2010.eko Otsailaren 9ekoa

Lezon, 2010eko otsailaren 9an, asteartea, 8:15 orduetan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak OHIKO BILKURA udaletxeko gobernu batzar aretoan, lehen deialdian, Haritz Salaberria Goikoetxearen lehendakaritzapean, eta Jon Legorburu Arrastua eta Iñigo Esnaola Arbiza bertan direlarik.

Ez dira etorri Maria Pilar Legorburu eta Urko Lopetegi.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

 

1.- Egoki irudituz gero, 2010eko urtarrilaren 26an egindako bilkurako akta onartzea.

Aldaketarik gabe akta onartu egin da.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

2.- SG-4an (Donibanealde bailara) irakaskuntzako eraikina egiteko Pasaia-Lezo Lizeoari obra lizentzia emateko proposamena (2009H0030015).

Peio Egaña Sarobek, Irakaskuntza Kooperatiba Elkarteko Pasaia-Lezo Lizeoko ordezkari gisa, Lezoko Arau Subsidiarioetako SG-4 sistema orokorrean irakaskuntzarako eraikin bat egiteko lizentzia eskaera aurkeztu zuen 2009ko abenduaren 16an.

Ignacio Iturbe Mach eta Maria Aranzazu Aramburu arkitektoek idatzitako gauzatze proiektua erantsi da, dagokion profesionalen elkargoak 2009ko abenduaren 11n ikus?onetsitakoa. Proiektuak barne hartzen ditu memoria, planoak, segurtasun eta osasun azterketa, eta kalitate kontrolaren programa.

Udal teknikariak egindako txostena ikusi ondoren, Hirigintza, Ingurumen, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Peio Egaña Saroberi, Pasaia-Lezo Lizeoaren ordezkariari, Lezoko Arau Subsidiarioetako SG-4 Sistema Orokorrean irakaskuntzarako eraikin bat egiteko obra lizentzia ematea, aurkeztutako gauzatze proiektuaren arabera eta ondorengo baldintza hauekin:

3.4 Plan Bereziaren testu bateginaren kalifikazio zehaztuaren inguruan proposatutako antolamenduaren gainjarritako planoa aurkeztu beharko du. Bertan, zehaztutako erabilera ezberdinei dagozkien gainazalak identifikatu beharko dira, Plan Bereziari eta aurkeztutako proiektuari dagozkionak, eta horiek mantentzeko arrazoiak eman beharko dira.

Arloko araudia kontutan hartuta:

1.- Irisgarritasuna: Eraikina berari dagokiona justifikatua dago, ez aldiz bertako sarbideari dagokiona -hiri ingurua-, hau justifikatu beharko delarik.

2.- Eraikuntzaren Kode Teknikoa: sutea gertatuz gero bete beharreko gutxieneko segurtasun baldintzak betetzen dira. Era berean, aplikatu beharreko gainontzeko oinarrizko agiriak betetzen direla egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko ditu.

Dena den, DB-SUri (erortzeko arriskua) eta eskaileren babesari (barandak) dagokienez, irekidurek ezin izango dute 100 mm baino gutxiagoko diametroa izan ?115 mm proiektuan?, eta barandaren beheko mugaren eta eskaileraren inklinazio lerroaren arteko tarteak ezin izango du 50 mm baino handiagoa izan ?100 mm proiektuan-.

Eskola umeen segurtasunerako, kanpoko leihoetatik erortzeko arriskuaren aurkako babes handiagoa ipini beharko da. Izan ere, nire iritziz, ezarritako 55 cm?ak ez dira nahikoa ?DB-SU agirian ezarritakoa betetzen bada ere?.

BI: Lanekin hasi baino lehen, aurrez ezarritako aldaketak aurkeztu beharko ditu, baita lanen zuinketa egiteko dagokion sokak tiratzeko planoa ere.

HIRU: Eraikuntza bukatu ondoren, lehenengoz okupatzeko lizentzia eskatu beharko du, agiri hauekin batera:

•· Obra bukaeraren ziurtagiri tekniko bisatua.

•· U-4 inprimakia Gipuzkoako Foru Aldundiko Ondasun Departamentuak tramitatu eta bisatua.

•· Eraikuntza berriaren argazkiak.

  • Obra berriaren Eskriturak.

LAU: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 100.355,09 € ordaindu beharko ditu.

BOST: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

3.- Arretxene kaleko 4 zenbakiko etxabean hiru etxebizitza egiteko obra lizentzia emateko proposamena (2009H0030010).

Gure Bus, S.A.L. entitatearen izenean, Alejandro Peña Teruelek obra lizentzia eskatu du Arretxene Kaleko 4 zenbakian etxabean 3 etxebizitza eraikitzeko.

Etxebitzitza hauek ondorengo azalera eraikia dute:

  • 1 Apartamentuak 60,93 m²
  • 2 Apartamentuak 61,01 m²
  • 3 Apartamentuak 48,61 m²

Era berean, hiru lokal hauen Udal Etxe­bizi­tza Tasatuaren Behin-behineko Kalifikazioa eskatu du.

Aipatu etxebizitzak egiteko lokaletan erabilera aldaketa onartua du udalak 10/62 alkatetza-dekretuaren bitartez.

Lezoko indarrean dagoen bizitegirako hiri lurzoruko hainbat eremutako lokaletan hirugarren sektoreko erabileratik etxe­bizi­tza erabilerara alda­tzeko ordenan­tza­ berrikusiaren 6. artikuluak xedatzen duena kontuan izanik.

Halaber, Lezon indarrean dagoen Udal Etxebizitza Tasatuak arautzen dituen ordenantzak xedatzen duena kontuan izanik

Udal teknikariak egindako txostena ikusi ondoren, Hirigintza, Ingurumen, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Gure Bus, S.A.L. entitateari Arretxene Kaleko 4 zenbakian etxabean arestian adierazitako hiru etxebizitza egiteko obra lizentzia ematea.

BI: Aipatu hiru etxebizitza hauei Udal Etxe­bizi­tza Tasatuaren behin-behineko Kalifikazioa ematea, ondorioz etxebizitza hauen gehienezko salmenta prezioak ezingo du 1,8 indizea gainditu, eskualdatzeko unean indarrean dagoen Erregimen Orokorreko BOEn gehieneko prezioari dagokionean.

HIRU: Gure Bus, S.A.L. entitateari jakinaraztea, etxebizitza hauek Udal Etxebizitza Tasatua bezala kalifikatzeak besteak beste zera dakarrela:

1. Kalifikazioa

Hala Erregimen Orokorreko nola Erregimen Bereziko Udal Etxebizitza Tasatuaren Kalifikazioa Tokiko Gobernu Ba­tzarraren erabakiaren bidez ezarriko da, sustatzaileak eskatuta.

Hirigintza plangintzak xede horretarako espresuki kalifikaturiko lurzoruetan sustatzen diren etxebizitzen Behin-behineko Kalifikazioarekin batera, eraikitzeko lizentzia eskatu behar da, lizentzia hori ez baita emango ez bada eskatzen edo Kalifi­kazioa ez bada egokitzat hartzen.

Behin-behineko Kalifikazioaren dokumentuan etxebizitza bakoitzaren gehieneko salmenta prezioa zehaztuko da, eta egokituz gero harekin loturiko garaje eta trastelekuak aintzat hartuta.

Lehen aldiz erabiltzeko hirigintza lizentzia lortzeko, ezinbestekoa izango da, sustatzaileak eskatuta, aurrez edo aldi be­rean eskuratzea Erregimen Orokorreko edo Erregimen Bereziko UET direla adierazten duen Betiko Kalifikazioa, eta gainera, etxebizitza Behin-behineko Kalifikazioaren arabera egin dela egiaztatu beharko da.

Hirigintza plangintzak erabilera horretarako espresuki kalifikatu ez dituen lurzoruetan sustatzen diren etxebizitzak UET gisa kalifikatu ahal izango dira edozein momentutan, eta Kalifikazioa lortu ondoren, haien erregimen juridikoa aplikatuko zaie. Kasu honetan ez da kalifikazioa lortzeko oztopo izango autonomia erkidegoko Administrazioak Babes Ofizia­leko Etxebizitza Tasatuetarako (BOET) ezarritako baldintza teknikoak eta diseinu baldintzak, eta horrelakorik ezean, Erregimen Orokorreko BOErako ezarritakoak, ez betetzea.

2. Udal Etxebizitza Tasatua kalifikatzearen ondorioak.

Legeak xedaturikoaren arabera, UET gisa kalifikaturiko etxebizitzek, haiekin loturiko garaje eta trastelekuak barne, etxebizitza babestuen kalifikazioa izango dute beti. Horren­bestez, Ordenantza honetan zehaztutako gehieneko eskualdatze prezioari eta lehentasunez erosteko eta atzera eskuratzeko eskubideari loturik egongo dira beti, lehenik, Udalaren edo Administrazio jardulearen alde eta, subsidiarioki, Autonomi Erkidegoko Administrazio Orokorraren alde.

Bizien artean bigarrenez edo aldi gehiagotan eskualdatutako UETen gehieneko prezioa 5 eta 6 artikuluak xedatzen dituen dagokion honako irizpide hauek aplikatu ondoren ezarritakoa izango da:

EOUETak: Ezin izango dute 2 indizea gainditu, eskualdatzearen unean indarrean dagoen Erregimen Orokorreko BOEn gehieneko prezioari dagokionean. Sustapen pribatukoak direnean, 2,2 indizera iritsi ahal izango da. Haiekin loturiko garaje eta trastelekuei dagokienean, Ordenantza honen 5. artikuluan zehaztutakoa beteko da.

Etxebizitzetarako hiri-lurzoruan finkatutako eremu jakin batzuetan dauden lokaletan etxebizitza-erabilera baimentzeko ordenantza arau-emailea aplikatzearen ondoriozko udal baimenetatik datozenean 1,8 indizera iritsi ahal izango dira.

EBUETak: Ezin izango dute gainditu aplikatu beharreko autonomia erkidegoaren araudiak BOETetarako zehaztutakoa. Nolanahi ere, ezin izango dute 1,7 indizea gainditu, eskualdatzeko unean indarrean dagoen Erregimen Orokorreko BOEn gehieneko prezioari dagokionean. Haiekin loturiko garaje eta trastelekuei dagokienean, Ordenantza honen 6. artikuluan zehaztutakoa beteko da.

Etxebizitzak azalera jabetzaren erregimenean lagatzen direnean, bigarren edo geroagoko eskualdatzeetan, hasierako erosketan ordaindutakoa izango da gehieneko prezioa, kontsumo prezioen indizearen aldaketa aplikatuta eguneratua eta honako kopuru hauek kenduta:

- Urteko 100eko 0,5 lehen 30 urteetan.

- Urteko 100eko 1 hurrengo 20 urteetan.

- Urteko 100eko 2,6 azken urteetan.

Ondasun higiezinean egin diren hobekuntzek eta mantentze lanek, horrelakorik egin bada, handitu egingo dute besterentzeko prezioa, baldin eta udal Administrazioak ondorio horietarako aurrez onartu baditu, haien balorazioa eta balio galera zehazturik.

3. Lehentasunez erostea eta atzera eskuratzea.

-UETen titularrek, edozein dela ere haien erregimena, Udalari edo Administrazio jarduleari eta, lehentasunez erosteko eta atzera eskuratzeko titular subsidiario gisa, Autonomi Erkidegoko Administrazio Orokorrari jakinarazi beharko diete besterentzeko erabakia, ezarritako prezioa eta ordaintzeko era eta aurreikusitako eskualdatzearen gainerako funtsezko baldintzak azalduta, eta baita helbidea ere jakinarazpenak bidaltzeko ondorioetarako, atzera eskuratzeko eskubidea erabili ahal izateko.

Eskubide hori bi hilabeteko epean gauzatu beharko da, jakinarazpena Udalaren, Administrazio jardulearen eta Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren erregistroan sartu eta biharamunetik aurrera kontatzen hasita.

Halaber, lehentasunez erosteko eta atzera eskuratzeko eskubidea gauzatzeko adierazitako epe horretan, udalak UETen titularrek etxebizitza nori besterendu behar dioen zehazteko ahalmena izango du. Norbanako hau etxebizitza tasatuen erregistroan izen emanda beharko du egon eta zozketaren bidez hautatuko da edo aurretik egindako zozketa baten ondorioz esleitu gabekoen zerrendan dagoenean, zozketa beran ezarritako lehentasun irizpidea kontuan izanda.

Aurreko paragrafoak aipagai duen epean ez bada lehentasunez erosteko eskubidea gauzatzearen inguruan berariazko erabakia hartu dela jakinarazi, aurreikusitako besterentzea egin ahal izango da askatasun osoz, ordenantza honetako 8, 9, 13 eta 16 artikuluek xedatzen dituzten baldintzak derrigorrez bete beharraren kaltetan gabe.

Artikulu honetan eskaturiko jakinarazpena ez bada egin edo legeak derrigorrezkotzat hartzen duen edukiren bat ez bada adierazi, edo eskualdatzeko ordaindutako prezioa txikiagoa bada edo baldintzak dagokion Administrazioari jakinarazitakoak baino kostu txikiagokoak badira, administrazio horrek atzera eskuratzeko eskubidea erabili ahal izango du bi hilabeteko epean, besterentzearen berri izan eta biharamunetik hasita.

4. Kontratuak onestea.

UETak lagatzeko kontratu guztiak, bai jabetza osoan bai azalera jabetzan egiten direnak, bai alokairuan ematen direnak, udal Administrazioak ontzat hartu beharko ditu, ontzat hartu gabe ezin izango baitira Jabetza-erregistroan sartu.

5. Erregistroan inskribatzea.

UETen behin-betiko Kalifikazioa -bertan etxebizitzen eta haiekin loturiko garaje eta trastelekuen erregimena eta gehieneko prezioa zehaztuko da- jakinaraziko dio Udalak dagokion Jabetza-erregistroari, ondasun horietan jasota gera dadin eta erregistroaren publikotasuna egokitzat jotzen den moduan egin dadin, lehenik, Udalak edo Administrazio jarduleak eta, beti ere, subsidiarioki Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak lehentasunez erosteko eta atzera eskuratzeko eskubidea duela, eta lur horiek, beti ere, Ordenantza honetan zehazturiko gehieneko eskualdatze prezioaren muga bete behar dutela jakinarazteko.

LAU: Eraikuntza bukatu ondoren, lehen okupazioko baimena eskatu beharko du, agiri hauekin batera:

•· Obra bukaeraren ziurtagiri tekniko bisatua.

•· U-4 inprimakia Gipuzkoako Foru Aldundiko Ondasun Departamentuak tramitatu eta bisatua.

•· Eraikuntza berriaren argazkiak.

  • Obra berriaren eskriturak.

BOST: Eraikuntzen gaineko zergarengatik 3.000 € ordaindu beharko du.

SEI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

4.- Alkatearen D09/00907. dekretuaren berrespena, Lezoko 6.1 J.I.Uean bulegoen eraikina eraikitzeko obra lizentzia emateko proposamena (2009H0030016).

2009ko abenduaren 22ko 09/907. alkatetza-dekretuaren bidez, Jorge Lizarribar Sansi, Transtic, S.A. enpresaren ordezkariari, obra lizentzia eman zitzaion Lezoko Arau Subsidiarioetako 6.1. Jarduketa Integratuko Unitatean bulegoen eraikin bat eraikitzeko, udal teknikariaren txostenean adierazitakoa betetzearen baldintzapean.

Erabaki horren arabera, Tokiko Gobernu Batzordeak berretsi behar du dekretua.

Alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: 2009ko abenduaren 22ko 09/907. Alkatetza Dekretua berrestea. Dekretu horren bidez, Jorge Lizarribar Sansi, Transtic, S.A. enpresaren ordezkariari, obra lizentzia eman zitzaion Lezoko Arau Subsidiarioetako 6.1. Jarduketa Integratuko Unitatean bulegoen eraikin bat eraikitzeko, udal teknikariaren txostenean adierazitakoa betetzearen baldintzapean.

BI: Lehen atalean adierazitako erabakia zabaltzea eta jarduera lizentzia ere ematea.

HIRU: Lanak bukatu ondoren, lehen okupazioko baimena eta bulegoen jarduera irekitzeko lizentzia eskatu beharko ditu, agiri hauekin batera:

•· Obra bukaeraren ziurtagiri tekniko bisatua.

•· U-4 inprimakia Gipuzkoako Foru Aldundiko Ondasun Departamentuak tramitatu eta bisatua.

•· Eraikuntza berriaren argazkiak.

  • Obra berriaren eskriturak.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

KONTUHARTZAILETZA

 

5.- Fakturen 55/2009 zerrenda onartzea.

Onartu egin da.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

 

7.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, 2010eko urtarrilaren 26az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

GALDE ESKEAK

 

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:30 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 522.xxxtik 522.xxxra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna