Kontzertua 22:00etan hasiko da eta 14 kantu abestuko dituzte
Tomas Garbizu Lezoko Udalaren Musika Eskolako Sutargi abesbatzak emanaldia eskainiko du bihar, gaueko 22:00etan, Gurutze Santuaren plazan. Xanti Espina zuzendariaren abesbatzak 14 kantu abestuko ditu eta horiei doinua jartzeaz honako musikariak arduratuko dira: Patxi Intxaurrandieta (pianoa), Ane Espina (biolina), Ohian Espina (saxofoia eta klarinetea), June Compañon eta Gema Sistiaga (perkusioa). Bere aldetik, Enara Artola izango da ekitaldiko dantzaria.
Hauek dira kantuak:
- Halleluia (Leonard Cohen)
- Agurra (Xabier Jacinto)
- Txoriak txori (M. Labora. Mold.: M. Bautista)
- Amonatxo (Herrikoia. Mold. I. Otaño)
- Itsasoa gara (Ken Zazpi. Mold.: X. Saraola)
- Salve Rociera (Herrikoia)
- Nire herriko neskatxa maite (B. Lertxundi)
- Parte vieja donostiarra (P. Ugalde)
- Xalbadorrren heriotzean (X. Lete)
- Sing and sing (Herrikoia)
- Ilargia (Ken Zazpi. Mold.: J. Zeberio)
- Arratsalde honetan (Sorotan Bele. Mold.: Josu E.)
- Shosholoza-ipharadisi (Herrikoia)
- Lezoko Herri (Tomar Garbizu)