Santa Zezilia eta Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko emanaldiak, Lezoko Musika Eskolan

Ar, 2021-11-09 18:36

Azaroak 25eko ekitaldietara batu egiten da Musika Eskola.

Azaroak 25 Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko eguna da. Egun horren inguruan antolatuko diren ekitaldi eta jarduerak bultzatzeko, Lezoko Tomas Garbizu Musika Eskolak hainbat emanaldi antolatu ditu.

Asteburu honetan hasiko dira emanaldiak, Santa Zezilia omentzeko kontzertuarekin. Azaroaren 13an izango da, larunbatean. Musika Eskolako talde instrumentalaren kontzertu hau Gezala Audotoirumean izango da 12:30ean. Sarrerak doan izango dira eta gonbidapenak udaleko webgunean eskuratu daitezke.

Oraingo honetan, Estanis Karrera irakasleak zuzenduta, haize-instrumentu multzoa entzuteko aukera izango dute ikusleek, perkusio-ikasleek lagunduta.

Igandean, azaroaren 14ean, kalejira antolatu da herriko kaleetan zehar. Musika Eskolako txistulariak egongo dira bertan, 10:00etatik aurrera.

Bukatzeko, abenduaren 11ean,  Ganbara Musikako kontzertua eskainiko da, 16:00etan Musika Eskolan.

Arloa edo saila
Eranskinak
Kartela3.6 MB