Ikasturteko bigarren Kantujira saioa eguerdiko 12:30etan abiatuko da Aiton Bordatik.
Ohitura den moduan, hilabete bakoitzeko hirugarren larunbatean kantujira saioa ospatzen da. Musika herrikoia maite dutenentzat ezinbesteko topaketa bilakatu da. Kantujirak Euskal Herriko txoko guztietan kantatu izan diren abestien melodiez gozatzeko aukera eskaintzen du eta gainera, giro paregabea sortzen da.
Ikasturteko bigarren kantujira, urriaren 19an izango da. Eguerdiko 12:30etan, Aiton Bordatik abiatuko da eta Kaialde eta Kale Nagusian geldialdia egin ondoren, Gurutze Santuaren Plazan izango du amaiera.
Bigarren Kantujiran abestuko diren kantak ondorengoak izango dira:
- Arren ez bedi galdu Euskara
- Ilargira noa
- Bagare
- Bedatsiaren heltzian
- Muñagorriren bertsoak
- Baigorriko Herria
- Agur Euskal Herriari
- Amets Amets
- Topa dagigun
- Ihesa Zilegi Balitz
Abestien kopiak Aiton Bordan, Aizpean edota Musika Eskolan eskuratu daitezke.