Lezoko Udaletxeko Gobernu Batzorde Gelan, 2003ko uztailaren 30ean, 14:10 orduetan, eratu da OSOKO UDALBATZA, EZOHIKO ETA PREMIAZKO BILKURA egiteko xedez, lehen deialdian, Kepa Garbizu Azkue alkatearen lehendakaritzapean eta ondorengo zinegotzi hauek bertan direla: Iñake Urrestarazu Azurmendi (EA taldea), Mikel Antxon Arrizabalaga Brusin (PSE taldea), Jesus Maria Martiarena Jaka (EAJ taldea), Aroia Goienetxea Egibar (EAJ taldea), Aitor Ocerin Ibañez (EA taldea), Aitor Mimendia Artuzamonoa (EAJ taldea) eta Enrique Figueroa Laboa (EAJ taldea).
Ainhoa Villanua Ayuela (PSE taldea), Isabel Lopez Aulestia (IU-EB taldea) eta Maria Luz Anglada Gonzalez (PP taldea) ez dira etorri.
Bertan da eta egintzaren fede eman du udal idazkariak, Xabier Loiola Aristik.
Bilera Gobernu Batzorde gelan egin da honen aurretik egin den osoko bilkura ere bertan egin delako biltzar areto nagusian hasi eta gero eten eta gelaz aldatzea erabaki baita.
1.- Deialdiaren premiazkotasunaren berrestea.
Premiazko deialdia denez osoko bilkurak berretsi egin behar du deialdia eta bilera egitea onartu egin behar da. Bertaratu diren zortzi zinegotzietatik (hiru ez dira etorri) zazpi bilera egitearen alde azaldu dira eta bat aurka. Alde alkatea eta EAJ eta EA taldeetako zinegotziak bozkatu dute, aurka, PSE taldeko zinegotziak.
Idazkariak ohartarazi du badirela deialdia jaso ez duten hiru zinegotzi eta ondorioz, premiazko bilkura honetan hartu ahal diren erabakiak izan dezaketela forma akatsik.
2.-Proposamena: UAD.5.4 (Agustina Lizarazu, 1) Zehaztapen Azterlana behin betiko onartzea.
Alkateak Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako delegatuaren proposamena onartzea eskatu dio osoko bilkurari. Honela dio proposamenak hitzez hitz:
"Lezoko Udalak 2003ko Apirilaren 25eko 159 Alkatetza Dekretuaren bidez, UAD.5.4 (Agustina Lizarazu,1) Exekuzio Unitatearen Zehaztapen Azterlanari haserako onarpena ematea erabaki zuen.
Erabaki honen iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2003ko Maiatzaren 19an, 92 zenbakidun alean. Prentsa idatzian ere argitaratu zen
Zehaztapen Azterlan hau informazio publikoan egon da 15 egunez eta epe horretan ez da alegaziorik aurkeztu.
Arkitektoaren txostena kontuan izanik
Erabaki Proposamena:
BAT: UAD.5.4 (Agustina Lizarazu,1) Exekuzio Unitateko Zehaztapen Azterlanari Behin Betiko onarpena ematea arkitektoaren txostenean azaltzen diren baldintzak kontuan izanda."
Gaia diktaminatu gabe dagoenez aurrez osoko bilkurak erabakitzeko premia onartu behar du. Premia onartu egin da, alde zazpi boto eman dira, alkatea eta EAJ eta EA taldeetako zinegotzienak, eta bat aurka, PSE taldeko zinegotziarena.
Ondoren proposamena bera bozkatu da eta onartu da aldeko zazpi boto izan baititu, alkatea eta EAJ eta EA taldeetako zinegotzienak eta abstentzio bat, PSE taldeko zinegotziarena.
3.-Proposamena: UAD.1.4 (Jaizkibel Hiribidea) Zehaztapen Azterlana behin betiko onartzea.
Alkateak Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako delegatuaren proposamena onartzea eskatu dio osoko bilkurari. Honela dio proposamenak hitzez hitz:
"Lezoko Udalak 2003ko Apirilaren 25eko 158 Alkatetza Dekretuaren bidez, UAD.1.4 (Jaizkibel Hiribidea) Exekuzio Unitatearen Zehaztapen Azterlanari haserako onarpena ematea erabaki zuen.
Erabaki honen iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2003ko Maiatzaren 19an, 92 zenbakidun alean. Prentsa idatzian ere argitaratu zen
Zehaztapen Azterlan hau informazio publikoan egon da 15 egunez eta epe horretan ez da alegaziorik aurkeztu.
Arkitektoaren txostena kontuan izanik
Erabaki Proposamena:
BAT: UAD.1.4 (Jaizkibel Hiribidea) Exekuzio Unitateko Zehaztapen Azterlanari Behin Betiko onarpena ematea arkitektoaren txostenean azaltzen diren baldintzak kontuan izanda."
Gaia diktaminatu gabe dagoenez aurrez osoko bilkurak erabakitzeko premia onartu behar du. Premia onartu egin da, alde zazpi boto eman dira, alkatea eta EAJ eta EA taldeetako zinegotzienak, eta bat aurka, PSE taldeko zinegotziarena.
Ondoren proposamena bera bozkatu da eta onartu da aldeko zazpi boto izan baititu, alkatea eta EAJ eta EA taldeetako zinegotzienak eta abstentzio bat, PSE taldeko zinegotziarena.
Aktaren amaiera.
Beste aztergairik geratzen ez denez, alkate-lehendakariak 14:20 orduetan eman dio buru bilkurari. Eta nik, idazkari naizen aldetik, akta 310.662.etik 310.663.era arteko zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta horren guztiaren fede ematen dut, eta bilkuran izan diren zinegotzi guztiek izenpetu egin dute akta hau.