Lezoko Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian, 2003ko uztailaren 30ean, 13:45 orduetan, eratu da OSOKO UDALBATZA, EZOHIKO BILKURA egiteko xedez, lehen deialdian, Kepa Garbizu Azkue alkatearen lehendakaritzapean eta ondorengo zinegotzi hauek bertan direla: Iñake Urrestarazu Azurmendi (EA taldea), Mikel Antxon Arrizabalaga Brusin (PSE taldea), Jesus Maria Martiarena Jaka (EAJ taldea), Aroia Goienetxea Egibar (EAJ taldea), Aitor Ocerin Ibañez (EA taldea), Aitor Mimendia Artuzamonoa (EAJ taldea) eta Enrique Figueroa Laboa (EAJ taldea).
Ainhoa Villanua Ayuela (PSE taldea), Isabel Lopez Aulestia (IU-EB taldea) eta Maria Luz Anglada Gonzalez (PP taldea) ez dira etorri.
Bertan da eta egintzaren fede eman du udal idazkariak, Xabier Loiola Aristik.
Bilera hastearekin batera alkateak aretoan diren, eta udal hauteskundeetara aurkeztea debekatua izan zuten, Lezoren Alde Plataformako lau kideei eskatu die, arren, bilkura mahaitik altxatzeko eta nahi badute publikoarekin batera jartzeko. Kide horietako batek alkateari galdetu dio ea noiz arte jarraitu behar duen jolas honetan herriak erabakitako ordezkaritza aintzat hartu gabe. Alkateak, berriro ere eskatu die mesedez altxatzeko eta nahi badute jendearentzako dauden aulkietan esertzeko. Plataformako kideak bere horretan mantentzen direlako alkatearen eskaerari kasurik egin gabe, alkateak bilkura etetea erabaki du eta Gobernu Batzorde gelan eta publikorik gabe egitea erabaki du.
Ondorioz, Gobernu Batzorde gelan jarraitu du bilkurak.
1.- Proposamena: S-3 Sektoreko Plan Partzialaren aldaketaren behin behineko onarpena.
Alkateak Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako delegatuaren proposamena onartzea eskatu dio osoko bilkurari. Honela dio proposamenak hitzez hitz:
"Lezoko Udalak 2003ko ekainaren 12ko 236., Alkatetza Dekretuaren bitartez S-3 Sektoreko Plan Partzialaren aldaketari haserako onarpena ematea erabaki zuen.
2003ko uztailaren 11an aipatu erabakiaren iragarkia argitaratu zen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, 131., zenbakian. Halaber prentsa idatzian ere argitaratu zen aipatu dekretuaren iragarkia.
Informazio publikoak iraun duen 15 egunetan ez da alegaziorik edo erreklamaziorik aurkeztu S-3 Sektoreko Plan Partzialaren aldaketa dokumentuaren aurrean.
Bestalde gaiak duen garrantzia kontuan izanik eta Lezoko Udalak hitzartuta dituen konpromezuak aintzat harturik egoki deritzot uztailan ematea behin behineko onarpena aipatu Plan Partzialaren aldaketari, bestalde espedientearen izapidea asko atzeratuko baita denen kaltetan.
17/94 legearen 6., artikulua aintzat hartuta
ERABAKI PROPOSAMENA:
Lehena: S-3 Sektoreko Plan Partzialaren aldaketari behin behineko onarpena ematea, baldin eta alegazio epe barruko datarekin posta ziurtatuaz alegazio edo erreklamaziorik aurkezten ez bada.
Bigarrena: S-3 Sektoreko Plan Partzialaren aldaketa dokumentua eta izapidetu den espedientea Gipuzkoako Foru-Aldundira igortzea, honek behin betiko onarpena eman diezaion."
Gaia diktaminatu gabe dagoenez aurrez osoko bilkurak erabakitzeko premia onartu behar du. Premia onartu egin da, alde zazpi boto eman dira, alkatea eta EAJ eta EA taldeetako zinegotzienak, eta bat aurka, PSE taldeko zinegotziarena.
Gaia bozkatu aurretik idazkariak ohartarazi du jendaurreko epea gaur amaitzen dela eta jaso ahal direla oraindik alegazioak. Hala balitz, osoko bilkurak berriro ere hartuko beharko luke gai honen inguruko erabakia.
Ondoren proposamena bera bozkatu da eta onartu da aldeko zazpi boto izan baititu, alkatea eta EAJ eta EA taldeetako zinegotzienak eta abstentzio bat, PSE taldeko zinegotziarena.
2.-Proposamena: UAD. 5.2 eta 5.3ko (Gaintza kalea) Zehaztapen Azterlana behin betiko onartzea.
Alkateak Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako delegatuaren proposamena onartzea eskatu dio osoko bilkurari. Honela dio proposamenak hitzez hitz:
"Lezoko Udalak 2003ko Ekainaren 10eko 226 Alkatetza Dekretuaren bidez, UAD.5.2 eta 5.3 (Gaintza Kalea) Exekuzio Unitatearen Zehaztapen Azterlanari haserako onarpena ematea erabaki zuen.
Erabaki honen iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2003ko Uztailaren 2an, 124 zenbakidun alean. Prentsa idatzian ere argitaratu zen
Zehaztapen Azterlan hau informazio publikoan egon da 15 egunez eta epe horretan ez da alegaziorik aurkeztu.
Arkitektoaren txostena kontuan izanik
Erabaki Proposamena:
BAT: UAD.5.2 eta 5.3 (Gaintza Kalea) Exekuzio Unitateko Zehaztapen Azterlanari Behin Betiko onarpena ematea arkitektoaren txostenean azaltzen diren baldintzak kontuan izanda."
Gaia diktaminatu gabe dagoenez aurrez osoko bilkurak erabakitzeko premia onartu behar du. Premia onartu egin da, alde zazpi boto eman dira, alkatea eta EAJ eta EA taldeetako zinegotzienak, eta abstentzio bat, PSE taldeko zinegotziarena.
Ondoren proposamena bera bozkatu da eta onartu da aldeko zazpi boto izan baititu, alkatea eta EAJ eta EA taldeetako zinegotzienak eta abstentzio bat, PSE taldeko zinegotziarena.
3.-Proposamena: UAD.14 (Zubitxo kalea, 21) Zehaztapen Azterlana behin betiko onartzea.
Alkateak Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako delegatuaren proposamena onartzea eskatu dio osoko bilkurari. Honela dio proposamenak hitzez hitz:
"Lezoko Udalak 2003ko Uztailaren 1eko 258 Alkatetza Dekretuaren bidez, UAD.14 (Zubitxo Kaleko 21.) Exekuzio Unitatearen Zehaztapen Azterlanari haserako onarpena ematea erabaki zuen.
Erabaki honen iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2003ko Uztailaren 8an, 128 zenbakidun alean. Prentsa idatzian ere argitaratu zen
Zehaztapen Azterlan hau informazio publikoan egon da 15 egunez eta epe horretan ez da alegaziorik aurkeztu.
Arkitektoaren txostena kontuan izanik
Erabaki Proposamena:
BAT: UAD.14 (Zubitxo Kaleko 21.) Exekuzio Unitateko Zehaztapen Azterlanari Behin Betiko onarpena ematea arkitektoaren txostenean azaltzen diren baldintzak kontuan izanda."
Gaia diktaminatu gabe dagoenez aurrez osoko bilkurak erabakitzeko premia onartu behar du. Premia onartu egin da, alde zazpi boto eman dira, alkatea eta EAJ eta EA taldeetako zinegotzienak, eta abstentzio bat, PSE taldeko zinegotziarena.
Ondoren proposamena bera bozkatu da eta onartu da aldeko zazpi boto izan baititu, alkatea eta EAJ eta EA taldeetako zinegotzienak eta abstentzio bat, PSE taldeko zinegotziarena.
4.-Proposamena: UAD.7 (Donibane kalea, 10) Zehaztapen Azterlana behin betiko onartzea.
Alkateak Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako delegatuaren proposamena onartzea eskatu dio osoko bilkurari. Honela dio proposamenak hitzez hitz:
"Lezoko Udalak 2003ko Ekainaren 30eko 257 Alkatetza Dekretuaren bidez, UAD.7 (Donibane Kalea, 10) Exekuzio Unitatearen Zehaztapen Azterlanari haserako onarpena ematea erabaki zuen.
Erabaki honen iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2003ko Uztailaren 8an, 128 zenbakidun alean. Prentsa idatzian ere argitaratu zen
Zehaztapen Azterlan hau informazio publikoan egon da 15 egunez eta epe horretan ez da alegaziorik aurkeztu.
Arkitektoaren txostena kontuan izanik
Erabaki Proposamena:
BAT: UAD.7 (Donibane Kalea, 10) Exekuzio Unitateko Zehaztapen Azterlanari Behin Betiko onarpena ematea arkitektoaren txostenean azaltzen diren baldintzak kontuan izanda."
Gaia diktaminatu gabe dagoenez aurrez osoko bilkurak erabakitzeko premia onartu behar du. Premia onartu egin da, alde zazpi boto eman dira, alkatea eta EAJ eta EA taldeetako zinegotzienak, eta bat aurka, PSE taldeko zinegotziarena.
Ondoren proposamena bera bozkatu da eta onartu da aldeko zazpi boto izan baititu, alkatea eta EAJ eta EA taldeetako zinegotzienak eta abstentzio bat, PSE taldeko zinegotziarena.
Aktaren amaiera.
Beste aztergairik geratzen ez denez, alkate-lehendakariak 14:10 orduetan eman dio buru bilkurari. Eta nik, idazkari naizen aldetik, akta 310.654.etik 310.657.era arteko zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta horren guztiaren fede ematen dut, eta bilkuran izan diren zinegotzi guztiek izenpetu egin dute akta hau.