Lezon, 2003ko otsailaren 20an, goizeko 10:10 orduetan hasi du Gobernu Batzordeak BILKURA OHIKOA Gobernu Batzordearen Gelan lehen deialdian Aitor Sarasola Salaberria alkatearen lehendakaritzapean eta Mikel Mitxelena Iza eta Inmaculada Muñoz Martinez zinegotziak bertan direlarik.
Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.
AKTAREN ONARPENA
1.- Egoki irudituz gero, 2003ko urtarrilaren 23an egindako bilkurako akta onartzea.
2003ko urtarrilaren 23an egindako bilkurako akta aho batez onartu da.
ALKATETZA
2.- Alkatearen erabakien kontu ematea: 60 eta 63 dekretuak berrestea, Inauterietako dirulaguntzak eta "Lezo XX. Mendean" libururako dirulaguntzak ematen dituztenak.
Alkateak 2003ko 60. eta 63. dekretuen berri eman du. 60. dekretuaren bitartez Inauterietako hainbat elkarteei dirulaguntza ematea erabaki du eta 63. dekretuaren bitartez "Lezo XX. Mendean" libururako dirulaguntzak ematea erabaki du. Gobernu Batzordeak berretsi egin ditu erabakiak.
GIZARTE ONGIZATE
3.- Proposamena, gizarte beharrizan larrietarako laguntzak onartzeko.
Ikusirik gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntzak jasotzeko eskaerei buruz gizarte langileak gin duen txostena eta Gizarte Ongizateko eskuordedunak egin duen proposamena kontutan hartuz, hemen heldu den erabakia hartu du Gobernu Batzordeak:
BAT: Onartzea gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntza ematea 2003ko abendurarte ondorengo espedienteei. Aurtengo urtarrileko 23an gobernu batzordeak onartutako irizpideen arabera emango dira laguntza hauek:
Zbk./Nº |
Kontzeptua/Concepto |
Kopurua/Cantidad |
323 |
Mantenimendurako |
486 E |
614 |
Mantenimendurako |
486 E |
403b |
Konponketa |
61,77E |
093a |
Mantenimendurako |
486 E |
Zorrak |
486 E |
|
742 |
Etxeko kreditua |
1.574,16 E |
mantenimendurako |
280,80 E |
|
526a |
alokairua |
1.669,80 E |
Mantenimendurako |
455,40 E |
|
751 |
alokairua |
2.123,28 E |
Lehen mailako premiak |
496,80 E |
|
231b |
Alokairua |
219,72 E |
261 |
Lehen mailako premiak |
238.50 E |
683a |
Mantenimendurako |
388,80 E |
Zorrak |
113 E |
|
586 a |
Lehen mailako premiak |
540 E |
587 a |
Lehen mailako premiak |
540 E |
GUZTIRA 10.676,03 E (AD eransten da) |
BI: Dirulaguntza jasotzaileek ondorengo baldintzak bete beharko dituzte:
- Dirulaguntza eskatutako helburuetarako erabiliko da.
- Dirulaguntza zuritu egin behar da dagozkien errezibo edo fakturak aurkeztuz.
- Laguntza jasotzeko eskubidea izatearekin zerikusia duten gertaerak izan badira , horien berri ematea.
- Onuradunak bizileku aldaketaren berri ematea.
- Akatsen bat dela eta eskuratutako edo dagokionetik gora eskuratutako kopuruak itzultzea.
- Administraziora joatea eta elkarlanean aritzea, hala eskatzen zaionean.
4.- Proposamena, etxez etxeko laguntza eskaera ontzat emateko.
Ikusirik etxez-etxeko laguntza eskatzeko Maria Lizarazu Salaberria andreak egin duen eskabidea. Era berean, azterturik gizarte langileak egindako txostena eta Gizarte Ongizateko eskuordedunak egin duen proposamena aztertu ondoren, hemen heldu den erabakia hartu du Gobernu Batzordeak:
BAT: Etxez-etxeko zerbitzua ematea Maria Lizarazu Salaberria andreari ondorengo baldintzetan:
- Zerbitzua etxerako laguntza emateko da, astean lau ordutakoa, nahiz eta gehitu daitekeen, zerbitzu beharren arabera.
- Onuradunak egin beharreko diru-ekarpena hilean, 33,26 E da.
BI: Zerbitzu hori itxoin zerrendan geratuko da.
5.- Proposamena, elbarri izateagatik aparkalekua erreserba onartzeko.
Ikusirik Martin Erasun Aldaiak egindako eskaera elbarria izateagatik aparkalekua erreserbatzeko. Era berean azterturik gizarte langilearen txostena eta Gizarte Ongizateko eskuordedunak egin duen proposamena aztertu ondoren, hemen heldu den erabakia hartu du Gobernu Batzordeak:
BAT: Onartzea aparkaleku erreserba egitea Martin Erasun Aldaiari ondorengo matrikularekin, SS-4079-BJ.
KULTURA ETA EUSKARA
6.- Proposamena, AEKari dirulaguntza emateko 2002-2003 kurtsoagatik.
Oroitzene AEK Euskaltegiak 2003ko urtarrilaren 23an aurkeztu zituen (sarrera erregistroa: 377) helduak euskalduntzeko ikastaroei buruzko 02-03 ikasturteko matrikulazio datuak, egutegiak eta ordutegiak (atxikita doaz).
Lezoko Udaleko Euskara-Kultura zerbitzuak, datu horietan oin hartu eta hitzarmenean ezarritako moduluak aplikatu ondoren, ikasturte osoko eskola-orduengatik eta haurtzaindegi zerbitzuagatik Oroitzene AEK Euskaltegiari dagokion dirulaguntza finkatu du (informazioa atxikita doa) .
Hala, Lezoko Udalaren eta Oroitzene AEK Euskaltegiaren arteko aurreko hitzarmenari jarraiki, Euskara-Kultura Batzordeko lehendakariak proposatuta, Gobernu Batzordeak ondorengo erabakia hartu du:
BAT: Onartzea helduak euskalduntzeko 2002-2003 ikasturteko eskola-orduengatik Oroitzene AEK Euskaltegiari dagokion dirulaguntza: 23.450,66 euro.
BI: Onartzea helduak euskalduntzeko 2002-2003 ikasturteko haurtzaindegi-zerbitzuagatik Oroitzene AEK Euskaltegiari dagokion dirulaguntza: 654,62 euro.
HIRU: Oroitzene AEK Euskaltegiari, dirulaguntza osotik, 2002ko urritik abendura emandako euskara-eskolei (7.840,56 euro) eta haurtzaindegi zerbitzuari (216,44 euro) dagokiena ordaintzea: guztira, 8.057,00 euro. Lehenengo ordainketa hau 2002ko aurrekontuetako 205 partidaren gain egingo da.
LAU: Bigarren zatia, hau da, 2003ko urtarriletik ekainerako eskola orduena (15.610,10 euro) eta haurtzaindegi zerbitzuarena (438,18 euro), memoria eta balantzea aurkeztu ondoren ordainduko da 2003ko aurrekontuetako 205 partidaren gain.
7.- Proposamena, Haurtxo Haur Eskolari emandako 2002ko dirulaguntzaren likidazioa.
2003ko otsailaren 7an eman diote sarrera 2002ko behin-betiko balantzeari udal erregistroan. Era berean, hitzarmenean aipatutako ziurtagiriak aurkeztu dituzte eta gastuak justifikatzeko agiriak Udalaren esku utzi aztertzeko.
Haurtxo haur-eskolak ekarritako dokumentazio hori guztia Euskara-Kultura zerbitzuan aztertu ondoren, ikusi dugu aurkeztutako dokumentazioa eta behin-betiko balantzean jasotako datuak bat datozela.
Hona hemen 2002ko balantzearen kopuru nagusiak:
Pertsonal gastuak...........................117.808,15
Mantentze gastuak............................8.911,19
Funtzionamendu gastuak................10.002,88
Gastuak, guztira................................136.722,22
Gurasoen kuotak..............................71.807,48
Udalaren dirulaguntza.....................46.085,79
Jaurlaritzaren dirulaguntza..............38.007,84
Sarrerak, guztira..............................155.901,11
2002ko emaitza (superabita)..........19.178,89
Hori guztia kontuan hartuta, Euskara Kultura Batzordeko lehendakariak proposatuta, heldu den ERABAKIA hartu du Gobernu Batzordeak:
BAT: Onartzea Haurtxo haur-eskolak aurkeztutako 2002ko behin-betiko balantzea eta balantze horretan ageri den emaitza, hots, 19.178,89 euroko superabita.
BI: Emaitza superabita izan denez eta hitzarmenean ezarritakoari jarriki, Udalak ez dio Haurtxo haur-eskolari ordainduko 2002ko ekitalditik ordaintzeke geratu zen aurreikusitako galeraren %25, hau da, 15.361,93 euro.
HIRU: Emaitza superabita izan denez, Haurtxo haur-eskolak Udalari 19.178,89 euro itzuli behar dizkio, Udalak Euskadiko Kutxan duen 3035 0125 111250900005 kontu korrontean.
8.- Proposamena, Haurtxo Haur Eskolari 2003ko dirulaguntza onartzeko.
Mahai gainean geratu da.
9.- Proposamena, Txinparta Abesbatza Elkartea Ekonomi Jardueren gaineko Zergaren tasa ordaintzetik salbuesteko.
Txinparta Abesbatza-Elkartea Kultur Elkarteak Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga ordaintzetik salbuesteko eskaera egin dio Lezoko Udalari eta, eskaerarekin batera, zenbait dokumentu aurkeztu du.
Eskaeran aipatu eta dokumentazioan ikus daitekeenez, elkarte hori Elkarteen Erregistroan inskribatutako irabazi asmorik gabeko kultur erakundea da eta helburu hauek ditu, besteak beste:
- Lezoarrei musikaren bidez zerbitzua eskaintzea.
- Herriaren kultur bizitza sustatzea eta kultura musikala ezagutzera ematea.
- Abesbatzaren bidez, abesten erakustea.
Gainera, helburu guzti horiek lortzeko, Lezoko Udalarekin elkarlana garatzen du eta Kultura eta Euskara batzordeetan parte hartu du modu iraunkorrean.
Bestalde, Ekonomi Jardueren gaineko Zergaren Testu Bateratuaren 5. artikulua aldatzen duen urriaren 28ko 6/1997 Foru Arauaren arabera, irabazi asmorik gabeko elkarteak salbuetsita egongo dira baldin eta, udalerriarekin batera lankidetza jarduerak burutzeagatik, udal onurakoak izendatuta badaude.
Hori guztia ikusita, Euskara Kultura Batzordeko lehendakariak proposatuta, heldu den ERABAKIA hartu du Gobernu Batzordeak:
BAT: Txinparta Abesbatza-Elkartea udal onurakotzat izendatzea.
BI: Ekonomi Jardueren gaineko Zergaren tasa ordaintzetik salbuestea.
HIRU: Testu bateratuaren aldaketako 5. Atalean agertzen den lez, Gipuzkoako Foru Aldundiari jakinaraztea.
10.- Proposamena, Ixerka! Haur eta Gazte Sailari dirulaguntza emateko, Gure Olentzero, ipuin musikala 2002gatik.
Orratx (Ixerka! haur eta gazte sailak) Gabonetako "Gure Olentzero" ipuin musikala antolatu zuen. Beraz, Euskara Kultura Batzordeko lehendakariak proposatuta, heldu den ERABAKIA hartu du Gobernu Batzordeak:
BAT: dirulaguntza gisa, 450 euro zuzentzea Orratx (Ixerka ! haur eta gazte)-ri Gabonetako "Gure Olentzero" ipuin musikala antolatzeagatik (AD ? 1237-2002).
11.- Proposamena, Araba Euskaraz 2003ri dirulaguntza emateko.
San Bizente ikastolak 2003 urteko ARABA EUSKARAZ jarduera aurrera eraman ahal izateko eta bidalitako dokumentazioa kontutan izanik, Euskara Kultura Batzordeko lehendakariak proposatuta, heldu den ERABAKIA hartu du Gobernu Batzordeak:
BAT: dirulaguntza modura, 250 euro ematea San Bizente ikastolari (AD ? 35).
12.- Proposamena, Oroitzene AEKri 2002ko Gabonetako ekintzengatik emandako dirulaguntzaren likidazioa.
2002 urteko Gabonetako ekintzak egin ondoren, honako balantzea aurkeztu du Oroitzene AEK euskaltegiak:
Irteerak guztira: ........................?.. 2.075,03 ?
Sarrerak guztira: ............................ 340,00 ?
Diferentzia: .................................... 1.735,03 ?
2002-11-29an Gobernu Batzordeak, besteak beste, Oroitzene AEK Euskaltegiari Gabonetako ekintzak aurrera eraman ahal izateko, dirulaguntza gisa, 1.292,18 euro zuzentzea erabaki zuen (AD-1072).
Beraz, uste baino gehiago gastatu dutenez, Euskara-Kultura Batzordeko lehendakariak proposatuta, Gobernu Batzordeak ondorengo erabakia hartu du:
BAT: Oroitzene AEK euskaltegiari 442,85 ? (AD-93) ordaintzea Gabonetako ekintzak aurrera eramateagatik sortutako gastuen eta sarreren arteko diferentzia dela eta.
GALDE ESKEAK
Ez dira izan.
Aktaren bukaera.
Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:45 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 309.793.etik 309.798.era zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.