1995.eko Irailaren 13ekoa

    Lezo, mila bederatziehun eta laurogeita hamabosteko irailaren hamahirua. Goizeko hamabitan egin du Gobernu Batzordeak BILKURA OHIKOA, Gobernu Batzordeetako aretoan. Lehenengo deialdian Mikel Arrizabalaga Pikabea, alkate-lehendakaria, Mª Isabel Unzain Zapiain, Jone Salaberria Lizarazu eta Jesus Mª Martiarena Jaka bildu dira.

    Gemma Arrillaga Albisuk ez du bilerara etortzerik izan.

    Idazkaritza Xabier Loiola Aristik egin du.

    1.- 1995eko uztailaren 27ko eta abuztuaren 17ko aktak onartzea, hala balegokio.

    Aho batez onartu dira 1995eko uztailaren 27ko eta abuztuaren 17ko aktak.

    OBRA ETA HIRIGINTZAKOAK

    2.- Alkatearen 132. Dekretua berrestea, zeinaren bidez lau peoi kontratatzea erabakitzen den Santakrutz festetarako.

    Gobernu Batzordeak aho batez berrestu du alkatearen 132. Dekretua.

    Dena den esaten diren lau pertsona kontratatu beharrean hiru kontratatuko dira.

    3.- Iharduera baimena: aldeko informea ematea Ezkerro Hermanos, S.L.k (María Garmendia Gaztelumendiren izenean) egindako eskaerari, propanoa gordetzeko depositua jartzeko Sagastiko, 103. poligonoko, Irurtzun jatetxean.

    Aztertu ondoren Ezkerro Hnos., S.L.k (Maria Garmendia Gaztelumendiren izenean eta ordezkotzan) eragin eta bideetan den iharduera-espedientea eta horri buruz Udaleko teknikariak egindako informea, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Informea aldekoa egitea Ezkerro Hnos., S.L.k (Maria Garmendia Gaztelumendiren izenean eta ordezkotzan) eragindako iharduera-espedientearentzat, hau da, propanoa (GLP) gordetzeko depositua (4.000 litrokoa) jartzeko Irurtzun jatetxeko (103. poligonoa; Irurtzun, 60) sukaldean eta berogailutan erabiltzeko.

    BI: Eusko Jaurlaritzako Ingurugiro Sailera bidaltzea espedientea, tokatzen diren zuzenketa-neurriak jar ditzaten.

    4.- Iharduera baimena: aldeko informea ematea José Mª Arruti Galarzak egindako eskaerari, Abendaño baserriko lurretan zekorrak hazteko pabilioia eraikitzeko.

    Aztertu ondoren José Mª Arruti Galarzak eragin eta bideetan den iharduera-espedientea, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Informea aldekoa egitea José Mª Arruti Galarzak ekarritako iharduera-espedientearentzat, hau da, Abendaño baserriko lurren mugetan pabilioia eraikitzeko lizentziarentzat, zekorrak hazteko.

    BI: Eusko Jaurlaritzako Ingurugiro Sailera bidaltzea espedientea, tokatzen diren zuzenketa-neurriak jar ditzaten.

    5.- Obra baimena: lizentzia ematea Jesus Zuñigari Zubitxo kaleko 6. etxeko fatxada konpontzeko eta aldamioak jartzeko.

    Jesus Zuñigak, eskabidea egin eta lizentzia eskatu zuen etxeko (Zubitxo, 6) fatxada konpontzeko. Hala, aztertu ondoren eskabidea eta Udaleko teknikariak egindako informea, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Ematea lizentzia Jesus Zuñigari etxeko (Zubitxo, 6) fatxada konpontzeko eta aldamioak jartzeko. Dena delarik ere, derrigor bete behar ditu automobilei kalterik ez egiteko eta oinezkoei minik ez emateko neurriak. Aldamaioak ere legeetan dioen bezala jarri behar ditu.

    BI: Lanak hilabete baino lehen bukatu behar ditu.

    HIRU: Lizentzia jasotzeko 24.360,- pezeta ordaindu behar du.

    6.- Obra baimena: lizentzia ematea Sorkunde Saizar Zabaletari Elias Salaberria kaleko 4. etxeko fatxada konpontzeko, eskailerak ixteko eta bost leiho eta ate bat ateratzeko.

    Sorkunde Saizar Zabaletak, eskabidea egin eta lizentzia eskatu zuen fatxada konpontzeko eta eskailerak ixteko. Etxea: Elias Salaberria, 4. Hala, aztertu ondoren eskabidea eta Udaleko teknikariak egindako informea. Udalako teknikariak kontrakoa egin du informea. Hona zer dioen:

    1.- Zer lan egin behar dituen proiektua ekarri behar du, dagokion teknikariak egin eta haren elkargoak ikus-onetsitakoa.

    2.- Etxe hau, Elias Salaberria kaleko 4.a, antolaketaz kanpora dago Lezoko Arau Ordezkatzaileen arabera. Hargatik, ematekotan ere, prekarioan eman behar litzaioke lizentzia.

    Idazkariak txosten ekonomikoarekin bat egiten duela dio.

    Horiek horrela izanik, eta Elias Salaberria kaleko espaloiak egiteko orduan aipagai dugun etxeko jabeek jator jokatu dutenez, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Ematea lizentzia (prekarioan, edozein moduz ere) Sorkunde Saizar Zabaletari fatxada konpontzeko, eskailerak ixteko eta bost leiho eta ate bat ateratzeko. Etxea: Elias Salaberria, 4. Hala eta guztiz ere, neurriak jarri behar ditu automobilei eta oinezkoei minik ez emateko.

    BI: Aldamioak ere legeetan jartzen duen eran jarri behar dira.

    HIRU: Lizentzia jasotzeko, bestetik, 87.720,- pezeta ordaindu behar da.

    7.- Obra baimena: lizentzia ematea Servima, S.A.ri Sagastiko, 103. poligonoko, Irurtzun kalean pabilioi bat egokitzeko.

    Aztertu ondoren Servima, S.A.k eragin eta bideetan den iharduera-espedientea. Eta begiratu ondoren, orobat, Udaleko teknikariak egindako informea, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Ematea lizentzia Servima, S.A.ri pabilioi bat (Irurtzun kalekoa; 103. poligonoa) egokitu eta egin ondoren toleztatzeko moduko oholak zerratzeko eta gordetzeko moduan jartzeko. Dena delarik ere, derrigor bete behar ditu Osasun Departamentuak eta Eusko Jaurlaritzako Ingurugiro Sailak jarritako zuzenketa-neurriak. (Bidali zaizkio zuzenketa-neurriak).

    BI: Obrak bukatutakoan, berriz, iharduera irekitzeko lizentzia eskatu behar du. Era berean, Iharduera Ekonomikoen gaineko zergan alta eman izana eta lizentziarekin batera bidalitako dokumentuak (behar bezala beteta) ere ekarri egin behar ditu.

    HIRU: Eraikuntza-zerga 90.000 pezeta da.

    8.- Obra baimena: lizentzia ematea Bernardo Balda Zubillagari (Euskocir-en izenean) Sagastiko, 103. poligonoko, Urune kaleko 41. pabilioia egokitzeko.

    Aztertu ondoren Bernardo Balda Zubillagak (Euskocir-en izenean) eragin eta bideetan den iharduera-espedientea. Eta begiratu ondoren, orobat, Udaleko teknikariak egindako informea, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Ematea lizentzia Bernardo Balda Zubillagari (Euskocir-en izenean) Urune kaleko (103. poligonoa) 41.eko pabilioia egokitzeko: zirkuitu inpresoak egiten aritzeko moduan jartzeko. Dena delarik ere, derrigor bete behar ditu Osasun Departamentuak eta Eusko Jaurlaritzako Ingurugiro Sailak jarritako zuzenketa-neurriak. (Bidali zaizkio zuzenketa-neurriak).

    BI: Obrak bukatutakoan, berriz, iharduera irekitzeko lizentzia eskatu behar du. Era berean, Iharduera Ekonomikoen gaineko zergan alta eman izana eta lizentziarekin batera bidalitako dokumentuak (behar bezala beteta) ere ekarri egin behar ditu.

    HIRU. Eraikuntza-zerga 141.482,- pezeta da.

    9.- Obra baimena: lizentzia ematea Jose Antonio Rodriguez Areari (Mármoles Alzaren izenean) Sagastiko, 103. poligonoko, Industrialdeako 8. pabilioia egokitzeko.

    Aztertu ondoren José Antonio Rodríguez Areak (Mármoles Alzaren izenean) eragin eta bideetan den iharduera-espedientea; eta begiratu ondoren, orobat, Udaleko teknikariak egindako informea, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Ematea lizentzia José Antonio Rodríguez Areari (Mármoles Alzaren izenean) Industrialdeko (103. poligonoa) 8. pabilioia egokitzeko. Dena delarik ere, derrigor bete behar ditu Osasun Departamentuak eta Eusko Jaurlaritzako Ingurugiro Sailak jarritako zuzenketa-neurriak. (Bidali zaizkio zuzenketa-neurriak).

    BI: Obrak bukatutakoan, berriz, iharduera irekitzeko lizentzia eskatu behar du. Era berean, Iharduera Ekonomikoen gaineko zergan alta eman izana eta lizentziarekin batera bidalitako dokumentuak (behar bezala beteta) ere ekarri egin behar ditu.

    HIRU: Eraikuntza-zerga 29.970,- pezeta da.

    10.- Obra baimena: lizentzia ematea Venancio Legorburu Lekuonari estali bat egiteko Itsua Goikoa baserriari erantsita.

    Aztertu ondoren Venancio Legorburu Lekuonak ekarritako proiektua, lizentzia eskatzeko estali bat egiteko Itsua-Goikoan. Begiratu ondoren, orobat, udaleko teknikariak egindako informea, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Ematea lizentzia Venancio Legorburu Lekuonari estali bat egiteko Itsua-Goikoa baserriari erantsita. Baldintza hauek betetzekotan, edozein moduz ere:

    a) Leihoak eta ateak egurrezkoak izatea.

    b) Lau hilabete baino lehen bukatzea erabat lanak.

    BI: Eraikuntza zerga 99.903,- pezeta da.

    11.- Obra baimena: lizentzia ematea Juan Luis Antxordoki Retegiri (Producciones Laiz, S.A.ren izenean, Sagastiko, 103. poligonoko, 15-A lursailean eraikitzen ari den pabilioia egokitzeko.

    Aztertu ondoren Juan Luis Antxordoki Retegik (Producciones Laiz, S.A.ren izenean) eragin eta bideetan den iharduera-espedientea. Eta begiratu ondoren, orobat, Udaleko teknikariak egindako informea, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Ematea lizentzia Juan Luis Antxordoki Retegiri (Producciones Laiz, S.A.ren izenean) 103. poligonoan, 15-A lursailean, egiten ari den pabilioia egokitu eta bizikletak eta lora-apaingarriak gordetzeko biltegi izateko moduan jartzeko. Dena delarik ere, derrigor bete behar ditu Osasun Departamentuak eta Eusko Jaurlaritzako Ingurugiro Sailak jarritako zuzenketa-neurriak. (Bidali zaizkio zuzenketa-neurriak).

    BI: Obrak bukatutakoan, berriz, iharduera irekitzeko lizentzia eskatu behar du. Era berean, Iharduera Ekonomikoen gaineko zergan alta eman izana eta lizentziarekin batera bidalitako dokumentuak (behar bezala beteta) ere ekarri egin behar ditu.

    GIZARTE ONGIZATEKOAK

    12.- Lanbide Hastapeneko ikastaro bat -baratza eta lorategiko lanak ikasteko eskolak- emateari buruzko kontratua,Deikagest, S.L.rekin sinatutakoa, berritzea 1995-96 ikasturterako.

    Begiratu ondoren gizarte laguntzaileak egindako informea, DEIKAGEST, S.L.erekiko kontratua berritu eta 1995-96 ikasturtean ere Lanbide Hastapeneko ikastaro bat -baratza eta lorategiko lanak ikasteko eskolak- emateari buruzkoa, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Berritzea DEIKAGEST, S.L.rekiko kontratua, beste urte beteko: 1995eko irailaren 26an hasi eta 1996ko irailaren 25ean bukatu. Oraingo kontratua lehengoaren baldintzatan izango da, eta izan ere lehen zen gauzarako izango: Lanbide Hastapeneko ikastaro bat, baratza eta lorategiko lanei buruzkoa, emateko 1995-96 ikasturtean.

    BI: Kontratuaren azkeneko prezioa 7.500.000 pta. (Zazpi milioi eta bostehun mila pezeta) izatea, aurtengo aurrekontuko 1-04-02-227-313- 02 04 partidan, "Lorazaintzako lanak ikasten hasteko eskolak" izenekoan, jasotakoa.

    HIRU:Baimena ematea "Antxillastegi" aieka (Udalarena da) eta Andreoneko sotoa erabiltzeko eskolak emateko.

    Informe ekonomikoa falta dela ohartarazi da.

    13.- Proposamena, onartzea Teknilan-Hadling enpresarekin sinatu beharreko hitzarmena. Hitzarmena "Plastikoa eraldatzeko operadorea" hirugarren ikastaroa emateko da.

    Gizarte Ongizateko delegatuak proposatuta, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Lezoko udalak duen pabilioi batean (Gaintxurizketa bideko industrialdea, 10. pabilioia) "Plastikoa eraldatzeko operadorea" hirugarren ikastaroa emateko (95/05/21tik 95/08/07ra) Teknilan Handling enpresarekin zerbitzua emateari buruzko hitzarmena onartzea.

    BI: Pabilioia erabiltzen uzteari buruzko hitzarmena mahai gainean uztea ikastaro berriak erabaki arte.

    Idazkariak ohartarazi du kontuhartzailetzako informea falta dela.

    Alkateak, gai hau aurrera eraman ahal izateko beharrezkoak diren aurrekontuko partidak egokitzeko konpromezua hartu du.

    14.- Gizarte Laguntzaile bat aldi baterako hartzeko proposamena.

    Bukatu da gizarte laguntzaile bat aldi baterako hartzeko lehiaketa (azterketa eta meritu bidezkoa). Emaitza lehiaketari buruzko aktan dator. Hala, bada, emaitza horien argitan, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Nerea Azkue Segurola (N.A.N.: 72.452.472-B) hartzea, irailaren 18an hasi eta abenduaren 31ra arte, egun zatiko kontratua, obra edo zerbitzu jakin baterako, eginda. Izan ere, aurkeztu diren guztietik hark atera ditu punturik gehien. Lansariaren maila 13.ari dagokiona izango da, B taldekoena.

    Gizarte zerbitzurik beharrenekoenak emateko ituna, Udalaren eta Foru Aldundiaren artean egindakoa, luzatuz gero, Nerea Azkuerekiko kontratuaren iraupena ere luzatu ahal da, ituna luzatzen den adinaxe.

    BI: Ontzat hartzea, orobat, ordezkoen zerrenda, lehiaketa egin ondoren punturik gehien atera dituztenekin egindakoa. Zerrendak 1997ko irailaren 18ra arte balioko du. Ordena:

    1. Mª Dolores ARZAC VÁZQUEZ (N.A.N.: 34.103.692-M) 38,25 puntu.

    2. Ana DE BLAS OLASAGIRRE (N.A.N.: 44.125.506-Y)

    36 puntu.

    3. Arantza GOIKOETXEA URREAGA (N.A.N.: 34.106.399-K)

    31 puntu

    15.- Helduentzako aktibitateen programa onartzeko proposamena.

    Gizarte Ongizateko Batzordetik sortu den "95-96 ikasturterako aktibitateak prestatzeko komisioan" landu den eta horren ondorioz aurkeztu den proiektua aztertu eta gero, Gizarte Ongizateko Delegatuak proposatuta, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Askagintzari (Emakume elkartearen izenean) 1.800.000,- peztako diru laguntza ematea "1995-96 ikasturtean zehar helduentzako aktibitateak" antolatu ahal izateko. Diru laguntza hau hiruhilabetero emango da era honetan zatitua:

    1go hiruhilabetea: 525.000,- pzta

    2. hiruhilabetea: 630.000,- pzta

    3. hiruhilabetea: 577.500,- pzta

    BI: Bigarren eta hirugarren zatiak ordaindu baino lehen, hiruhilabetean behin antolatzaileek egiten duten balorazioa kontutan izango da.

    HIRU: Askagintzak, jasotako diru laguntzak behar bezela justifikatu beharko ditu hiruhilabetean behin.

    LAU: Diru laguntza hau "1-04-02-481-313 00-03-00 giza ekintza" partidaren kargu izango da.

    Kontuhartzailetzako informerik ez dagoela ohartarazi du Idazkariak.

    KULTURA BATZORDEKOAK

    16.-Liburutegia informatizatzeko dirulaguntzak eskatzeko hartu behar diren konpromezuak hartzeko proposamena.

    Abuztuaren 14ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Udal Liburutegi Publikoak automatizatzeko dirulaguntzak emateko modua arautzen duen aginduaren berri izanik bere 6.a) artikuluan xedatutako betez ondorengo konpromezua hartzen Udal Gobernu Batzordeak: Lezoko udala liburutegia automatizatzeko proiektuan parte hartzeko prest dagoela eta liburutegirako behar den hardwarea erosiko duela hitz ematen du.

    ALKATETZAKOAK

    17.-Dirulaguntza ematea animali abandonatuak jasotzen dituen Beltza Taldeari.

    Beltza Taldeak udalari igorri dion idatzia aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:80.000 pezetako dirulaguntza ematea animali abandonatuak jasotzen dituen Beltza Taldeari.

    Alkateak, dirulaguntza hau eman ahal izateko partidetan beharrezkoak diren aldaketak egiteko konpromezua hartu du.

    Idazkariak, kontuhartzaileak egin beharreko txostena falta dela ohartarazi du.

    18.- Mantenimendu kontratua esleitzea, IBM makinei kontu egiteko.

    Udaletxeko bulegoetan dauden IBM makinei kontu egiteko aurkeztutako aurrekontua ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Ontzat hartzea udaletxeko bulegoetan dauden IBM makinei kontu egiteko aurkeztutako aurrekontua. Osora mantenimendu kostoa 1995eko urterako 128.340 pezetakoa da (ADO 28-95).

    19.-Faktura batzuk onartzea.

    Gobernu Batzordeak hurrengo faktura hauek onartu ditu:

    BAT:Ikertalde Grupo Consultorrek aurkeztutakoa 1.365.520 pezetetakoa, Lezoko herrian dauden etxebizitzen beharrak eta ezaugarriak jakiteko asmoz egindako lanei buruzkoa.

    BI: Oarsoaldea, S.A.ri aurten egin beharreko lehenengo eta bigarrengo aportazioa. Osora 5.232.534 pezetakoa (ADO 99 1046-95).

    20.- Kilometroak 95-i agertokia uzteari buruzko akordioa.

    Kilometroak 95eko ospakizuna dela eta, antolatzaileak udaletxeko agertokia uzteko egindako eskaria ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Kilometroak 95eko antolatzaileei udaletxeko agertokia uztea eta salbuezpen gisa, horren montajerako udal langileak egin beharreko orduak udalaren gain hartzea.

    21.-Galdera eta eskaerak.

    Bileran den Jesús Mª Martiarenak dio gastu edo dirulaguntza proposamenak txosten ekonomikoa berarekin behar dutela onartu aurretik eta honela egitea eskatzen die gainontzeko zinegotziei.

    Aktaren bukaera.

    Aztertzeko beste gairik ez dagoenez, alkate-lehendakariak buru eman dio bilkurari, 13:00etan. Idazkari naizen aldetik, akta hau jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziak izenpetu dugun akta honi.

    Eguna