1995.eko Azaroaren 8ekoa

    Lezo, mila bederatziehun eta laurogeita hamabosteko azaroaren zortzia. Goizeko hamarretan hasi du Gobernu Batzordeak BILKURA OHIKOA Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian. Lehenengo deialdian Mikel Arrizabalaga Pikabea, alkate-lehendakaria, Mª Isabel Unzain Zapiain, Jone Salaberria Lizarazu, Gemma Arrillaga Albisu eta Jesus Mª Martiarena Jaka bildu dira.

    Idazkaritza Xabier Loiola Aristik egin du.

    1.- 1995eko urriaren 25eko akta onartzea, hala belegokio.

    Aho batez onartu da 1995eko urriaren 25eko akta.

    2.- Alkateak eta zinegotzi delegatuek beren ihardueren eta erabakien berri ematea.

    Alkateak ondorengo gaien berri eman du:

    - Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Zuzendariarekin Altamirako etxebizitzei buruz izandako bilerarena. Bilera honetan hitz egindakoaren arabera Eusko Jaurlaritzak onartu omen du Altamiran egin beharreko 90 etxebizitzetatik 60ren prezioa 0,9 modulokoa izatea eta beste 30enak 1,1 modulokoak. Azken hauekin Udalak egin nahi zituen garaje eta plaza finantziatzeko asmoa omen du Eusko Jaurlaritzak proposamena onartuz.

    - Astelehenean Lezoko Saneamendu Plana aurkeztu omen zen Zerbitzu Batzordean. Kolektore orokorra eta beste zazpi kolektore adar autonomo aurrikusten omen dira proiektuan. Guztira 217 milioiko aurrekontua du. Datozen udal aurrekontuetarako gaia izango dela dio alkateak, beste erakunde batzuen (Añarbeko Mankomunitatea, Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, MOPU, e.a.) dirulaguntzak lortzeari ekin beharko zaiolarik.

    HIRIGINTZAKOAK:

    3.- Hilerrian nitxoak egiteko, Keixeta C.B.k aurkeztutako aurrekontua onartzea.

    Gai hau erabakitzeke gelditu da, gastua egokia den aztertu behar delako eta konsignaziorik ez dagoelako.

    4.- Elizako pareta berritzeko obrak esleitzeko lehiaketa arautuko duen baldintza pleguaren onarpena.

    Gai hau erabakitzeke gelditu da, kontsignaziorik ez dagoelako eta 1996ko aurrekontuetan sartuko delako. Dena den, alkateak gogoratu du obra hau egiteko Foru Aldundiak lau milioitako dirulaguntza eman duela.

    GIZARTE ONGIZATEKOAK:

    5.- Proposamena, kompromezua hartzea pertsona bat zaharrentzako egoitzan egotea kostatzen dena finantzatzeko.

    Victoria Carmen CARRIZO FRADEk (N.A.: 15.149.187) eta haren alabak, Victoria LEIRO CARRIZOk (N.A.: 15.867.328), hitz eman dute, formalki, 41.615 pta. (berrogeita bat mila seiehun eta hamabost pezeta) ordaintzeko Eibarko Zaharren Erresidentzian (Gipuzkoako Foru Aldundiarenean) egoteagatik, eta baita beste 38.385 pta. (hogeita hemezortzi mila hirurehun eta laurogeita bost pezeta) ere, hilean jasotzen duenaren %75a. Gobernu Batzordekideek komenigarri ikusi dute alabak hartutako konpromezua senarrak ere derrigorrez hartzea. Horiek horrela direla, Gizarte Ongizateko delegatuak proposaturik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Onartzea Victoria Carmen CARRIZO FRADEk eta haren alabak, Victoria LEIRO CARRIZOk, emandako hitza, zaharrentzako erresidentzian sartzeko gastua finantzatzeari buruzkoa; proposamenarekin batera doan orrian jartzen dituen baldintzak eta hurrengo baldintza hau ere betetzekotan: alabaren senarra den Juan Gallardok ere bat egitea sinatu beharreko konpromezuarekin.

    BI: Konpromezua hartzea Victoria Carmen CARRIZO FRADE zaharrentzako egoitzan egotea kostatzen dena finantzatzeko. Finantzatu, ordea, Victoria Carmen CARRIZO FRADEk edo haren familiak ezin badute (diruak eta ondasunak ahitu egin zaizkielako) egingo du Udalak, orduan bakarrik.

    6.- Beharrizan larrietarako laguntza batzuk ematea.

    Gizarte laguntzailearen txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Hurrengo Gizarte Beharrizan Larrietarako Laguntzak ematea:

    Espedientea 34..............23.643,-pta

    7.- Proposamena, haurtzaindegiko zaindari laguntzaile bat kontratatzeko.

    Gemma Arrillaga, Gizarte Ongizateko delegatuak proposaturik, eta ikusirik Haurtzaindegiko auxiliar bat kontratatzeko egin diren proben emaitza eta akta, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Leire Idígoras Iriondo kontratatzea, H.H.I.ko klasetara joaten diren gurasoen haurrak zaintzeko sortu den haurtzaindegirako auxiliar bezala.

    BI: Lanpostu honen inguruko kontratazio berriak edo edozer baja edo ordezkapen egiteko orduan, ateratako emaitzen arabera geratu den zerrenda jarraituko da.

    HIRU:Kontratazio hau INEMen eta Udalaren arteko ekimena da eta 5 hilabeteko iraupena izango du, 1995eko azaroaren 9tik 1996ko apirilaren 8 arte. Laneguna %50 izango da eta ARCEPAFEren 7. mailria dagokion soldatarekin.

    8.- Proposamena, dirulaguntza bat emateko.

    Aztertu ondoren Bernardi Vebijak egindako eskabidea, Udalak diruz lagundu diezaion egindakoa eta Gizarte Ongizateko delegatuak proposaturik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Diruz laguntzea Benardi Vebija: 25.000 pta. ematea ongizateko partidatik (1-04-02-481-313-00-01-00).

    9.- Proposamena, onartzea hitzarmena lanbide hastapeneko programa bat egiteko.

    Eusko Jaurlaritzako Justizia, Ekonomia, Lana eta Gizarte Segurantza Sailak Itune baten zirriborroa bidali du Lanbide Heziketa Okupazionaleko programa bat egiteko Lezoko Lanbide Hastapeneko Zentruan. Ikastaroa lorazaintza eta baratzako lanak ikastea sakontzeko da 1995-96 ikasturtean. Dirulaguntza 2.400.000 pezeta izango da (bi milioi eta laurehun mila pezeta). Horiek horrela direla, Gizarte Ongizateko delegatuak proposaturik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Izenpetzea Ituna Eusko Jaurlaritzako Justizia, Ekonomia, Lana eta Gizarte Segurantza Sailaren eta Lezoko Udalaren artean lanbide hastapeneko programa bat egiteko Lezoko Lanbide Hastapeneko Zentruan, lorategi eta baratzako lanak ikastea sakontzeko.

    BI: Aldatzea Aurrekontuko partida bat, sarreretakoa bezala gastuetarakoa, "Lorazaintzako sakontze-ikastaroa" deritzona. Orain 2.000.000 pta. jartzen du, baina 2.400.000 pezetara handitu behar da.

    LANGILEEKIKOAK:

    10.-Alkatearen 156. dekretua berrestea.

    Gobernu Batzordeak alkatearen 156. dekretua berretsi du.

    Dekretu honen bidez Rafael Núñez hartzea erabakitzen da, azaroaren 6tik 16ra, bi ordu egunean, kontadoreak irakurtzeko eta urari kloroa botatzeko.

    11.-Trebatzailearen baja ordezkatzeko proposamena.

    Trebatzailearen baja ordezkatzeko Euskara Zerbitzuko arduradunak egindako txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Trebatzailea lanpostutik kanpo dagoen bitartean, eta haren eginkizunetako batzuk betetzeko, gaur egun itzultzaile lanak egiten dituen langileari kontratua luzatzea, egun osokoa eginez, azaroaren 13tik aurrera.

    KULTURAKOAK:

    12.-Allerruri dirulaguntza ematea.

    Gai hau aztertzerakoan, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Allerruri dirulaguntza eman beharrean, Autocares Belintxon, S.L.k aurkeztutako 94.160 pezetako faktura ordaintzea. Partida: 1-02-04-226-120-00-99-00.

    13.- Intsumiso Taldeari dirulaguntza ematea.

    Intsumiso Taldeak egindako eskaria ikusita, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Intsumiso Taldeari 40.500 pezeta ematea Ocañara eta Bermeora egindako bidaietako gastuengatik. Ordainketa ongizateko partidatik egingo da, (1-04-02-481-313-00-01-00 partidatik).

    Aho batez, PREMIAZKO HARTU ETA GERO, honako gai hau ere zerrendan sartu eta artertu egin dute.

    URJENTZIAZKOA:

    14.- Elias Salaberria eta Jaizkibel hiribideetako espaloietako obrak aprobetxatuz, puxka horri dagokion saneamendu obrak egitea onartzea eta esleitzea.

    Bilera hasieran esan bezala, astelehenean aurkeztu zen udalean saneamendu planaren proiektua, Narciso Iglesias eta Pedro Azkue ingeniariek egindakoa. Proiektu horretan aurrikusten den saneamendu azpiegitura zati batek Gobernu Batzordeak esleitu berria duen, irailaren 27an, Elias Salaberria eta Jaizkibel hiribideetako espaloia egiteko kokapen bera du.

    Udal aparejadorearen arabera, momentu egokia da, kalea irekitzeko obrak aprobetxatuz, puxka horri dagokion saneamendu azpiegitura ere jartzeko.

    Espaloietako obrak egingo dituen Construcciones Biargi, S.L.ri eskatu zaio saneamendu istalazioak jartzearen aurrekontua aurkezteko. Beti ere, Narciso Iglesias eta Pedro Azkuek ingeniariek egindako proiektuari jarraituz. Aurkeztu duen aurrekontua 4.533.405.- pezetakoa da. Aurrekontu horrek udal aparejadorearen oneritzia du.

    Alkateak obra hauek egitea proposatu du. Nahiz eta udal aurrekontuetan obra hauentzako gastu partidarik ez izan, 1996 aurrekontuaren gain joango omen da gastu hau.

    Udal idazkariak ohartarazi du, gastu hori agintzeko ez dagoela partidarik aurrekontuetan eta legez ezin direla legez obra hoiek agindu. Bestaldetik, gogoratu nahi du esleipen berri honek Construcciones Biargi, S.L.k espaloiak egiteko urriaren 23an izenpetu zuen kontratuan izan dezaken edo duen eragina ez dela zehazten ezta mugatzen, adibidez obra bukatzeko epean, haren aurrekontuan, e.a.. Obra zuzendaritza nork emango duen, bere ordainsariak, e.a.. Era berean, gogoratu du udala ez dela terrenoen jabe, jabeen baimenekin ari dela espaloia egiten eta lur pribatuetan kokatzera doala saneamendua.

    Hauek denak entzun eta gero, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Elias Salaberria eta Jaizkibel hiribideetako espaloietako obrak direla eta haren azpian doan saneamendu kolektorea ipintzeko obrak orain egitea.

    BI. Obrak espaloia egiteko agindua duen Construcciones Biargi, S.L.ri esleitzea 4.533.405.- pezetetan.

    HIRU:Obra hauek Narciso Iglesias eta Pedro Azkuek egindako saneamendu Proiektuaren arabera egingo dira.

    LAU:Obrak 1996ko udal aurrekontuaren gain joango dira, han gastu partida jasotzeko konpromezuarekin.

    Aktaren bukaera.

    Aztertzeko beste gairik ez dagoenez, alkate-lehendakariak buru eman dio bilkurari, 10:50etan. Idazkari naizen aldetik, akta jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziak izenpetu dugun akta honi.

    Eguna