2017KO URRIAK 23

Lezon, 2017ko urriaren 23an, astelehena, goizeko 8:00etan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko Gobernu Batzar aretoan, lehen deialdian, Jesus Maria Martiarena Jaca, Alkatearen, lehendakaritzapean, Maria Noemi Arberas Oses, Irlentz Ortega Ugalde, Miguel Ángel Sánchez Antúnez (EAJ-PNV udal taldea) eta Jose Angel Sanchez Gallardo (Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos).

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.


AKTA ONARTZEA.

1.Egoki irudituz gero, 2017ko urriaren 9an egindako bilkurako akta onartzea (2017ID210017).

Akta inolako aldaketarik gabe onartu da.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

2.Apaiziartza baserrian 3 metroko sakoneradun arkupe ireki bat eraikitzeko obra baimena emateko proposamena (2017H0030014).

2017ko urriaren 6ean, M.U.M.k Iturrian bailarako 14.ean kokatzen den Apaiziartza baserrian arkupe ireki bat egiteko eskaera egin zuen (erregistro sarrera zenbakia 2295). Horretarako UBEE arkitekoak enpresak burututako proiektua aurkezten du, A.E.F.G., A.E.C., eta A.M.U.A. arkitektoek sinatzen dutena, eta gautze materialaren aurrekontua 5.114,24 euro izanik.

Udal teknikariak egindako txostena ikusi ondoren, Hirigintza, Ingurumen, Obrak eta Zerbitzuetako Zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: M.U.M.ri, Iturrin bailarako 14ean kokatzen den Apaiziartza baserrian 3 metroko sakonera izango duen arkupe ireki bat eraikitzeko obra baimena ematea, ondorengo baldintzekin.

1.- Arkupearen gehienezko sakonera 3 metrokoa izango da, eta baserriaren fatxada izan ezik, gainerako beste hiru aldeak irekita mantendu beharko dira beti, ixtea arau-haustetzat hartuko baita.

2.- Obrak hasi baino lehen beharrezkoak diren segurtasun neurriak hartuko dira, eta lanak dirauten bitartean langileen segurtasun eta osasuna bermatzeko indarrean dagoen araudia bete beharko da.

3.- Obra burutzerakoan eraikuntza eta eraispen-hondakinen ekoizpena eta kudeaketa arautzeko 2012ko ekainaren 26ko D112/2012 dekretuak ezartzen duena bete beharko da, eta bertan ezarritako moduan kudeatu beharko dira sortutako hondakinak. Obra amaieran dagokion ziurtagiriak eskatu ahal izango ditu Udalak.

BI: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 308,71 euro ordaindu beharko ditu (255,71 euro Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zergarengatik eta 53,00 euro obra baimena ematearen gaineko hirigintza tasarengatik).

3.Zubitxo kaleko 6.ean igogailua atariko mailaraino heltzeko eta igogailu berria jartzeko lanentzat obra baimena emateko proposamena (2017H0030011).

2017ko irailaren 12an, S.B.A.k, Zubitxo kaleko 6eko jabekideen izenean, bertan gaur egun dagoen igogailua atariko mailaraino heltzeko eta bide batez igogailu berria jartzeko lanen obra baimena eskatu zuen (erregistro sarrera zenbakia 2086). Horretarako I.G.E. arkitektoak sinatzen duen proiektua aurkezten du, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren 2017ko irailaren 9ko oniritzi zigilua daramana, eta gauzatze materialaren aurrekontua 34.413,20 eurotakoa izanik.

Udal teknikariak egindako txostena ikusi ondoren, Hirigintza, Ingurumen, Obrak eta Zerbitzuetako Zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: S.B.A.ri, Zubitxo kaleko 6eko jabekideen izenean, eraikin horretan gaur egun dagoen igogailua atariko mailaraino heltzeko, eta bide batez igogailu berria jartzeko lanentzat obra baimena ematea, ondorengo baldintzekin:

-Eskailera buru guztietan larrialdietarako argiztapena eta su-itzalgailuak jartzea derrigorrezkoa izango da.

-Zoru, horma eta sabaien akaberak moldatu beharko dira, eskatzen zaien suarekiko erreakzioa mailarekin beteko ez balute.

-Eskailerara ematen duten arrisku berezi lokalak konpartimentatu beharko dira.

-Igogailuak makina gela ez daukanean, eta makinak igogailuaren eremu berean daudenean, kasu honetan bezala, igogailua eta erabilera unitate bat (etxebizitza) bereizten dituen eraikuntza elementuaren akustika murrizteko indizea RA, 60 dBA baino handiagoa izan beharko litzateke. Era berean, igogailuen trakzio sistemak eraikuntzaren egiturara lotzeko baldintzak ere bete beharko dira, dardarak eraikin osora barreia ez daitezen, batez ere abiatzean eta gelditzerakoan.

-Lanak hiru hilabeteko epean hasi beharko dira gehienez eta euren amaiera ezingo da baimena jasotzen denetik bederatzi hilabete baino beranduago izan.

BI: Hondakinen kudeaketa egokirako, D112/2012 Dekretuko 5. artikuluko 2.en atalean jasotzen den moduan, bermea jarri beharko da, eta berme horren zenbatekoa hondakinak kudeatzeko azterlanean jasotako aurrekontuaren %120a izango da, hau da, 43,92 x 1,2 = 52,70 euro alegia. Obra amaieran, aipatu dekretuan ezartzen diren baldintzak bete direla ziurtatu beharko da dagokion agirien bidez, eta ezaugarri horiek ez betetzeak bermearen itzulpena baldintzatuko du.

HIRU: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 1.720,66 € ordaindu beharko ditu.

GIZARTE ZERBITZUAK

4.S.C.G. eta V.V.A.ri etxez etxeko laguntza zerbitzua emateko proposamena (2017GZ010006).

Etxez etxeko laguntza jasotzeko S.C.G eta V.V.A.k egin duten eskabidea eta gizarte langileak egindako gizarte txostena ikusi ondoren, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: S.C.G eta V.V.Ari etxez etxeko laguntza zerbitzua ematea. Zerbitzua astean zehar 5 egunetan emango da ordu beteko saioan atentzio pertsonalean eta etxeko lanetan laguntzeko. Zebitzua gutxitu edo gehitu daiteke beharren arabera.

BI: Zerbitzuagatik egin beharreko aportazio ekonomikoa 4,53€ orduko izango da.

5.Gizarte eta hezkuntza arlo psikosozialean esku hartzeko zerbitzuaren kontratazio mahaiaren proposamena (2017ID170004).

Gizarte eta Hezkuntza arloan eta arlo psikosozialean esku hartzeko zerbitzuaren esleipenerako eta kontrataziorako espedientea azterturik, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Esleipenaren sailkapena ondorengoa izatea:

1- Lahar Elkargoa

2- Orekagune Elkartea

BI: Lahar Elkargoari errekerimendua bidaltzea biharamunetik kontatzen hasita 10 eguneko epean Administrazio-Baldintza agiriko 26.6 atalean aipatzen den dokumentazioa aurkezteko.

HIRU: Alkatea ahalmentzea, behin eskatutako dokumentazio egoki aurkeztu ondoren, esleipena egiteko eta kontratua sinatzeko.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

6.Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Tokiko Gobernu Batzarra egin zen ezkero, urriaren 9az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.


GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 8:20ean eman dio bukaera bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 1243590etik 1243593ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta berrespena ematen diot alkatearen oniritziaz.

Eguna