2003.eko Urtarrilaren 23ekoa

Lezon, 2003ko urtarrilaren 23an, goizeko 10:15 orduetan hasi du Gobernu Batzordeak BILKURA OHIKOA Gobernu Batzordearen Gelan lehen deialdian Aitor Sarasola Salaberria alkatearen lehendakaritzapean eta Mikel Mitxelena Iza eta Inmaculada Muñoz Martinez zinegotziak bertan direlarik.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTAREN ONARPENA

1.- Egoki irudituz gero, 2002ko abenduaren 19an egindako bilkurako akta onartzea.

2002ko abenduaren 19an egindako bilkurako akta aho batez onartu da.

ALKATETZA

2.- Alkatearen erabakien eta adierazpenen berri ematea.

Alkateak 2003ko 17. Dekretuaren berri eman du. Haren bidez Jaizkibel Hiribideko eta Aralar kaleko bidegurutzean kokatutako kioskoaren esleipena Jose Ramón Cuesta Garmendiari ematea erabaki baitu. Gobernu Batzordeak berretsi egin du erabakia.

3.- Proposamena, Lezoko Unibertsitateko Udalaren nortasun eskuliburua onartzeko.

2002ko azaroaren 29an egindako bileran Gobernu Batzordeak bere oniritzia eman zion Lezoko Unibertsitateko Udalaren nortasun eskuliburuari.

Baita ere erabaki zen gainontzeko korporazio kideei ere dokumentu honen berri ematea, 15 eguneko epean bere ekarpenak egin zitzaten.

Gonbite horri erantzunez Iñake Urrestarazuk eta Kepa Garbizuk, beren taldeen izenean, zenbait ohar eta eskaera luzatu dituzte: bat, ez dagoelako argi erabakia behin betirako hartuta dagoen ala ez Gobernu Batzordeak hartutako erabakia eta abenduko "Udal Albistarian" agertutakoa ez datozelako bat; bi, ez dela zehazten "armarria" eta "irudia" , bakoitza non eta noiz erabiliko diren; hiru, argitzea edonork erabili al dezakeen udal armarria baldintzarik gabe; eta, lau, herriko armarrien aldaketak baduela bere legezko tramitazioa eta haren arabera ezin dela Gobernu Batzordearen erabaki hutsez egin.

Lehenengo eskaerari buruz esan behin betiko erabakia hartu gabe dagoela oraindik eta korporazio kideak entzun ondoren hartu nahi genuela eta horrela egingo dugula. Bigarren oharrari buruz esan arrazoi duela eta eskuliburuak ez duela inongo zehaztasunik bi irudien arteko erabilera zehazteko. Komeni da zehaztapen hori liburuan jasotzea. Bi irudien arteko erabilera honela bereiztea eta horrela jasotzea proposatu dut: "Armarria" protokolozko ekitaldi edo ekintzetan erabiltzea eta irudi edo "logo" berria ekitaldi eta ekintza administratiboetan udalaren irudi bezala erabiltzea. Hirugarren aipamenari buruz esan "armarria" Udalarena izanik ere beste edozein sinboloek bezala herritarren guztien eskura dagoen sinboloa dela. Laugarren gaian aipatzen duen armarriaren aldaketak beharrezkoa duen tramite legalari buruz esan eskuliburu honetan ez dela inongo armarri aldaketarik proposatzen, aitzitik Lezoko armarriari buruz dauden deskribapenak jasotzen dira soilik.

Guzti horregatik eta bi irudien arteko erabilera argitzeko aipatu zinegotziek egindako eskaera onartuz manualari behin betiko onarpena ematea proposatu Alkateak eta Gobernu Batzordeak onartu egin du proposamena.

Alkateak dio eskuliburua onartu ondoren datorren hilabetean egin beharreko egokitzapenak eta aldaketak egingo direla eta martxoan eredu berriak martxan jartzea aurreikusi dela.

HIRIGINTZA ETA ZERBITZUAK

4.- Apaiziartza Berrin teilatua eta fatxada berritzeko obra lizentzia.

Margarita eta Junkalek 2002ko abenduaren 23an aurkeztu dute teilatua berritzeko proiektua eta obra lizentzia eskatu dute Apaiziartza Berri baserriaren teilatua eta fatxada berritzeko.

Udal teknikariak emandako txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak ondorengo hau erabaki du:

BAT: Eskatzaileei obra lizentziak ematea Apaiziartza Berri baserrian bai teilatua eta bai fatxada berritzeko, obra horiek bi hilabeteko epean egin beharko dituztelarik.

BI: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 540,35 euro ordaindu behar du. (Eraikuntzaren gaineko zerga 504,30 euro da eta obraren gaineko tasa 36,05 euro).

5.- Antonio Etxebeste Etxeberriak, Zubitxo Txatartegiaren ordezkari gisa, eskatuta tramitatzen ari den jarduera espedienteari aldeko txostena ematea.

Antonio Etxebeste Etxeberriak, Zubitxo Txatartegiaren ordezkari gisa, eskatuta tramitatzen ari den jarduera espedientea azterturik eta udal teknikariaren txostena ikusi ondoren, Gobernu Batzordeak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Antonio Etxebeste Etxeberriak, Zubitxo Txatartegiaren ordezkari gisa, eskatuta tramitatzen ari den jarduera espedienteari oniritzia ematea, Txatxamendi kaleko 22.ean (Ipintza Industrialdea) dagoen pabilioia gaitzeko lizentzia eskatu baitu, hartan, txatartegi-jardueran aritzeko.

BI: Espediente osoa Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurumen Sailera bidaltzea, behar diren neurri zuzentzaileak ezar ditzaten.

GIZARTE ONGIZATEA

Gai zerrendako 9. gaia 6.en puntura aurreratzea erabaki da, lehenengo laguntza irizpideak eta gero laguntzak erabakitzeko.

6.- Irizpideak finkatzea gizarte beharrizan larrietarako laguntzak eta familiei laguntzak banatzeko.

Lezoko Udalean jaso diren gizarte beharrizan larrietarako laguntza eskaerak ikusi eta horiei erantzuteko udal aurrekontuetan dagoen diru-izendapena aztertu ondoren, Gizarte Ongizateko delegatuak hala proposatuta, Gobernu Batzordeak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Dirulaguntzak emateko ondorengo irizpideak onartzea:

  1. Dirulaguntza eskubidea izango dute Gizarte Eskubideen Gutunaren 10/2000 Legean eta gizarte bazterketaren aurkako maiatzaren 22ko 12/1998 Legean ezarritako baldintzak betetzen dituzten herritarrek eta bertan jasotako tramitazio prozedura jarraituko da. Aipatutako legeetako baldintzak (batez ere errolda denbora eta adinarena) betetzen ez dituzten herritarrek ere eskubidea izango dute, beti ere gizarte langileak egiten duen gizarte txostenaren baitan.
  2. Bizikidetzako unitate bakoitzari gehienez bi kontzepturengatik onartuko zaio dirulaguntza. Dena den, gizarte langilearen balorazioaren arabera, hirugarren kontzeptu bat onartuko da baldin eta eskatzailearen edo bizikidetzako unitateko norbaiten edonolako gizarteratze prozesua bideratzeko beharrezkoa denean.

3-Dirulaguntza eskaerak 2003 urte osorako egin ahal izango dira eta urte osorako onartuko dira.

4-Dirulaguntza eskatzeko kontzeptuak ondorengoak dira eta gehienez ere ondorengo kopuruak onartuko dira kontzeptu bakoitzeko:

  1. Ohizko bizilekua den etxearen alogera edo kreditua: Dagokion gastu babesgarriaren %50 onartuko da, beti ere gehienezko kopurua 270,45 euro hilean.
  2. Etxeko mantenimendu gastuak: Dagokion gastu babesgarriaren %50 onartuko da, beti ere gehienezko kopurua 45 euro hilean.
  3. Instalazioak eta konponketak: Dagokion gastu babesgarriaren %50 onartuko da, beti ere gehienezko kopurua 45 euro hilean.
  4. Elektragailuak eta altzariak: Dagokion gastu babesgarriaren %50 onartuko da, beti ere gehienezko kopurua 45 euro hilean.
  5. Oinarrizko beharrak: Dagokion gastu babesgarriaren %50 onartuko da, beti ere gehienezko kopurua 45 euro hilean.
  6. Aurreko kontzeptu guztiengatik dituen zorrak: kontzeptuaren arabera goian aipatzen diren kopuruak onartuko dira.

7.- Gizarte Beharrizan larrietarako laguntzak onartzea.

Ikusirik gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntzak jasotzeko eskaerak. Udal aurrekontuetan dagoen diru izendapena aztertu ondoren eta Gizarte Ongizateko delegatuak hala proposatuta, Gobernu Batzordeak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Onartzea gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntza ematea ondorengo espedienteei bakoitzari dagokion kopuruarekin.

esp. Zkia.

kontzeptua

Dirulaguntza kopurua

198A

1

901,50

2

540

006B

1

36

2

540

667B

1

1950

2

540

675A

1

1243

2

540

294B

1

1120

483A

1

96

2

540

596B

1

1980

2

540

569ª

2

540

3

540

231B

1

1986

2

540

722

1

2280

2

540

720

1

1400

2

540

051B

1

722

306

2

540

6

372

583A

1

1800

2

540

103A

2

540

403B

2

540

724

2

540

002A

1

2059,38

292

1

1068,12

2

540

519B

1

2615,22

2

540

304

1

960

32.309,22

Kontzeptuak: 1. Alogera eta kredituen interes eta amortizazioak

2. Mantenimendu gastuak

3.Altzari eta elektrotresnak

4.Konponketak eta istalazioak

5 Lehen mailako premiak

6.Zorrak

BI: Guztira 32.309,22 euro ematea onartzea. Partida 196 kodea duena.

HIRU: Dirulaguntza jasotzaileek ondorengo baldintzak bete beharko dituzte:

    • Dirulaguntza eskatutako helburuetarako erabiliko da.
    • Dirulaguntza zuritu egin behar da dagozkien errezibo edo fakturak aurkeztuz.
    • Laguntza jasotzeko eskubidea izatearekin zerikusia duten gertaerak izan badira , horien berri ematea.
    • Onuradunak bizileku aldaketaren berri ematea.
    • Akatsen bat dela eta eskuratutako edo dagokionetik gora eskuratutako kopuruak itzultzea.
    • Administraziora joatea eta elkarlanean aritzea, hala eskatzen zaionean.

8.- Adinekoentzat aktibitate prebentiboak antolatzeko Aiton Borda elkartearen dirulaguntza eskaera.

Lezoko Udalean Aiton Borda Erretiratuen elkarteak egin duen aktibitate plangintza eta dirulaguntza eskaera aztertu ondoren eta horri erantzuteko udal aurrekontuetan dagoen diru-izendapena aztertu ondoren, Gizarte Ongizateko delegatuak hala proposatuta, Gobernu Batzordeak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Aiton Borda Elkarteari 2003 urterako aurkeztutako aktibitate egitasmoa garatzeko 13.508,63 eurotako dirulaguntza ematea.

BI: Dirulaguntza ordainketa bi zatitan egingo da. Lehen zatia, % 60 dirulaguntza ematearen erabakia hartu ondoren eta bigarren zatia, %40, lehen zatiaren zuriketa egin ondoren. Partida 200.

9.- Interes sozialeko elkarteei dirulaguntzak.

Lezoko Udalean 2002 urtean zehar Gipuzkoako interes sozialeko hainbat elkartek dirulaguntza eskaera egin dute. Aktibitate plangintza eta dirulaguntza eskaera aztertu ondoren eta horri erantzuteko udal aurrekontuetan dagoen diru-izendapena aztertu ondoren, Gizarte Ongizateko delegatuak hala proposatuta, Gobernu Batzordeak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Ondorengo elkarteei, bakoitzari 203,09 eurotako dirulaguntza ematea: Ascodel elkartea, Lezoko Odol emaileak, Errenteriako Gurutz Gorria, Harri Beltza elkartea, Agipase elkartea, DYA, Izan fundazioa-Gizakia Helburu, Atzegi, Ademgi elkartea eta Ortzadar. Guztira 2031,09 euro.

BI: Dirulaguntza ordainketa erabakia hartu eta berehala egingo da. 2002 urteko aurrekontutako 200 partida.

GALDE ESKEAK

Ez dira izan.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:45 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 309.781.etik 309.786.era zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna