2003.eko Irailaren 25ekoa

Lezon, 2003ko irailaren 25ean, goizeko 9:00etan hasi du Gobernu Batzordeak BILKURA OHIKOA Gobernu Batzordearen Gelan lehen deialdian Kepa Garbizu Azkue alkatearen lehendakaritzapean eta Iñake Urrestarazu Azurmendi eta Aroia Goienetxea Egibar zinegotziak bertan direlarik.

Ez dira bilkurara etorri: Aitor Ocerin Ibáñez eta Jesús Mª Martiarena Jaca.

Idazkari gisa Pedro Etxarri Ollokiegi aritu da, udal idazkaria den Xabier Loiola bajan baitago.

AKTAREN ONARPENA

1.- Egoki irudituz gero, 2003ko irailaren 11an egindako bilkurako akta onartzea.

2003ko irailaren 11an egindako bilkurako akta aho batez onartu da.

ALKATETZA ETA ORDEZKARIAK

2.- Alkatearen eta ordezkarien erabakien kontu ematea, 321 eta 334 dekretuak, ondoren adierazten den bezala zehazturik:

321. Dekretua: Idazkariaren ordezkapena, gaixotasunezko baja dela eta.

334. Dekretua: Musika Eskolako bi irakasleren eszedentzia eskariak.

Gobernu Batzordeak berretsi egin ditu dekretuak.

Galde eskeak

Ez dira izan.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 9:30 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 309.948 zenbakia duen orri ofizialean jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna