2002.eko Otsailaren 21ekoa

    Lezon, 2002ko otsailaren 21ean, goizeko 10:50 orduetan hasi du Gobernu Batzordeak BILKURA OHIKOA Gobernu Batzordearen Gelan lehen deialdian Aitor Sarasola Salaberria alkatearen lehendakaritzapean eta Mikel Mitxelena Iza eta Inmaculada Muñoz Martinez zinegotziak bertan direlarik.

    Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

    AKTAREN ONARPENA

    1.- Egoki irudituz gero, 2002ko otsailaren 7an egindako bilkurako akta onartzea.

    2002ko otsailaren 7an egindako bilkurako akta aho batez onartu da.

    ALKATETZA

    2.- Alkatearen erabakien eta adierazpenen berri ematea.

    Ez dira izan.

    HIRIGINTZA ETA ZERBITZUAK

    3.- Jarduera espedientearen aldeko txostena ematea Construcciones Navales Altair, S.L.ri Ipintza kaleko 29-C.ean (Ipintza Industrialdea) pabilioia gaitzeko.

    Construcciones Navales Altair, S.L.ren ordezkari José Javier Azkona Irazokik eskatuta tramitatzen ari den jarduera espedientea ikusirik, Ipintza kaleko 29-C.ean (Ipintza Industrialdea) pabilioia gaitzeko lizentzia eskatzen baitu, hartan laket-ontziak egiteko lantokia jartzeko helburuz, eta udal teknikariak emandako txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak ondorengo hau erabaki du:

    BAT: Construcciones Navales Altair, S.L.ren ordezkari José Javier Azkona Irazokik eskatuta tramitatzen ari den jarduera espedientearen aldeko txostena ematea, Ipintza kaleko 29-C.ean (Ipintza Industrialdea) pabilioia gaitzeko hartan laket-ontziak egiteko lantokia jartzeko helburuz.

    BI: Espediente osoa Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailera bidaltzea, behar diren neurri zuzentzaileak ezar ditzaten.

    4.- Jarduera espedientearen aldeko txostena ematea Indarplas, S.L.ri Txatxamendi kaleko 3, 5 eta 7.ean (Ipintza Industrialdea) pabilioia gaitzeko.

    Indarplas, S.L.ren ordezkari Ignacio Pardo Larretak eskatuta tramitatzen ari den jarduera espedientea ikusirik, Txatxamendi kaleko 3, 5 eta 7.ean dagoen pabilioia gaitzeko lizentzia eskatzen baitu, hartan poliesterezko piezen fabrikazioa jardueran aritzeko, eta udal teknikariak emandako txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak ondorengo hau erabaki du:

    BAT: Indarplas, S.L.ren ordezkari Ignacio Pardo Larretak eskatuta tramitatzen ari den jarduera espedientearen aldeko txostena ematea, Txatxamendi kaleko 3, 5 eta 7.ean (Ipintza Industrialdea) dagoen pabilioia gaitzeko, hartan poliesterezko piezen fabrikazioa jardueran aritzeko.

    BI: Espediente osoa Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailera bidaltzea, behar diren neurri zuzentzaileak ezar ditzaten.

    5.- Joaquin Arrieta Sistiaga, kanposantuko administratzailearen zerbitzu alokairuaren kontratua berritzea.

    Joaquin Arrieta Sistiagak kontratu bat zeukan izenpeturik Udal honekin 2001eko abenduaren 31 arte kanposantuko administratzaile gisa lan egiteko.

    Horregatik, Gobernu Batzordeak ondorengo hau erabaki du:

    BAT: Kanposantuko administratzailearen zerbitzu-alokairuaren kontratua berritzea, Joaquin Arrieta Sistiagari, beste urtebetez, alegia, 2002ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31 arte, 334,91 euro (55.725 pta.) hileko, gehi BEZ.

    GIZARTE ONGIZATEA

    6.- Gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntza eskaerak.

    Ikusirik gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntzak jasotzeko eskaerei buruz gizarte langileak egin duen txostena, Gizarte Ongizateko eskuordedunak proposaturik Gobernu Batzordeak honako hau erabaki du:

    BAT: Onartzea gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntza ematea sei hilabeterako ondorengo espedienteei:

    667b ???.1.592,65 E

    724???.?...265,40 E

    051b??.?....515,90 E

    GUZTIRA??2.373,95 E

    BI: Dirulaguntza jasotzaileek ondorengo baldintzak bete behar dituzte:

    1. Dirulaguntza eskatutako helburuetarako erabiliko da.

    2. Dirulaguntza zuritu egin behar da dagozkien errezibo edo fakturak aurkeztuz.

    3. Laguntza jasotzeko eskubidea izatearekin zerikusia duten gertaerak izan badira, horien berri ematea.

    4. Onuradunak ohizko bizilekua aldatu egiten badu, horren berri ematea.

    5. Akatsen bat dela eta eskuratutako edo dagokionetik gora eskuratutako kopuruak itzultzea.

    6. Administraziora joatea eta elkarlanean aritzea, hala eskatzen zaionean.

    7.- Etxez etxeko zerbitzurako lan-poltsa osatzeko oinarriak onartzea.

    Mahai gainean geratu da gaia aldaketa batzuk egin bitartean. Ondoren, dekretu bidez onartuko ditu alkateak.

    8.- Trakzio mekanikodun ibilgailuen gaineko tasa ordaintzetik salbuesteko eskaerak.

    Trakzio mekanikodun ibilgailuen zerga ordaintzetik salbuesteko egin diren eskaerak aztertu eta Udalak onartu zituen irizpideak aplikatu ondoren, Gobernu Batzordeak erabaki hau hartu du:

    BAT: I eranskineko eskaerak onartzea (Milagros Idigorasena barne) espedientean azaltzen den moduan.

    BI: II eranskineko eskaerak ukatzea (Milagros Idigorasena izan ezik) espedientean azaltzen den moduan eta arrazoiengatik.

    KULTURA

    9.- Zenbait dirulaguntza emateko proposamenak:

    Euskara, Kultura eta Hezkuntza gaietako zinegotziak proposatuta, Gobernu Batzordeak honako dirulaguntza hauek ematea erabaki du:

    BAT: Oarsoaldeko Euskara Batzordeari 24.989,03 euro 2002ko hizkuntza normalkuntza egitasmoak burutzeko.

    BI: Oarso Telebistari 30.050,61 euro Lezoko Udalak eta Oarso Telebistak sinatua duten hitzarmenaren arabera.

    Dirulaguntza hau hiru zatitan emango dio Lezoko Udalak OTBri, %40 urte hasieran, %40 uztaila hasieran eta %20 urteko memoria eta diru zuriketa egin eta onestu ondoren. Beraz, ordainketak honela egingo dira:

    1- Otsailean: 12.020,24 euro.

    2- Uztailean: 12.020,24 euro.

    3- Memoria eta diru zuriketa egin eta onestutakoan: 6.010,12 euro.

    HIRU: Kontseiluari 300,51 euro 2002 urteko dirulaguntza gisa.

    LAU: Euskal Kantuzaleen Elkarteari 200 euro 2002 urteko Musikagintza aldizkarian ohorezko harpidetza egiteko.

    BOST: Lezo Herri Eskolari 1.051,77 euro 2002 urteko aisialdi ekintzak aurrera eraman ahal izateko.

    Udal araudiaren 11. atalean jasotzen den bezala, dirulaguntza bi zatitan ordainduko da: %60 akordio hau hartu ondoren eta %40 jardueren memoria eta balantzea aurkeztu ondoren.

    DATA-EKINTZA

    %100

    %60

    %40

    1. Martxoak 8, ?Txontxongiloak?

    150,25

    90,15

    60,10

    2. Urriak 4, Antzerkia ?Errege Zorria?

    480,81

    288,49

    192,32

    3. Azaroak 8, ?Pailazoak?

    420,71

    252,43

    168,28

    GUZTIRA?..

    1.051,77

    631,06

    420,71

    Aldi berean, eta hasieran aurkeztutako aurrekontuan aurreikusita ez baleude ere, zehatz-mehatz aipatu beharko dira jarduera horretarako beste erakundeetatik jasotako diru laguntzak eta dagozkion agiriak ere aurkeztu behar dira.

    SEI: Gazte Herri Elkarteari 1.262,13 euro 2002 urteko aisialdi ekintzak aurrera eraman ahal izateko.

    Udal araudiaren 11. atalean jasotzen den bezala, dirulaguntza bi zatitan ordainduko da: %60 akordio hau hartu ondoren eta %40 jardueren memoria eta balantzea aurkeztu ondoren.

    DATA-EKINTZA

    %100

    %60

    %40

    4. Martxoak 15, ?Grafity?

    360,61

    216,36

    144,24

    5. Apirilak 26, ?Bizikleta zirkuitua?

    180,30

    108,18

    72,12

    6. Ekainak 21, ?Gau irteera?

    360,61

    216,36

    144,24

    7. Urriak 18, ?Internet jaialdia?

    360,61

    216,36

    144,24

    GUZTIRA?..

    1.262,13

    757,28

    504,85

    Aldi berean, eta hasieran aurkeztutako aurrekontuan aurreikusita ez baleude ere, zehatz-mehatz aipatu beharko dira jarduera horretarako beste erakundeetatik jasotako diru laguntzak eta dagozkion agiriak ere aurkeztu behar dira.

    ZAZPI: Ixerka Elkarteari 540,90 euro 2002 urteko aisialdi ekintzak aurrera eraman ahal izateko.

    Udal araudiaren 11. atalean jasotzen den bezala, dirulaguntza bi zatitan ordainduko da: %60 akordio hau hartu ondoren eta %40 jardueren memoria eta balantzea aurkeztu ondoren.

    DATA-EKINTZA

    %100

    %60

    %40

    8. Martxoak 22, ?Argazki Rallya?

    180,30

    108,18

    72,12

    9. Ekainak 14, ?3x3 Saskibaloia?

    180,30

    108,18

    72,12

    10. Azaroak 16, ?Kirol jaia?

    180,30

    108,18

    72,12

    GUZTIRA?..

    540,90

    324,54

    216,36

    Aldi berean, eta hasieran aurkeztutako aurrekontuan aurreikusita ez baleude ere, zehatz-mehatz aipatu beharko dira jarduera horretarako beste erakundeetatik jasotako diru laguntzak eta dagozkion agiriak ere aurkeztu behar dira.

    ZORTZI: Pasaia Lezo Lizeoari 1.352,28 euro 2002 urteko aisialdi ekintzak aurrera eraman ahal izateko.

    Udal araudiaren 11. atalean jasotzen den bezala, dirulaguntza bi zatitan ordainduko da: %60 akordio hau hartu ondoren eta %40 jardueren memoria eta balantzea aurkeztu ondoren.

    DATA-EKINTZA

    %100

    %60

    %40

    11. Apirilak 12, ?Pailazoak?

    931,57

    558,94

    372,63

    12. Ekainak 7, ?Jolasak eta Tailerrak?

    420,71

    252,43

    168,28

    GUZTIRA?..

    1.352,28

    811,37

    540,91

    Aldi berean, eta hasieran aurkeztutako aurrekontuan aurreikusita ez baleude ere, zehatz-mehatz aipatu beharko dira jarduera horretarako beste erakundeetatik jasotako diru laguntzak eta dagozkion agiriak ere aurkeztu behar dira.

    GALDE ESKEAK.

    Ez dira izan.

    Aktaren bukaera.

    Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 11:55 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 309.585.etik 309.589.era zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

    Eguna