2009.eko Urtarrilaren 13ekoa

Lezon, 2009ko urtarrilaren 13an, asteartea, 8:00 orduetan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko gobernu batzar aretoan, lehen deialdian, Haritz Salaberria Goikoetxearen lehendakaritzapean eta Irati Salaberria Aranburu, Jon Legorburu Arrastua, Iñigo Esnaola Arbiza eta Silbia Folgueira Fernández bertan direlarik.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

 

1.- Egoki irudituz gero, 2008ko abenduaren 16ko bilkurako akta onartzea.

Aldaketarik gabe akta onartu egin da.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

 

2.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, 2008ko abenduaren 16az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

Dekretu horietatik D09/0009 zenbakikoa berretsi egin du Tokiko Gobernu Batzar honek.

 

PERTSONAL ETA BARNE GAIAK

3.- Udaltzaingoaren 2009. lan egutegia onartzea (2008PE060003).

Onartu egin da udaltzaingoaren 2009 urterako aurkeztutako lan egutegia.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

4.- Toki inbertsioetarako estatu funtsean sartzeko dirulaguntza eskaera egiteko proposamena (2009ID500003).

Tokiko Inbertsiorako Estatu Fondoa sortu duen azaroaren 28ko 9/2008 Errege-Lege Dekretuak aurreikusitako laguntzak jasotzeko, eta betiere Fondo horrek inbertsioen finantziazioa baimenduz gero, Tokiko Gobernu Batzarrak honako inbertsioak (plangintza berrikoak eta berehala egin beharrekoak) onartu ditu:

1.- "Saneamendu sarea berritzea, Jaizkibel Hiribideko 21. zenbakiaren eta Zubitxo kalearen artean", 28.793,13 euroren truke (BEZ barne).

2.- "Guillermo de Lazón kalea berriro urbanizatzea", 346.367,79 euroren truke (BEZ barne).

3.- "Lezoko Saldise plaza birgaitzeko eta estaltzeko proiektua", 680.240,92 euroren truke (BEZ barne).

Silbia Folgueirak alde egin du.

KONTUHARTZAILETZA

5.- Fakturen 51. zerrenda onartzea.

Onartu egin da Kontuhartzailetzatik aurkeztutako 51. faktura zerrenda.

 

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 9:30 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 760.636tik 760.637ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna