aurrekontua aztertu arte.

    ALKATETZAKOAK:

    16.- Onartzea Oarsoaldea, S.A.ri ordaindu beharreko kuotaren lehenbiziko ordainketa egitea.

    1996ko abenduaren 18an Oarsoaldea, S.A.n egindako Administrari Kontseiluan onartu ziren 1997ko Gestio Plana eta, aurrekontuen arabera, eskualdeko udalek Oarsoaldea, S.A.ri egin beharreko ekarpen-ordainketak eta epemugak.

    Onartutakoaren arabera, Lezok 9.666.735,- pezeta ordaindu behar du, bi zatitan banatuta: 97ko martxoan eta 97ko ekainean.

    Horiek horrela, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Ontzat hartzea Lezok Oarsoaldea, S.A.ri 97ko martxoan egin beharreko ekarpena: 4.833.367,- pezeta (ADO 68-97).

    17.- Galderak eta eskaerak.

    Gobernadore Zibilak igorritako idatziaren berri eman du idazkariak. Udalak hartutako akordio guztien kopia eta Ondasun eta Eskubideen zerrendak Gobernu Zibilera igortzea legezko betebeharra dela jakinarazten du idatziak.

    Alkateak esan du gobernadore zibilaren figura ez duela errekonozitzen, eta, Osoko Bilkurak 1979an eta Gobernu Batzordeak 1996ko martxoaren hogeita hiruan erabakitakoarekin bat egiten duenez, ez duela eskatutakoa igorriko.

    Hurrengo Gobernu Batzordea martxoaren 20an egingo da, 10:15ean.

    Aktaren bukaera.

    Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:30ean eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta jaso eta sendespena ematen diot, -nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

    Eguna