2017KO ABENDUAK 18

Lezon, 2017ko abenduaren 18an, astelehena, goizeko 8:00etan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko Gobernu Batzar aretoan, lehen deialdian, Jesus Maria Martiarena Jaca, Alkatearen, lehendakaritzapean, Maria Noemi Arberas Oses, Miguel Ángel Sánchez Antúnez (EAJ-PNV udal taldea) eta Jose Angel Sanchez Gallardo (Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos).

Ez da bileran izan Irlentz Ortega Ugalde.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

1. Egoki irudituz gero, 2017ko abenduaren 4ean egindako bilkurako akta onartzea (2017ID210021).

Akta inolako aldaketarik gabe onartu da.

PERTSONALA

2. M.G.I.ri seme-alaben zaintzagatik beste urte betez lan murrizketa luzatzeko eskaera onartzeko proposamena (2012PE100002).

M.G.I.k, 2017ko abenduaren 12an aurkeztutako idatzian, lan murrizketarekin jarraitzeko eskaria egin du seme-alaben zaintzagatik

Lan murrizketa, 2018ko urtarrilaren 1ean hasi eta 2018ko abenduaren 31a bitarte iraungo luke, jornadaren %40koa izango litzateke eta lanaldiaren amaieran egingo luke.

Eskaria azterturik, eta ikusirik Teknikariak egindako txostena, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Ontzat hartzea M.G.I.k bere seme-alaben zaintzagatik beste urte betez lan murrizketa luzatzeko egindako eskaria, lanaldiaren %40koa. Lan murrizketaren ezaugarriak hurrengoak dira:

  • Astelehenetik ostiralera lana egingo du, egunean 4h12min. eginez. Lan murrizketa lanaldiaren amaieran egingo du.
  • Lan-murrizketak 2018ko urtarrilaren 1ean hasi eta 2018ko abenduaren 31a bitarte iraungo du.

BI: Erabaki honen berri interesatuei ematea

3. M.S.I.ri seme-alaben zaintzagatik beste urte betez lan murrizketa luzatzeko eskaera onartzeko proposamena (2014PE100001(5)).

M.S.I.k, 2017ko azaroaren 24an aurkeztutako idatzian, seme-alaben zaintzagatik egun disfrutatzen duen lan murrizketa urte betez luzatzea eskatu du.

Eskatutako lan murrizketaren arabera, M.S.I.k egunean 4 ordu eta 30 minutu lana egingo luke, eta sarrera eta irteera orduak ere finkatzen ditu: 9:00etatik 13:30etara.

Eskaria azterturik, kusirik Idazkaritzako Teknikariak egindako txostena, eta kontuan izanik eskariak Gizarte Zerbitzutako arduradunaren oniritzia duela, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Ontzat hartzea M.S.I.k bere seme-alaben zaintzagatik eskatutako lan murrizketaren luzapena, hurrengo kondizioetan:

  • Egunean 4 ordu eta 30 minutu lan egingo du.
  • Sarrera eta irteera orduak: 9:00etatik 13:30etara.
  • Luzapena, 2018ko urtarrilaren 1an sartuko da indarrean eta 2018ko abenduaren 31a bitarte iraungo du.

BI: Erabaki honen berri ematea interesatuei.

4. M.I.E.k egun disfrutatzen duen lan eszedentzia urte betez luzatzeko eskaera ontzat hartzeko proposamena (2016PE100010(1)).

Udal honetako administraria den M.I.E.k, 2017ko abenduaren 12an aurkeztutako eskabidean, egun disfrutatzen duen lan eszedentzia urte betez luzatzea eskatu du.

Gure lan hitzarmenaren arabera (Hobekuntzak 2. eranskina), Lezoko Udaleko enplegatu publikoek eskubidea izango dute, indarrean dagoen legerian finkatutakoaz gain eta beti ere zerbitzuak hortarako biderik ematen badu, gutxienez urtebeteko eszedentzia hartzeko eta gehienez legeriak markatutako iraupenekoa, gutxienik lau urtez lanpostua gordeko zaiolarik.

Egun, L.A.A. ari da M.I.ren ordezkapen lanak egiten eta ez du inongo eragozpenik beste urte betez horretan jarduteko.

Eskaria azterturik, ikusirik Teknikariak egindako txostena eta kontuan izanik eskariak Idazkaritzako arduradunaren oniritzia duela, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Ontzat hartzea M.I.E.k eskatutako urtebeteko borondatezko lan eszedentzia.

BI: Lan eszedentzia, 2018ko urtarrilaren 3an sartuko da indarrena, eta 2019ko urtarrilaren 2a bitarte iraungo du, epe honetan lan postua gordeko zaiolarik.

HIRU: L.A.A. kontratatzea M.I.E.n ordezkapen lanak egiteko

LAU: Akordio honen berri ematea interesatuei.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

5. Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Tokiko Gobernu Batzarra egin zen ezkero, abenduaren 4az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 8:45ean eman dio bukaera bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 1243721etik 1243723ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta berrespena ematen diot alkatearen oniritziaz.

Eguna