ZAZPIGARREN KANTUJIRA LARUNBATEAN

Or, 2026-03-20 13:50

Ohitura den moduan, larunbat honetan, hilabete bakoitzeko hirugarren larunbata izanik, musika herrikoia Lezoko kaleetan barrena eramango dute Kantujirako kideek. Betidanik Euskal Herriko txoko guztietan entzun ditugun eta musikazaleek kantatu dituzten abestien melodiaz gozatzeko aukera izango dugu lezoarrok.

Zazpigarren kantujira, Martxoaren 21an (larunbata) izango da. Eguerdiko 12:30ean Aiton-Amonen Bordatik abiatuko dira eta Kaialden eta Kale Nagusian geldialdia egin ondoren, Gurutze Santuaren Plazan emango diote amaiera.

Kantujira guztietan bezala herritar guztiak gonbidatu dituzte parte hartzera, abestien hitzak Kantujirarekin hasi aurretik banatuko dituzte, beraz, jakintzarik izatea ez da beharrezkoa. Izan ere, kideen asmo bakarra gure betiko kantekin giro atseginean eta lagun giroan, abesten gozatzea da.

Arloa edo saila