2003.eko Maiatzaren 29ekoa

Lezon, 2003ko maiatzaren 29an, eguerdiko 12:00etan hasi du Gobernu Batzordeak BILKURA OHIKOA Gobernu Batzordearen Gelan lehen deialdian Aitor Sarasola Salaberria alkatearen lehendakaritzapean eta Mikel Mitxelena Iza eta Inmaculada Muñoz Martinez zinegotziak bertan direlarik.

Idazkari gisa Aitor Iztueta Garaikoetxea aritu da, udal idazkaria den Xabier Loiola bajan baitago.

AKTAREN ONARPENA

1.- Egoki irudituz gero, 2003ko apirilaren 30ean egindako bilkuretako aktak onartzea.

2003ko apirilaren 30an egindako bilkurako akta aho batez onartu da.

ALKATETZA

2.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

Ez da ezeren kontu eman.

3.- Kaleak asfaltatzerakoan ibilgailu bati egindako kalteen gastuak ordaintzea.

SS-2263-BD matrikula duen Nissan Almera autoari espedientearen arabera egindako kalteengatik, bere jabea den Jose Mª Arruti Galarzari 292 eurotako kalte-ordaina ordaintzea onartu da.

4.- Kalean aparkaturiko ibilgailu baten gainera udalaren hesi bat erortzean egindako kalteak ordaintzea.

0204-BKR matrikula duen Xsara Picaso autoak izandako kalteengatik 223,09 eurotako kalte ordaina ordaintzea onartu da.

5.- Altzateko igerilekuetako murala pintatzerakoan lapurtutako materiala ordaintzea (Andamios Donosti, S.L.)

Erabakirik hartu gabe gaia mahai gainean uzten da.

6.- Dirulaguntza emateko akordioaren berrikusketa (greba orduak), Egunerori emateko.

Apirilaren 3ko Gobernu Batzordeak martxoaren 13an egindako ordu beteko lanuzteagatik deskontatutakoaren diru kopuru berdineko dirulaguntza ematea Egunkariari erabaki zuen.

Gaurkoan erabaki hura zuzendu egiten da eta orduan onartutako 413,27 eurotako dirulaguntza eman ordez diru kopuru berdineko egunkari berriko akzioak erostea erabaki da, AKT enpresari.

HIRIGINTZA ETA ZERBITZUAK

7.- Larrun kaleko 1.ko jabekideen izenean Joan Jose Alfaro Gutierrezen lizentzia-eskaera, etxeko teilatua konpontzeko.

Joan Jose Alfaro Gutierrezek, Larrun kaleko 1.ko jabekideen ordezkari gisa, aurkeztu duen eskabidea azterturik, eta udal teknikariaren txostena ikusi ondoren, Gobernu Batzordeak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Joan Jose Alfaro Gutierrezi, Larrun kaleko 1.ko jabekideen ordezkari gisa, obra lizentzia ematea etxearen teilatua konpontzeko lanak egin ditzaten, ondorengo baldintza hauek betetzekotan:

  • Behar diren segurtasun baldintzak bete beharko ditu, oinezkoak eta ibilgailuak erabat babesturik geratzeko eran, sareak goitik beheraino ipinita, behar diren seinale guztiak, zatarriak isurtzeko eta ateratzeko zorroten propioa ipiniz e.a.
  • Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 792,88 euro ordaindu behar du.

8.- Lezoko planeamenduko Arau Subsidiarioetako 1 sektoreko Plan Partzialaren idazketa esleitzeko proposamena.

Koldo Ander Arruti Arkitektoak Lezoko Planeamenduko Arau Subsidiarioen S-1 Sektoreko Plan Partzialaren Idazlana egiteko proposamena aurkeztu du.

Proposamenean aipatzen diren lanengatik 22.218, 66 Euro BEZ barneko kopuru ekonomikoa aurkezten da.

Udal teknikariaren txostena ikusi ondoren, Gobernu Batzordeak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Lezoko Planeamenduko Arau Subsidiarioen S-1 Sektoreko Plan Partzialaren Idazlana Koldo Ander Arrutiri esleitzea 22.218,66 Euro, BEZ barne, kopuruaren truke.

9.- Lezoko Arau Ordezkatzaileen berrikuspenerako aurrerapen dokumentuaren idazketa esleitzeko proposamena.

Raimundo Mendiburu Abad Arkitektoak, Talde Idazlariaren izenean 1998an planeamenduaren aurrerapen dokumentua egiteko izenpeturiko kontratuaren inguruan proposamen bat egiten du.

Batetik Manuel Jimenez arkitektoak Arau Subsidiarioen idazlanean parte hartzeari uko egiten duela jakinarazten du, bestetik Igor Astibia Soziologoa Talde Idazlarian sartzen denaren berri ematen du.

Proposamenean aipatzen diren lanengatik 44.748 euroko kopurua eskatzen da, B.E.Z. kontuan izan gabe.

Udal teknikariaren txostena ikusi ondoren, Gobernu Batzordeak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Lezoko Planeamenduko Arau Subsidiarioen Aurrerapen dokumentuaren Idazlana Raimundo Mendiburuk zuzentzen duen taldeari esleitzea 44.748 gehi BEZ kopuruaren trukean.

10.- Zaborra bilketako zerbitzuaren kostu-gehikuntza errekonozitzeko proposamena.

Juan Galarragak apirilaren 14an udal erregistroan eskaera sartzen du (sarrera erregistroa 1.439) hilean 676,14 + BEZ gehiago kobratzeko zabor bilketaren zerbitzua gehitu egin delako.

Esan behar da enpresa hau 1994ean hasi zuela Lezon zabor bilketa zerbitzua prestatzen eta 2004 urtean bukatzen duela prestakuntza epea.

Urte hauetan zehar Lezon zenbait auzo berri eraiki dira: Lopene plaza, plazeta, Sagardiandi, Arretxene kalea eta Altamirako etxe berriak besteak beste. Horrek zabor bilketa lanak eta beraz, enpresa horrek behar duen denbora gehitzea suposatu du.

Beraz, eta Udal teknikariaren txostena ikusi ondoren, Gobernu Batzordeak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Juan Galarragari hilean 723,47 ? gehiago ordaintzea Lezoko zabor bilketa lanak gehitu egin direlako.

11.- Pinturas Isidoro Aguilar, S.L.k aurkeztutako eskabidea, Ipintza poligonoan kokaturiko pabiloiaren irekidura gauzatzeko.

Pinturas Isidoro Aguilar, S.Lk aurkeztutako eskabidea azterturik, Txatxamendi kaleko 27an kokaturiko pabilioiaren irekidura lizentzia eskatzen baitu, eta Udal teknikariaren txostena ikusi ondoren, Gobernu Batzordeak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Pinturas Isidoro Aguilar, S.L-ri lizentzia ematea Txatxamendi kaleko 27an (Ipintza poligonoa) kokaturiko pabilioiaren irekidura gauzatzeko, bertan pintura-bilketa lanean jarduteko helburuz.

12.- UAD 8, Andreseneko Tolarietan eraikitze proiektu batentzat, Jose Antonio Dozagarat Anduezak eskaturiko lan baimena ematea.

Jose Antonio Dozagaratek, PROMOCIONES JAUREGIALDE, S.L.ren izenean UAD. 8 Andreseneko Tolarietan etxebizitzak eraikitzeko oinarrizko proiektua aurkeztu du.

Lezoko hiri planeamenduko UAD. 8 exekuzio unitateko Zehaztapen Azterlanak, behin betiko onarpena jasoa duenez eta hiritartze zen birbanaketa betebeharrik ez duen hiri lur finkatuan dagoenez.

Udal arkitekto aholkulariaren txostena kontuan izanik eta 1976 Lurzoru Legeko Testu Bateratuaren 178 artikuluak dioenarekin bat etorriaz, Gobernu Batzordeak honako erabakia hartu du:

BAT: PROMOCIONES JAUREGIALDE, S.L.ri. UAD. 8 Andreseneko Tolarietan etxebizitzak eraikitzeko lan baimena ematea, Udal Arkitekto aholkulariaren txostenaren edukia betetzeko baldintzarekin.

GIZARTE ONGIZATE

13.- Proposamena, gizarte beharrizan larrietarako laguntzak onartzeko.

Gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntzak jasotzeko eskaerei buruz, gizarte langileak egin duen txostena ikusirik eta oharturik Eusko Jaurlaritzak ematen dituen dirulaguntzak joan den otsaila geroztik agortuak daudela, Gizarte Ongizateko eskuordedunak proposatu du udalak berak sustatutako laguntza programa bidez ordaintzea. Larrialdiko laguntza eskubidea izateko, maiatzaren 22ko 12/1998 legean eta 199/1999 dekretuan, apirilaren 20koak jasotzen diren baldintzak betetzen dituzte

Hala, Gizarte Ongizateko eskuordedunak hala proposatuta, Gobernu Batzordeak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Gizarte beharrizan larrietarako udal programako gastu partiden kontura ondoren dirulaguntzak ematea:

Zbk./Nº

Kontzeptua/Concepto

Kopurua/Cantidad

790

Lehen mailako premiak

540 E

687a

Ohiko etxebizitza mailegua

2.012,28 E

mantenimendua

334,80 E

795

Ohiko etxebizitza mailegua

1.038,87 E

797

Ohiko etxebizitzaren alokairua

1800 E

GUZTIRA 5.725,95 ? (AD-a eransten da)

BI: Dirulaguntza jasotzaileek ondorengo baldintzak bete beharko dituzte:

  • Dirulaguntza eskatutako helburuetarako erabiliko da.
  • Dirulaguntza zuritu egin behar da dagozkien errezibo edo fakturak aurkeztuz.
  • Laguntza jasotzeko eskubidea izatearekin zerikusia duten gertaerak izan badira , horien berri ematea.
  • Onuradunak bizileku aldaketaren berri ematea.
  • Akatsen bat dela eta eskuratutako edo dagokionetik gora eskuratutako kopuruak itzultzea.
  • Administraziora joatea eta elkarlanean aritzea, hala eskatzen zaionean.

KULTURA ETA EUSKARA

14.- Hezikuntza Elkarteari dirulaguntza onartzeko proposamena, "Eskola Festa" antolatzeko.

2003-04-28an Mª Luisa Iparragirre Etxeberriak, Hezikuntzaren izenean, maiatzaren 18an antolatuko duten Eskola Festa dela eta, pailazoak ekarri ahal izateko Udalaren dirulaguntza eskatuz idatzia aurkezten du (erregistro zenbakia 1.580).

Eskaera hori kontuan izanik, Euskara-Kultura Batzordeko lehendakariak proposatuta, Gobernu Batzordeak ondorengo erabakia hatu du.

BAT: Hezikuntzari 640 ? dirulaguntza ematea maiatzaren 18an antolatuko duten Eskola Festa dela eta, pailazoak ekarri ahal izateko (AD-355).

BI: Lezoko udal araudiak bere 11. atalean jasotzen duen bezala, bi zatitan ordainduko da (%60 onarpenean eta %40 jardueraren justifikazioa egin ondoren).

HIRU: Diruz lagundutako ekintza puntualetarako, programa amaitu eta hilabeteko epearen barruan, burututako iharduraren memoria xehatua eta gastuen jatorrizko agiria edo horien fotokopia konpultsatuak aurkeztuko dira.

Aldi berean, aurkeztutako aurrekontuan jaso gabe egon arren, diruz lagundutako egitarauak izan dituen gainontzeko dirulaguntzen zerrenda eta agiria ere aurkeztu behar dira.

15.- Tiñelu Elkarteari dirulaguntza onartzeko proposamena, "Sagardo Eguna 2003" antolatzeko.

2003-04-29an Jose Miguel Muñoz Sanz-ek, Tiñeluren izenean, maiatzaren 31ean antolatuko duten Sagardo Eguna dela eta, aurrekontua aurkeztuz idatzia aurkezten du (erregistro zenbakia 1.586). Bertan diru irteerak 5.251 ? izango direla aurreikusten dute eta udalaren laguntza eskatzen dute.

Eskaera hori kontuan izanik, Euskara-Kultura Batzordeko lehendakariak proposatuta, Gobernu Batzordeak ondorengo erabakia hatu du.

BAT: Tiñeluri 3005 ? dirulaguntza ematea maiatzaren 31ean antolatuko duten Sagardo Eguna aurrera eramateko (AD-354).

BI: Lezoko udal araudiak bere 11. atalean jasotzen duen bezala, bi zatitan ordainduko da (%60 onarpenean eta %40 jardueraren justifikazioa egin ondoren).

HIRU: Diruz lagundutako ekintza puntualetarako, programa amaitu eta hilabeteko epearen barruan, burututako iharduraren memoria xehatua eta gastuen jatorrizko agiria edo horien fotokopia konpultsatuak aurkeztuko dira.

Aldi berean, aurkeztutako aurrekontuan jaso gabe egon arren, diruz lagundutako egitarauak izan dituen gainontzeko dirulaguntzen zerrenda eta agiria ere aurkeztu behar dira.

16.- Lezo Herri Eskolari dirulaguntza onartzeko proposamena, 2002/2003 ikasturteko jarduerak antolatzeagatik.

Lezo Herri eskolak 2002/2003 ikasturtean burutu nahi dituen ekintzen berri azaltzen du, 2002-11-20ko idatzian. Bertan honako ekintzak burutuko dituela jakinarazten du:

  1. Ekologi tailerra ................................................................ 957,42 ?
  2. Zinema euskaraz ............................................................ 469,50 ?
  3. Ingurunearekin lotutako jarduerak eta irteerak ............ 2.724,48 ?

GUZTIRA 4.151,40 ?

Eskaera hori kontuan izanik, Euskara-Kultura Batzordeko lehendakariak proposatuta, Gobernu Batzordeak ondorengo erabakia hatu du.

BAT: Lezo Herri Eskolari 4.151,40 ? dirulaguntza ematea 2002/2003 ikasturtean burutu nahi dituen ekintzak aurrera eramateko (AD-356).

BI: Lezoko udal araudiak bere 11. atalean jasotzen duen bezala, bi zatitan ordainduko da (%60 onarpenean eta %40 jardueraren justifikazioa egin ondoren).

HIRU: Diruz lagundutako ekintza puntualetarako, programa amaitu eta hilabeteko epearen barruan, burututako iharduraren memoria xehatua eta gastuen jatorrizko agiria edo horien fotokopia konpultsatuak aurkeztuko dira.

Aldi berean, aurkeztutako aurrekontuan jaso gabe egon arren, diruz lagundutako egitarauak izan dituen gainontzeko dirulaguntzen zerrenda eta agiria ere aurkeztu behar dira.

17.- Lezoko zenbait elkarteei dirulaguntza ematea Mendekoste jaiak antolatzeko.

2003ko Mendekoste jaiak direla eta Lezoko zenbait elkarteek parte hartuko dute egitaraua burutzeko. Horretarako dirulaguntza eskaera luzatu dute.

Eskaera hori kontuan izanik, Euskara-Kultura Batzordeko lehendakariak proposatuta, Gobernu Batzordeak ondorengo erabakia hatu du.

BAT: Lezoko zenbait elkarteei 9.277,30 ? dirulaguntza ematea 2003ko Mendekoste jaiak antolatzeko (A-364).

ELKARTEA

EKINTZA

AURREKONTUA

EMANDAKOA

Jaizkibel Allerru Elkartea

Plater Tiraketa

2.100 ?

2.100 ?

Erakusketa T.

Kartel Lehiaketa

512,00 ?

512,00 ?

Hezikuntza

Pilota

850,00 ?

850,00 ?

Ixkulin

Bertsolariak

481,00 ?

481,00 ?

Murixka

Dantza txapelketa

1.800,00 ?

Ikurrinaren igoera

150,00 ?

1.950,00 ?

Tiñelu

Toka

210,35 ?

Truk

300,51 ?

Bertsolariak

480,81 ?

Tortilla lehiaketa

30,00 ?

1.021,67 ?

Allerru Txirrindulari

Zinta lasterketa

800,00 ?

800,00 ?

DIRULAGUNTZAK GUZTIRA [(partida (220)]

7.714.67 ?

Beste gastuak

2003urtean

Dultzaineroak (ekainak 7 eta 8)

540,91 ?

Erraldoiak (ekainak 6, 7 eta 8)

450,76 ?

Txistulariak (ekainak 6, 7 eta 8)

450,76 ?

Zezen suzkoa (ekainak 8)

120,20 ?

DIRULAGUNTZAK partidatik (220)

1.562,63 ?

Beraz, guztira 7.714,67+ 1.562,63= 9.277,30 ? ematea proposatzen da 220 partidatik.

BI: Jaiak direnez dirulaguntzaren %100a ordaintzea proposatzen da.

18.- Kultura Euskara Batzordeak proposatutako zenbait dirulaguntza ematea.

Euskara-Kultura Batzordeko lehendakariak proposatuta, Gobernu Batzordeak ondorengo erabakia hatu du.

BAT: 213 partidari atxikitzea 600 ? dirulaguntza U.E.U.ri. Dirulaguntza hau banatuko da ikastarora joan nahi dutenen artean (soilik matrikula ordaintzeko, ez egonaldia) berdin zenbat matrikulatzen diren. 600 ? banatzeko adina pertsona matrikulatuko ez balitz, kitapena egin ondoren U.E.U.ra ingresatuko zaio sobratzen den diru kantitatea (A-382).

BI: Lankidetza hitzarmena bideratzea Aranzadi Zientzia Elkartearekin Lezoko historiari buruzko liburu saila eratzeko. Bukatu berri den "Lezoren historia aurrez-aurre" liburuari, XX. Mendeko historia gizarteratzeko bildumaren 2. alea kaleratzea da helburua. Aranzadi Zientzia Elkarteari 16.755 euroko dirulaguntza emango zaio (AD- 383).

HIRU: Oarsoaldeari diru ekarpena: Lan munduko euskara plana sustatzeko eta Familia Egitasmoa aurrera eramateko, Oarsoaldeko Euskara Zerbitzuak teknikari baten kontratazioa egiteko erabaki zuen 2003ko apirilaren 14ean eginiko bileran. Lezoko udalak 3.283,57 ? ekarpena egingo dio Oarsoaldeari (AD- 384).

LAU: Oarsoaldeko HITZA, euskarazko egunkariari dirulaguntza: HITZA egunkaria sortzeko proiektuari 17.754 ? dirulaguntza ematea proposatzen da. (A- 385).

BOST: Oarso Telebistari 2003 urteko dirulaguntza esleitzea: 30.000 ? (AD- 386).

SEI: Euskaldunon Egunkaria itxi osteko, EGUNEROk hartu dio behin behineko lekua. Egunkariko langileek konpromisoa hartu zuten proiektu berri bat kalean egoteko eta udal honek bat egiten duenez aipatu egitasmoarekin, akzio bidezko diru bilketari 6.000 ? kantitatearekin atxiki nahi da.

Partida berria sortu behar da: Kultura departamentuko "Akzioen erosketa" izenarekin eta 6.000 ? dirukopuruarekin.

ZAZPI: Ipuinen egitasmoa: 2003 urtean gauzatu ahal izateko, Orratx! kultur elkarteari 3.000 ? dirulaguntza ematea proposatzen da (AD- 387).

ZORTZI: Sortu berri den buruhandi eta erraldoien konpartsa dela eta, Altzate Auzo Elkarteari 600 ? dirulaguntza ematea buruhandi eta erraldoien uniforme berriak erosi ahal izateko (AD- 388).

BEDERATZI: Auditoriumaren atzeko aldean dagoen aretoan (Herri Eskolaren barnean) eta bertan dagoen gizonezkoen komunean bi dutxa instalatzeko baimena eskatzea Herri Eskolako zuzendaritzari udalaren izenean.

Baimena jaso orduko obra hauek gauzatzeko aurrekontuak eskatzea eta eskolako oporraldian obra egitea.

HAMAR: Lezoko udal araudiak bere 11. Atalean jasotzen duen bezala, bi zatitan ordainduko dira bi, bost, zazpi eta zortzi puntuetako proposamenen dirulaguntzak (%60 onarpenean eta %40 jardueraren justifikazioa egin ondoren) eta gainontzekoei, Lezoko udal araudiaren 10. atalaren arabera, %100 ordainduko zaie: bat, hiru, lau eta seigarren puntuetako proposamenenak.

HAMAIKA: Diruz lagundutako ekintza puntualetarako, programa amaitu eta hilabeteko epearen barruan, burututako iharduraren memoria xehatua eta gastuen jatorrizko agiria edo horien fotokopia konpultsatuak aurkeztuko dira.

Aldi berean, aurkeztutako aurrekontuan jaso gabe egon arren, diruz lagundutako egitarauak izan dituen gainontzeko dirulaguntzen zerrenda eta agiria ere aurkeztu behar dira.

Aurrez urgentziazkotzat jo ondoren, aho batez onartu da honako gai hauek lantzea:

URGENTZIAZ

19.- Familiako esku-hartzeen jarraipenak onartzea.

Lezoko Gizarte Zerbitzuek eskaintzen duen familiako esku-hartze programan parte hartzen ari diren esp. 51b eta esp. 95a familien txostena ikusi eta udal aurrekontuetan dagoen diru-izendapena aztertu ondoren, Gizarte Ongizateko eskuordedunak hala proposatuta, Gobernu Batzordeak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Udalak onartzea familiako esku-hartze horien jarraipena.

BI: Udalak beregain hartzea terapia eta hezitzailearen saioen kostua, guztira, 6.420 ?. Partida 175 kodea.

20.- Etxez etxeko laguntza zerbitzu eskaera

Ikusi dut etxez-etxeko laguntza eskatzeko Encarnación Irastorza Damboleneak egin duen eskabidea. Era berean, aztertu dut gizarte langileak egindako txostena. Hortaz, Gizarte Ongizateko eskuordedunak hala proposatuta, Gobernu Batzordeak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Etxez-etxeko zerbitzua ematea Encarnación Irastorza Damboleneari ondorengo baldintzetan:

  1. Zerbitzua etxeko lanak egiten laguntzeko da eta baita zaintza pertsonalerako ere, bainua, bi egunetan ordu t´erdi, nahiz eta gehitu daitekeen, zerbitzu beharren arabera.
  2. Onuradunak egin beharreko diru-ekarpena hilean, 45,36? da.

BI: Zerbitzu hau Pepi Lasarte langileak emango du.

21.- Interes sozialeko elkarteei dirulaguntzak

Lezoko udalean 2003 urterako Gipuzkoako interes sozialeko hainbat elkarteak dirulaguntza eskaera egin dute. Aktibitate plangintza eta dirulaguntza eskaera aztertu ondoren eta horri erantzuteko udal aurrekontutan dagoen diru izendapena aztertu ondoren, gizarte ongizateko zinegotzi delegatuak proposatuta, Gobernu Batzordeak honako hau erabaki du:

BAT: Ondorengo elkarteei bakoitzari 184,73? tako dirulaguntza ematea, guztira 1.658,61?;

    • Gurutze Gorria
    • Elkartzen BAP
    • ATECE
    • AGIPASE, guraso bananduen elkartea
    • Ortzadar, guraso elkartea
    • ADEMGI
    • ASFAMOGI
    • ASCODEL

BI: Erabakia hartu eta berehala egingo da dirulaguntza ordainketa. 2003ko aurrekontuko 200 partidatik.

Ima Muñozek dio diru bat gorde dela Lezdi elkarteak bere proiektua aurkezten duenerako.

22.- Arrisku egoeran dauden adingabekoen familien tratamendua aurrera eramango duten profesionalak kontratatzeko deialdia egitea.

Uztailaren 30ekoa, gizarte-zerbitzuen alorreko egitekoak zehazteko, 155/2001 dekretuaren arabera, udalaren eskumena da arrisku egoeran dauden adingabekoen familien eskuhartze programa aurrera eramatea.

Gauzak horrela, prebentzio programa horren barruan tratamendu zerbitzua aurrera eramango duten profesionalak kontratatzeko plegu teknikoa landu dute eskualdeko udaletako gizarte langileek. Eta ondoren prebentzio mahaian eta ongizate batzordean aurkeztu da plegu hori. Aurrekoa kontutan hartuta, Gizarte Ongizateko eskuordedunak hala proposatuta, Gobernu Batzordeak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Honekin batera doazen baldintza teknikoen plegua eta baldintza ekonomiko administratiboen plegua ontzat ematea.

BI: Jende aurrean jartzea hilabetez, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean iragarkia argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, interesdun orok alegazioak aurkezteko aukera izan dezan.

23.- E1 dela eta, Lezo Herri Eskolari dirulaguntza luzatzeko aldeko txostena.

Lezoko Udalak eta Lezo Herri Eskolak, E1 proiektua dela eta, eskola kirola begiratu eta kudeatzeko, proiektua dioenari jarraituz, 2003ko urtarrilaren 24an hitzarmena sinatu zuten. Hitzarmena honetan, 2002-2003 ikasturtean egingo diren ekintzak zein baldintzetan burutuko diren finkatzen da.

Guzti hori kontutan hartuta, Gobernu Batzordeak honako hau erabaki du:

BAT: hitzarmenak dioenari jarraituz, 2002-2003 ikasturtean egingo diren ekintzak burutzeko, Lezoko Herri Eskolarentzat 4.751'64 ?tako dirulaguntza onartzea.

BI: hitzarmenak dioen bezala, Lezo Herri Eskolak 2.850'98 ?tako lehen ekarpena (%60a) jasoko du dirulaguntza onartzean (betebeharreko tramite administratiboak bete bai dira) eta behin-betiko likidazioa ikasturte bukaeran, jardueren memoria-laburpena eta balantze ekonomikoa aurkezterakoan, egingo da.

HIRU: ordainketa 541-2002 partidatik egitea (AD-381).

24.- E1 dela eta, Lezo Institutuari dirulaguntza luzatzeko aldeko txostena.

Lezoko Udalak eta Lezo Institutuak, E1 proiektua dela eta, eskola kirola begiratu eta kudeatzeko, proiektua dioenari jarraituz, 2003ko urtarrilaren 24an hitzarmena sinatu zuten. Hitzarmena honetan, 2002-2003 ikasturtean egingo diren ekintzak zein baldintzetan burutuko diren finkatzen da.

Guzti hori kontutan hartuta, Gobernu Batzordeak honako hau erabaki du:

BAT: hitzarmenak dioenari jarraituz, 2002-2003 ikasturtean egingo diren ekintzak burutzeko, Lezoko Institutuarentzat 2.340'36 ?tako dirulaguntza onartzea.

BI: hitzarmenak dioen bezala, Lezo Institutuak 1.404'22 ?tako lehen ekarpena (%60a) jasoko du dirulaguntza onartzean (betebeharreko tramite administratiboak bete bait dira) eta behin-betiko likidazioa ikasturte bukaeran, jardueren memoria-laburpena eta balantze ekonomikoa aurkezterakoan, egingo da.

HIRU: ordainketa 541-2002 partidatik egitea (AD-380).

25.- Galde eskeak

Ez dira izan.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 12:30 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 309.871.etik 309.881.era zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna