2017KO IRAILAK 25

Lezon, 2017ko irailaren 25ean, astelehena, goizeko 8:00etan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko Gobernu Batzar aretoan, lehen deialdian, alkate lanetan ari den Miguel Angel Sanchez Antunezen, lehendakaritzapean, Maria Noemi Arberas Oses, Irlentz Ortega Ugalde, (EAJ-PNV udal taldea) eta Jose Angel Sanchez Gallardo (Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos).

Ez da bileran izan Jesus Maria Martiarena Jaca, alkatea, oporretan dagoelako.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

1. Egoki irudituz gero, 2017ko irailaren 11n egindako bilkurako akta onartzea (2017ID210015).

Akta inolako aldaketarik gabe onartu da.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

2. Etxeberri baserriari atxikita eraikitako estalpearen itxitura legeztatzeko obra baimena eta estalpe osoaren lehen erabilera baimena emateko proposamena (2017H0030012).

2017ko abuztuaren 7an, J.M.E.E.k, Sagoetxe S.L. enpresaren izenean, Etxeberri jatetxeari atxikitako estalpearen obra amaiera aurkeztu zuen, lehen erabilera baimena lortu ahal izateko, baina era berean, estalpeari jarritako itxitura legeztatzeko eskaera burutu zuen baita ere. Horretarako J.A.B. arkitektoak sinatzen duen dokumentazioa aurkezten du, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo ofizialaren 2017ko uztailaren 20ko oniritzi zigilua darama, eta lanen azken kitapena 38.206,76 eurotakoa izanik. 28.754,66 euro estalpearen eraikuntzari dagozkio, eta 9.452,10 euro estalpeari ondoren jarritako itxiturari.

Aipatu estalpea eraikitzeko obra baimena garaiko Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako Zinegotzi Delegatuak 2004ko urtarrilaren 19an emandako D0028 Dekretuaren bitartez lortu zen. Ondoren, gauzatze proiektua aurkeztu bazen ere, ez zen obra amaierarik aurkeztu, eta ondorioz, ez zen lehen erabilera baimenik lortu.

Obra baimenak estalpe irekia baimentzen zuen, eta ondoren beirazko itxitura batekin itxi zen. Horregatik, orain, itxitura hori legeztatzeko obra baimena eskatzen da alde batetik, eta ondoren, itxitako estalpe osoaren lehen erabilera baimena.

Udal teknikariak egindako txostena ikusi ondoren, Hirigintza, Ingurumen, Obrak eta Zerbitzuetako Zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: J.M.E.E.ri, Sagoetxe S.L. enpresaren izenean, Etxeberri baserriari atxikita eraikitako estalpearen itxitura legeztatzeko obra baimena ematea.

BI: Obra baimena ematearen gaineko eskubideengatik 472,61 euro ordaindu beharko ditu.

HIRU: J.M.E.E.ri, Sagoetxe S.L. enpresaren izenean, Etxeberri baserriari atxikita dagoen estalpe itxiarentzat lehen erabilera baimena ematea.

LAU: Lehen erabilerarako lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik ordaindu beharko ditu 95,52 euro.

BOST: Estalpea itxi ondoren sortzen den eremu hori Etxeberri jatetxearen baitan erabiltzen bada, dagokion jarduera proiektua lehenbailehen eguneratu beharko da.

3. Torrejil baserrian eraberritutako etxebizitzaren lehen erabilera baimena emateko proposamena (2017HO300002).

2017ko maiatzaren 12an, A.A.T.ek, J.M. eta J.G.L.ren izenean (72418470A eta 15158493K) Herriondo bailara 15A bezala izendatzen den Torrejil baserriko etxebizitza eraberritu ondoren lehen erabilera baimena eskatu zuen, eta obra baimena eskatzerakoan jarritako bermeen itzulera (erregistro sarrera elektronikoa, zenbakia 1189/2017). Horretarako A.A.T. arkitektoak sinatzen duen obra amaierako dokumentazioa aurkezten dute, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren 2017ko apirilaren 24eko oniritzi zigilua daramana, eta azken kitapena 112.665,41 euro izanik.

Udal teknikariak egindako txostena ikusi ondoren, Hirigintza, Ingurumen, Obrak eta Zerbitzuetako Zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: J.M. eta J.G.L.ri Herriondo bailara 15A bezala izendatzen den Torrejil baserriko etxebizitzari lehen erabilera baimena ematea.

BI: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 286,50 euro ordaindu beharko ditu.

HIRU: Obrak sortutako hondakinen kudeaketa egokirako jarritako bermea itzuliko da, hots, 1.769,65 €, eta erabaki hau udaleko kontu-hartzailetzari jakinaraziko zaio.

4. Evai Donosti, S.L. enpresak aurkeztutako jarduera espedientea Eusko Jaurlaritzara helarazteko proposamena behar diren neurri zuzentzaileak ezar ditzaten (2016H0050004).

Evai Donosti, S.L. (B75087877). enpresak eskatuta, 108 Iturrin poligonoko Iturrin kaleko 67an dagoen pabilioian ur gezako arrain biziak edukitzeko gune logistikoa (arrain hazitegia) jarduera gauzatzeko tramitean dagoen espedientea aztertu ondoren, Hirigintza, Ingurumen, Obrak eta Zerbitzuetako Zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Evai Donosti, S.L. enpresak eskatuta tramitatzen ari garen Lezoko 108 Iturrin poligonoko Iturrin kaleko 67an dagoen pabilioian ur gezako arrain biziak edukitzeko gune logistikoa (arrain hazitegia) jarduera gauzatzeko, espediente osoa Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailera bidaltzea, behar diren neurri zuzentzaileak ezar ditzaten.

5. 103 industrialdeko Sagasti kaleko 2an, 35 pabiloian egindako solairuartea legeztatzeko obra baimena emateko proposamena (2017H0030009).

2017ko ekainaren 6ean, R.B.F.k, E.A.E.n izenean, 103 Sagasti industrialdeko Sagasti kaleko 2an, 35 zenbakidun pabiloian eraikitako solairuarteak legeztatzeko eskaera egin zuen (erregistro sarrera zenbakia 1500). Horretarako R.B.F. arkitektoak sinatzen duen dokumentazioa aurkezten du, gauzatze materialaren aurrekontua 34.545,52 eurotakoa izanik.

Udal teknikariak egindako txostena ikusi ondoren, Hirigintza, Ingurumen, Obrak eta Zerbitzuetako Zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: E.A.E.ni 103 Sagasti industrialdeko Sagasti kaleko 2an, 35 zenbakidun pabiloian eraikitako solairuartea legeztatzeko obra baimena ematea.

BI: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 1.727,28€ ordaindu beharko ditu.

6. 103 industrialdeko Urune kaleko 39 dagoen pabiloian egindako solairuarteak legeztatzeko obra baimena emateko proposamena (2017H0030013).

2016ko uztailaren 14ean, O.S.R.k, Construcciones Benito Nebreda enpresaren izenean, Sagasti 103 industrialdeko Urune kaleko 39 dagoen pabiloian egindako solairuarteak legeztatzeko eskaera egin zuen (erregistro sarrera zenbakia 1855). Horretarako, L.A.A. arkitektoak sinatzen duen proiektua aurkezten du, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren 2016ko ekainaren 24eko oniritzi zigilua daramana, eta azken kitapena 10.580,00 eurotakoa izanik.

Udal teknikariak egindako txostena ikusi ondoren, Hirigintza, Ingurumen, Obrak eta Zerbitzuetako Zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: CONSTRUCCIONES BENITO NEBREDA, S.L. enpresari, Sagasti 103 industrialdeko Urune kaleko 39 dagoen pabiloian egindako solairuarteak legeztatzeko obra baimena ematea, beti ere, duten altuera libreari erreparatuta, erabilera administratiboetarako soilik bideratzeko aukera dagoela gogoraraziz.

BI: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 529 euro ordaindu beharko ditu.

7. Herri Eskolako Kirol pistako Estalkia eraberritzeko obra kontratua. Bigarren zertifikazioa eta ondorioz dagokion faktura onartzeko proposamena (2017H0110001).

2017ko abuztuaren 31ean Otegi-Gaztañaga eraikuntzak S.L. enpresak Herri Eskolako kirol pistako estalkia eraikitzeko obraren bigarren obra ziurtapena eta faktura bidali zituen 2017ko abuztuan egindako lanei zegokiona.

2017ko uztailaren 3an K17/0002 kontratua sinatu zen Otegi-Gaztañaga enpresarekin herri eskolako kirol pistaren estalkiaren obra gauzatzeko .Kontratu honen zenbatekoa 356.831,09 € takoa da.

Udal Teknikariak eta obra zuzendaritzak ziurtapena sinatu dutela ikusirik, Hirigintza, Ingurumen, Obrak eta Zerbitzuetako Zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Aurkeztutako 29.623,69 eurotako (B.E.Z. barne) bigarren zertifikazioa eta ondorioz dagokion faktura onartzea, aipaturiko Herri Eskolako kirol pistaren estalkiaren obra lanei dagokiena. (AD-189).

8. Gaxuxa elkartearen lokala eraberritzeko obra kontratua. Lehen zertifikazioa eta ondorioz dagokion faktura onartzeko proposamena (2017H0070025).

2017ko iraila hasieran Endaran Eraikuntza, S.L. enpresak Gaxuxa elkartean lokala eraberritzeko lanen lehen obra ziurtapena eta faktura bidali zituen 2017ko abuztuan egindako lanei zegokiona.

Hona Hirigintza, Ingurumen, Obrak eta Zerbitzuetako Zinegotzi delegatuak 2017-07-12an emandako D17/0690. dekretuan hartutako ERABAKIA Gaxuxa elkartearen lokala eraberritzeko obra kontratu txikia ENDARAN ERAIKUNTZAK S.L. enpresari esleitzea, aurkeztutako aurrekontuaren arabera, hots, 43.943,29 euro, gehi %21eko B.E.Z.ari dagozkion 9.228,09 euroak, guztira 53.171,38 eurotan.

Udal Teknikariak eta obra zuzendaritzak ziurtapena sinatu dutela ikusirik, Hirigintza, Ingurumen, Obrak eta Zerbitzuetako Zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Aurkeztutako 45.488,62 eurotako (B.E.Z. barne) lehen zertifikazioa eta ondorioz dagokion faktura onartzea, aipatu Gaxuxa elkartearen lokala eraberritzeko obra lanei dagokiena. (AD-398)

KONTUHARTZAILETZA

9. 28. faktura zerrenda onartzeko proposamena (2017KO110018).

Udaleko kontu-hartzaileak sinatutako faktura zerrenda ikusirik, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Ontzat hartzea ondorengo fakturen zerrendak:

Zbkia

28

75.111,99

BI: Horien ordainketa agintzea dagokien hartzekodunei

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

10. Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Tokiko Gobernu Batzarra egin zen ezkero, irailaren 11z geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 9:00etan eman dio bukaera bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 1243571tik 1243575ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta berrespena ematen diot alkatearen oniritziaz.

Eguna