Hamargarren Kantujira saioa eguerdiko 12:30etan abiatuko da Aiton Bordatik
Ohitura den moduan, hilabete bakoitzeko hirugarren larunbatean Kantujira saioa ospatzen da. Musika herrikoia maite dutenentzat ezinbesteko topaketa bilakatu da. Kantujirak Euskal Herriko txoko guztietan kantatu izan diren abestien melodiez gozatzeko aukera eskaintzen du eta gainera, giro paregabea sortzen da.
Zazpigarren Kantujira, ekainaren 15ean izango da, eguerdiko 12:30ean. Aiton Bordatik abiatuko da, eta Kaialde eta Kale Nagusian geldialdia egin ondoren, Gurutze Santuaren Plazan amaituko da.
Abestuko diren kantak hauek izango dira: Triste bizi naiz eta, Compostelako Erromesa, Matalaz, Aldapeko, Zibilak esan naute, Egia da, Mendian gora haritza, Oi ama eskual herri, Furra furra eta Anttoni eta Antton.
Abestien kopiak Aiton Bordan, Aizpean edota Musika Eskolan eskuratu daitezke.
Anima zaitezte!