2015eko ekainaren 10, aktak onartu

Agiri mota

Lezoko Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian, 2015eko ekainaren 10, asteazkena, goizeko 9:00ean, eratu da OSOKO UDALBATZA EZOHIKOA egiteko xedez, lehen deialdian, Ainhoa Zabalo Loiarte alkatearen lehendakaritzapean eta ondorengo zinegotzi hauek bertan direla: Mikel Arruti Salaberria, Angel Portugal Formoso, Luis Garrido Corral (BILDU udal taldea) Kepa Garbizu Azkue, Xubero Ubillos Apaolaza, Enrique Figueroa Laboa (EAJ-PNV udal taldea) eta Mikel Antxon Arrizabalaga Brusín (Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos)

Ez dira bileran egon Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra, Miren Tarragona Perez, Naroa Tubilla Ziganda eta Garazi Kuesta Unzain (BILDU udal taldea) zinegotziak.

Bertan da eta egintzaren fede eman du udal idazkaria den Xabier Loiolak.


1. Egoki irudituz gero, 2015eko ekainaren 4ko osoko bilkurako akta onartzea.


Inolako zuzenketarik gabe, akta aho-batez onartu da.


Beste aztergairik geratzen ez denez, alkate-lehendakariak goizeko 9:05ean eman dio buru bilkurari. Eta nik, idazkari naizen aldetik, akta 1105844tik 1105844ra arteko zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta horren guztiaren fede ematen dut, eta bilkuran izan diren zinegotzi guztiek izenpetu egin dute akta hau.

Eguna