Lezo, mila bederatziehun eta laurogeita hamabosteko irailaren hogeita zazpia. Goizeko hamarretan hasi du Gobernu Batzordeak BILKURA OHIKOA, Gobernu Batzordeetako aretoan. Lehenengo deialdian Mikel Arrizabalaga Pikabea, alkate-lehendakaria, Mª Isabel Unzain Zapiain, Jone Salaberria Lizarazu eta Jesus Mª Martiarena Jaka bildu dira.
Gemma Arrillaga Albisuk ez du bilerara etortzerik izan.
Idazkaritza Xabier Loiola Aristik egin du.
1.- 1995eko irailaren 13ko akta onartzea, hala belegokio.
Aho batez onartu da 1995eko irailaren 13ko akta. Dena den hurrengo zuzenketa hau egin da:
Aktaren 15. puntuan, hartutako lehenengo erabakia zehaztu egin da, honela geldituz:
1go hiruhilabetea (1995eko urria, azaroa eta abendua): 525.000 pezeta.
2. hiruhilabetea (1996ko urtarrila, otsaila eta martxoa): 630.000 pezeta.
3. hiruhilabeta (1996eko apirila, maiatza eta ekaina): 577.500 pezeta.
4. Ohiz kanporako: 67.500 pezeta.
2.- Zinegotzi delegatuek beren ihardueren eta erabakien berri ematea.
Alkateak, Gobernu Batzordekideengan utzitako eskumenen ihardueraren berri izateko, Gobernu Batzorde barruan haien kontu ematea agindu zien eskuordetza uztean.
Agindu hura betez, Gobernu Batzordero zinegotzi delegatuak bere eginkizunen berri ematea eskatu du alkateak.
HIRIGINTZAKO KONTUAK:
3. Altamira. Eusko Jaurlaritzari lizentzia emateko proposamena, mendia eusten duen horma konpontzeko.
Begiratu ondoren teknikariak egindako informea, Altamirako hormari buruzkoa; eta entzun ondoren, orobat, Hirigintza Batzordeak esandakoa 1995eko irailaren 25ean, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT:Ematea lizentzia Eusko Jaurlaritzari Altamiran dagoen grabetate horma kendu eta hormigoi armatuzkoa egiteko haren tokian. Hormari, bestetik, harria erantsi behar zaio; 24 metro izango ditu luze eta 1,50 metro puntu batzuetan eta 4 metro beste batzuetan altu; eta gaineko ertza hormigoizko txapela eginda bukatu behar da. Ematea lizentzia, hala berean, Daraietako depositutik heldu den uraren tuberia aldatzeko. Eraman, ordea, beste toki batetik eraman behar dute hodia, jarioren bat izanda ere kalterik ez egiteko hormari.
BI: Lizentziak, alabaina, obratan hasi baino lehen ikus-onetsitako proiektu tekniko bat ekartzekotan ematen zaizkio Eusko Jaurlaritzari.
HIRU:Aurrekontuan badago, beste alde batetik, elementu urbanoak nahiz azpiegituratakoak aldatzeko dirua ere, baldin eta, jakina, obrak egitekoan hondatu eta aldatu beharra izanez gero. Udalak, beraz, ez dauka bere gain hartu beharrik beste diru-izendapen berriren baten beharrik izaten bada obrak bukatu bitartean.
LAU:Eraikuntza-zergarik ere ez da kitatuko; izan ere, 27. poligonoa berriz urbanizatzeko proiektuaren zati da hormarena eta Eusko Jaurlaritza tarteko den lankidetza itun baten barruan dago proiektua, eta urbanizazio lanak egiteko ez dagoela eraikuntza-zergarik ordaindu beharrik jartzen du han, itunean.
4.- Obrak esleitzea. Elias Salaberria eta Jaizkibel hiribideetako espaloiak egiteko lehiaketaren esleipena.
Egin du, Kontratazio Mahaiak, E. Salaberria eta Jaizkibel hiribideetan espaloiak egiteko enkantean parte hartu dutenen gaineko proposamena; teknikariak ere egin du informea; eta entzun du, orobat, Hirigintza Batzordeak esandakoa 1995eko irailaren 25ean. Horiek horrela direla, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT:Mª Aranzazu Manterola Arrietari ematea, Construcciones Biargi, S.L.ren izenean, Elias Salaberria eta Jaizkibel hiribideetan espaloiak egiteko lanak 13.597.925 pezetatan, hura jo baitugu eskaintzarik onena.
BI: Gobernu Batzordeak 1994ko urriaren 20an erabakitakoari jarraiki, berriz, proiektua egin duten arkitektuak berak izango dira lanaren zuzendari ere: E. Aperribay Ulacia, J. Berasategui eta C. Caballero González.
HIRU:Lanak hartu dituenak, Construcciones Biargi, S.L.k, lehen esan dugunez, 600.000 pezeta jarri behar ditu (behin betiko fiantzatan) lanak behin betiko eman izana jakinarazi eta hamar egun baino lehen. Horrezaz gainera, baldintza-pleguan (11.g atalean) eskatzen diren dokumentuak ere ekarri egin behar ditu.
LAU:Udalak esandako egunean (behin betiko esleitu eta hogei egun lanekoak baino lehen, edozein moduz ere), kontratua sinatzera heldu behar du lanak hartu dituenak.
Epe horren barruan begiratuko da, orobat, lanaren zuinketa.
Lan hauek aurrera eraman ahal izateko nahiko dirurik ez dagoenez konsignaturik, alkateak, partidetan beharrezkoak diren aldaketak egiteko konpromezua hartu du.
Era berean, lan hauek ukitzen dituzten lurren jabeei, akordio honen berri emango zaie.
5.- Pysbe. Urbanizazio eta egokitze lanak egiteko aurrekontua ontzat hartzeko proposamena.
Begiratu ondoren teknikariak egindako informea, Pysbe hobetzeko obrei buruzkoa; eta entzun ondoren, orobat, Hirigintza Batzordeak esandakoa 1995eko irailaren 25ean, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT:Ontzat hartzea aurrekontua (1.877.381 pezeta) Pysbe hobetzeko lanak egiteko.
Lan hauek aurrera eraman ahal izateko nahiko dirurik ez dagoenez konsignaturik, alkateak, partidetan beharrezkoak diren aldaketak egiteko konpromezua hartu du.
6.- Faktura. Construcciones Garza-k Jaizkibel Azpi eskolan eta Pysbe auzoan egindako lanengatik aurkeztutako faktura onartzeko proposamena.
Aztertu ondoren Garsa Construcciones, C.B.k ekarritako faktura, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT:Ontzat hartzea faktura, Garsa Construcciones, C.B.k ekarritakoa (ADO 99 1114-95). Faktura 1.071.178 pezeta da, Jaizkibel Azpi eskolen inguruan eta jolaslekuetan nahiz Pysbe auzoan egindako lanena.
LANGILEEKIKO KONTUAK:
7.- 1995eko lan sustapenerako programaren barruan kontratatu beharreko artxiberoa eta administrari laguntzailea hautatzeko egingo diren frogak eta epaimahaia izendatzea.
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Udalek elkarren artean Enplegua Sustatzeko Programaren arabera, Lezoko udalak, artxibero bat eta administrari laguntzaile bat aldi baterako kontratatu nahi ditu. Hori horrela izanik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT:1995eko lan sustapenerako programaren barruan kontratatu beharreko artxibero eta administrari laguntzailearen oinarriak onartzea.
Hauta-probak, urriaren 10ean egingo dira.
EUSKERAKO KONTUAK:
8.- Dirulaguntza. A.E.K.ri dirulaguntza emateko proposamena, 1995. urtean egin dituen matrikulazio kanpainetarako.
Euskara Batzordeko lehendakariak proposaturik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT:AEK euskaltegiak egin dituen matrikulazio kanpainetako gastu ekonomikoak ordaintzen laguntzeko 325.000 pezeta ematea (ADO 99 1111-95).
Dirulaguntza hau jarraian aipatzen diren kanpainak egiten laguntzeko eman da:
- 1995eko otsaileko kanpainarako 25.000 pta.
- 1995eko udako kanpainarako 25.000 pta.
- 1995/96 ikasturteko iraileko kanpainarako275.000 pta.
ONGIZATEKO KONTUAK:
9.- Dirulaguntza. Aiton Bordari dirulaguntza emateko proposamena.
Gai hau erabakitzeke gelditu da.
Aho batez PREMIAZKO HARTU ETA GERO, honako gai hauek ere zerrendan sartu eta aztertu egin dituzte.
URJENTZIAZ:
10.-Pysbe. Urbanizazio eta egokitze lanen barruan, zoladura lanak Garsa, C.B.ri esleitzeko proposamena.
Bilera honetan, Pysbe auzoan urbanizazio eta egokitze lanak egiteko obren aurrekontua onartu da. Horren arabera, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT:Pysbeko urbanizazio eta egokitze lanen barruan, zoladura lanak Garsa, C.B.ri esleitzea. Kostua: 1.427.057 pezeta.
11.-Galderak eta eskaerak.
Alkateak, J.M. Martiarena Obrak eta Hirigintza batzordeko idazkari izendatu izana adierazi du.
Era berean, Ertzaintzarekin izandako bileraren berri eman du, Lezoko trafikoaren gainean. Diputazioarekin ere laister biltzekoa dela esan du, kontu honen gainean hitz egiteko.
Jone Salaberriak, berriz, heldu den Gobernu Batzordean Allerruri, futbol sailari, diruz laguntzeko proposamena ekarriko duela esan du.
Aktaren bukaera.
Aztertzeko beste gairik ez dagoenez, alkate-lehendakariak buru eman dio bilkurari, 10:45etan. Idazkari naizen aldetik, akta hau jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziak izenpetu dugun akta honi.