2017KO ABENDUAK 4

Lezon, 2017ko abenduaren 4ean, astelehena, goizeko 8:10etan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko Gobernu Batzar aretoan, lehen deialdian, Jesus Maria Martiarena Jaca, Alkatearen, lehendakaritzapean, Maria Noemi Arberas Oses, Irlentz Ortega Ugalde eta Miguel Ángel Sánchez Antúnez (EAJ-PNV udal taldea).

Ez da bileran izan Jose Angel Sanchez Gallardo (Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos).

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

1. Egoki irudituz gero, 2017ko azaroaren 20ean egindako bilkurako akta onartzea (2017ID210020).

Akta inolako aldaketarik gabe onartu da.

2. Gezala Auditoriumeko aldagelak eraikitzeko obra kontratua. Hirugarren eta azken zertifikazioa eta ondorioz dagokion faktura onartzeko proposamena (2017H0100001).

2017ko azaroaren 30ean Murgil eraikuntzak S.L. enpresak Gezala Auditoriumeko aldagelak burutzeko obraren hirugarren eta azken obra ziurtapena bidali zuen 2017ko urrian eta azaroan egindako lanei zegokiona.

2017ko uztailaren 20an K17/0004 kontratua sinatu zen Murgil Eraikuntzak S.L. enpresarekin Gezala Auditoriumeko aldagelen obra gauzatzeko. Kontratu honen zenbatekoa 86.609,17 € takoa da.

Udal Teknikariak eta obra zuzendaritzak ziurtapena sinatu duela ikusirik, Hirigintza, Ingurumen, Obrak eta Zerbitzuetako Zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Aurkeztutako 21.433,84 eurotako (B.E.Z. barne) hirugarren eta azken zertifikazioa eta ondorioz dagokion faktura onartzea, aipaturiko lanei dagokiena. (A-290 eta D-411).

3. Herri Eskolako Kirol pistako Estalkia eraikitzeko obra kontratua. Laugarren eta azken zertifikazioa eta ondorioz dagokion faktura onartzeko proposamena (2017H0110001).

2017ko azaroaren 30ean Otegi-Gaztañaga eraikuntzak S.L. enpresak Herri Eskolako kirol pistako estalkia eraikitzeko obraren lehen obra ziurtapena eta faktura bidali zituen 2017ko urrian eta azaroan egindako lanei zegokiona.

2017ko uztailaren 3an K17/0002 kontratua sinatu zen Otegi-Gaztañaga enpresarekin herri eskolako kirol pistaren estalkiaren obra gauzatzeko .Kontratu honen zenbatekoa 356.831,09 € takoa da.

Udal Teknikariak eta obra zuzendaritzak ziurtapena sinatu dutela ikusirik, Hirigintza, Ingurumen, Obrak eta Zerbitzuetako Zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Aurkeztutako 184.816,62 eurotako (B.E.Z. barne) laugarren eta azken zertifikazioa eta ondorioz dagokion faktura onartzea, aipaturiko Herri Eskolako kirol pistaren estalkiaren obra lanei dagokiena. (A-189 eta D-476

4. Kale Nagusiko balio anitzeko lokala egokitzeko kontratazioa: Alkatearen erabakia berrestea eta obra lanen esleipena egiteko dokumentazioa eskatzeko proposamena (2017H0100002).

2017/11/13an eta Alkatearen D 17/1056. dekretuz, ondorengoa erabaki zen:

BAT: Jaizkibel Hiribidea 49ko (sarrera Kale Nagusiatik) balio anitzeko lokala egokitzeko obra kontratuaren espedienteari hasiera ematea, publizitaterik gabeko obra kontratu negoziatuaren prozedura erabiliz, eta gutxienez proposamenak egiteko gonbidapena 3 enpresei helaraziz.

BI: Udal zerbitzu teknikoek aipatu lokala egokitzeko burututako gauzatze proiektua onartzea

HIRU: Lokala egokitzeko lanen obra kontratazio arautuko duten Administrazio-baldintza Zehatzen Agiria onartzea.

Gonbidatutako enpresak Nigurko Eraikuntzak S.L., Olatzar Igeltseritza, Endaran Eraikuntza S.L. eta Murgil Eraikuntzak S.L izango dira.

Azaroaren 20a izan zen eskaintzak aurkezteko azken eguna eta lau enpresa gonbidatuak eskaintza aurkeztu zuten. Azaroaren 22an esleipenean parte hartzen ari diren lau enpresa gonbidatuei bigarren aukera eman zitzaien beraiek egindako lehen eskaintza hobetzeko. Azaroaren 27an amaitu zen bigarren eskaintza aurkezteko azken data eta lau enpresek eskaintza berri bat aurkeztu dute.

Azaroaren 29an 12:00tan eta Lezoko Udaletxeko Idazkaritzan, Udaleko Idazkariak lau enpresa gonbidatuak aurkeztu dituzten bigarren eskaintzak jasotzen dituzten gutun azalak ireki ditu eta hauek izan dira eskaintzak:

ZENBATEKOA

% 21 BEZ

OROTARA

OLATZAR IGELTSERITZA

70.278,93 €

14.758,58 €

85.037,51 €

ENDARAN ERAIKUNTZAK S.L.

68.415,06 €

14.367,16 €

82.782,22 €

CONSTRUCCIONES NIGURKO S.L.

68.187,29 €

14.319,33 €

82.506,62 €

MURGIL ERAIKUNTZAK S.L.

76.513,58 €

16.067,85 €

92.581,43 €

Aurkeztutako eskaintzak Arkitekto teknikoak aztertu eta baloratu ondoren, Hirigintza, Ingurumen, Obrak eta Zerbitzuetako Zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: 2017/11/13an Alkateak D 17/1056. dekretuz hartutako erabakia BERRESTEA.

BI Onartutako bi eskaintzen baloraketa kontuan izanik puntuazio orokorra eta haren araberako sailkapena onartzea:

ENPRESA

AURREKONTUA

POSIZIOA

PUNTUAZIOA

CONSTRUCCIONES NIGURKO S.L.

82.506,62 €

1

100,00%

ENDARAN ERAIKUNTZAK S.L.

82.782,22 €

2

98,53%

OLATZAR IGELTSERITZA

85.037,50 €

3

86,49%

MURGIL ERAIKUNTZAK S.L.

92.581,43 €

4

46,21%

HIRU: Kontratuaren esleipena gauzatu baino lehen CONSTRUCCIONES NIGURKO, S.L. enpresak jakinarazpena jaso eta biharamunetik kontatzen hasita 5 laneguneko epean honako hauek egin beharko ditu:

a) Behin betiko bermea eta berme osagarria jarri Baldintza Agirietako 10 klausulan zehazten den moduan. Berme honen zenbatekoa esleipenaren zenbatekoaren %5 izango da, hau da, 3.409,36 euro.

b) kontratatzeko gaitasuna egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztea Baldintza Agirietako 9 eta 11 klausuletan xedatutakoaren arabera:

1ª. Jarduteko gaitasuna egiaztatzeko agiriak

2ª. Ordezkaritza egiaztatzen duten agiriak.

3ª. Erantzukizunezko adierazpena.

4ª.Kaudimena egiaztatzeko agiriak edo sailkapena.

e) Erantzun zibileko eta Eraikuntzaren orotarako arrisku aseguruaren polizaren kopia eta egunean dagoela egiaztatzen duen agiriaren kopia, Baldintza Agirietako 24 klausulan zehazten den moduan.

Eskatutako agiriak arestian aipatutako hamar (5) laneguneko epean aurkezten ez badira, lizitatzaileak eskaintza erretiratu egin duela ulertuko da. Hori gertatzen bada, puntuazioaren arabera antolatutako eskaintzen zerrenda hartu eta haren ondorengo lizitatzaileari eskatuko zaio lehen aipatutako agiri horiek aurkez ditzala.

LAU:Alkatea ahalmendu kontratazio hau burutzeko hartu behar diren ondorengo erabakiak hartzeko.

5. Sagasti kaleko 15-17an eta Urune kalea 16an dagoen pabilioian galdaragintza gauzatzeko espedientea Eusko Jaurlaritzara helarazteko proposamena neurri zuzentzaileak ezartzeko (2017H0050006).

Calderería Galdatek, S.L.L. enpresak eskatuta, Sagasti poligonoko Sagasti kalea 15-17 eta Urune kalea 16angaldaragintza jarduera gauzatzeko tramitean dagoen espedientea aztertu ondoren, Hirigintza, Ingurumen, Obrak eta Zerbitzuetako Zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Calderería Galdatek, S.L.L. enpresak eskatuta tramitatzen ari garen Lezoko Sagasti poligonoko Sagasti kalea 15-17 eta Urune kalea 16angaldaragintza jarduera gauzatzeko espediente osoa Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailera bidaltzea, behar diren neurri zuzentzaileak ezar ditzaten.

6. Bizikleta eta oinezkoentzako Lezo eta Donibane arteko proiektu berria izeneko proiektuaren 3.zatia eraikitzeko obra kontratua. Lehendabiziko zertifikazioa eta faktura onartzeko proposamena (2017H0110002).

2017ko azaroaren 30ean Sasoi Eraikuntzak, S.L. enpresak Bizikleta eta oinezkoentzako Lezo eta Donibane arteko proiektu berria izeneko proiektuaren 3.zatia eraikitzeko obraren lehen obra ziurtapena eta faktura bidali zituen 2017ko azaroan egindako lanei zegokiona.

2017ko urriaren 24ean K17/0007 kontratua sinatu zen Sasoi Eraikuntzak, S.L. enpresarekin Bizikleta eta oinezkoentzako Lezo eta Donibane arteko proiektu berria izeneko proiektuaren 3.zatia eraikitzeko obra gauzatzeko. Kontratu honen zenbatekoa 295.232,93 € takoa da.

Udal Teknikariak eta obra zuzendaritzak ziurtapena sinatu dutela ikusirik, Hirigintza, Ingurumen, Obrak eta Zerbitzuetako Zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Aurkeztutako 64.870,90 eurotako (B.E.Z. barne) lehen zertifikazioa eta ondorioz dagokion faktura onartzea, aipaturiko Bizikleta eta oinezkoentzako Lezo eta Donibane arteko proiektu berria izeneko proiektuaren 3.zatia eraikitzeko obralanei dagokiena. (A-154 eta D-616).

PERTSONALA

7. 2018. urteko lan egutegi orokorra eta departamentu ezberdinetako lan egutegiak onartzeko proposamena (2017PE060004).

2018. urteko udal langileen lan-egutegi orokorraren proposamena ordezkaritza sindikalari helarazi zitzaion.

Egutegi orokor horren baitan udal departamentu ezberdinetako lan-egutegiak eratu dira.

Hori dela eta, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Lezoko Udaleko langileen lan egutegi orokorra, 2018. urtekoa, onartzea.

· Urtean egin beharreko orduak: 1533.

· Opor egunak: 26.

· Abenduaren 24 eta 31 jai egunen kontsiderazioa izango dute.

· Zubiak: 4 zubi aukera (apirilaren 30a, uztailaren 30a, azaroaren 2a eta abenduaren 7a).

Zubiak: Langile bakoitzak errekuperatu behar ez diren 2 zubi egingo ditu eta beste 2 zubitan lana egin beharko du. Langile bakoitzak egingo dituen zubiak departamentu bakoitzean izendatu eta kontsentsuatuko dira. Norbaitek izendatutako zubiren bat egin gabe utziko balu, gaixorik dagoelako edota beste edozein kausagatik, ezin izango du beste egun batekin konpentsatu.

Zubi guzietan udaleko zerbitzu guztiak zabalik egon behar dute eta beti publikoaren harrera bermatua egon behar du (Zerbitzu buru bakoitzaren ardura).

BI: Lezoko Udaleko ondorengo departamentu eta langileen 2018. urteko lan egutegia onartzea.

· Bulegoetako langileena.

· Euskara eta Kultura Dinamizatzailearena (bulegoetakoa + 93 orduko dedikazioa)

· Kirol teknikariarena (bulegoetakoa +93 orduko dedikazioarekin).

· Udaltzain buruarena (bulegoetako lan egutegia).

· Liburutegikoa.

· Eskoletako Mantenuko Langilearena (Herri Eskolako opor garaian disfrutatuko ditu: Gabonak, Aste Santua, Abuztua).

· Etxez etxeko langileena.

· Brigada.

HIRU: Departamentu buruei akordio honen berri ematea.

GIZARTE ZERBITZUAK

8. Lezoko Udala eta Euskal Fondoaren arteko 2017ko hitzarmena onartzeko proposamena (2017GZ360004).

Lezoko Udala eta Euskal Fondoaren arteko 2017ko hitzarmenaren espedientea azterturik, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Lezoko Udala eta Euskal Fondoaren arteko 2017ko hitzarmena onartzea.

BI: Euskal Fondoaren 2017.urteko Plan Operatiboa onartzea.

HIRU: Onartzea EUSKAL FONDOA-ri 6.300€ko diru-laguntza honako proiektua diruz laguntzeko. AD- 704:

- “Roberto Vargas eta Noel Morales 5 auzoetako kalean 990ml-ko drainatze-sistema eraikitzea, ricloc hodiarekin eta irenspideekin.I fasea. Tipitata.Nikaragua”

9. J.G.P. eta M.A.G.ri etxez etxeko laguntza zerbitzua emateko proposamena (2017GZ010007).

Ikusi dut etxez etxeko laguntza jasotzeko J.G.P eta M.A.Gk egin duten eskabidea eta gizarte langileak egindako gizarte txostena. Horrela, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: J.G.P eta M.A.Gri etxez etxeko laguntza zerbitzua ematea. Zerbitzua astean zehar 5 egunetan emango da ordu eta erdiko saioan atentzio pertsonalean eta etxeko lanetan laguntzeko. Zerbitzua gutxitu edo gehitu daiteke beharren arabera.

BI: Zerbitzuagatik egin beharreko aportazio ekonomikoa 4,53€ orduko izango da.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

10. Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Tokiko Gobernu Batzarra egin zen ezkero, azaroaren 20az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 9:00etan eman dio bukaera bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 1243709tik 1243714ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta berrespena ematen diot alkatearen oniritziaz.

Eguna