- 1. Egoki irudituz gero, 2013ko urriaren 29an egindako bilkurako akta onartzea
- 2. Lezoko udalak dituen eraikinetarako energia elektrikoaren hornidura esleitzeko proposamena (2013H0500001)
- 3. “Euskal Fondoa” proiektuari dirulaguntza emateko proposamena (2013GZ050003)
- 4. Ludoteka zerbitzua esleitzea (2013KU050004)
- 5. Alkatearen erabakien kontu ematea.
- 6. Alkate dekretuen berrespena (D13/00967, D13/00984)
- GALDE ESKEAK
- Aktaren bukaera.
Lezon, 2013ko azaroaren 12an, asteartean, goizeko 9:00etan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko gobernu batzar aretoan, bigarren deialdian, Ainhoa Zabalo Loiarteren lehendakaritzapean, Mikel Arruti Salaberria eta Angel Portugal Formoso bertan direlarik. Bilera hasi ondoren, Eneko Lartige Zabaleku zinegotzia bertaratu da.
Ez da bileran izan Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra.
Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.
AKTA ONARTZEA.
1. Egoki irudituz gero, 2013ko urriaren 29an egindako bilkurako akta onartzea.
Akta onartu eta sinatu egin da.
HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK
2. Lezoko udalak dituen eraikinetarako energia elektrikoaren hornidura esleitzeko proposamena (2013H0500001)
2011ko otsailaren 22ko 3/2011 Foru Dekretuan jasotako arauei jarraituz, eta maiatzaren 18ko Udal Batzarrak onartutako atxikipen hitzarmenean ezarritako termino eta baldintzetan, 2013/09/25ean Alkatetza honek ebatzi du D13/00854.Dekretuz, Gipuzkoako Foru Kontratazioen Zentralak izapidetutako energia elektrikoaren hornidurarako esparru akordioaren kontratazio espedienteei atxikitzea.
2013ko urriaren 18an Gipuzkoako Foru Aldundiak Iberdrola Generación SAU esleitzea erabaki du, honen 2013-10-14ko datarekin egindako eskaintzaren baldintzetan.
Ondorioz, Hirigintza eta Ingurumen Zinegotzi Delegatu honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:
BAT: 2013-11-01tik 2014-04-30ra eperako Foru Kontratazioen Zentralaren bitartez esparru akordiotik eratorritako energia elektrikoaren hornidura kontratua (X13010 espedientea) Iberdrola Generación SAUri esleitzea.
BI: Alkatea ahaltzea, esleitutako enpresarekin kontratua eta behar diren beste dokumentuak sinatzeko.
HIRU: Udal Kontuhartzailetzari erabaki honen berri ematea gastua kontuan hartu dezan.
GIZARTE ZERBITZUAK
3. “Euskal Fondoa” proiektuari dirulaguntza emateko proposamena (2013GZ050003)
Programazioa eta horri erantzuteko udal aurrekontuetan dagoen diru-izendapena aztertu ondoren,
Alkatetza honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:
BAT: Ematea EUSKAL FONDOA-ri 6.300€ko dirulaguntza honako proiektuak diruz laguntzeko (AD- 685).
-P244k-13:Elikadura-segurtasunerako laguntza.El Rama.Nikaragua. 5.935,82€.
-P238k-13: San Jose Purula Komunitatean 3 km landa-bide egitea.II fasea.Fray Bartolome de las Casas.Guatemala 364,18€.
BI: Dirulaguntza hau “zuzeneko dirulaguntza” eran ematea.
HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
• Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.
KULTURA
4. Ludoteka zerbitzua esleitzea (2013KU050004)
Ludoteka zerbitzua azaroa eta abenduko hilabeteetan emateko Orratx! Kultur elkarteak egindako proposamena azterturik,
Kulturako Zinegotzi delegatu honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:
BAT: 2013ko urriaren 29an, Tokiko Gobernu Batzarrak 8. atalean harturiko erabakia bertan behera uztea.
BI: Udal ludoteka kudeatzeko zerbitzua 2013ko azaroa eta abenduan Orratx! Kultur elkartearekin burutzea.
HIRU: Horretarako espedientean diren eta kontratuari gehituko zaizkion administrazio-kontratuaren baldintzak onartzea.
LAU: Kontratuak suposatzen duen 6.000 €tako gastua onartzea (AD-644).
BOST: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
• Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.
ALKATETZA ETA DELEGATUAK
5. Alkatearen erabakien kontu ematea.
2013ko urriaren 29an egindako azken Tokiko Gobernu Batzarra geroztik emandako ebazpenen berri eman da.
6. Alkate dekretuen berrespena (D13/00967, D13/00984)
1. “Plazeta” futbol zelaia eraberritzeko lanen Proiektuaren onarpena (2013H010002)
2013/10/31an, eta D13/00967 zenbakiko Alkatetzaren dekretuz, “Plazeta” futbol zelaia eraberritzeko lanen Proiektuaren onarpena, Baldintza Administratiboen Agiriaren onarpena eta obren esleipen baldintzatua Endaran Eraikuntzak, S.L. enpresari ematea erabaki zen.
Aurkeztutako eskaintzak aztertu ondoren Endaran Eraikuntzak S.L. enpresa suertatu da esleitua ekonomikoki eskaintza egokiena aurkezteagatik (baldintza agiriko 16. atalak xedatzen dituen irizpideak kontuan izanik prezio merkeena 100 puntu ematea eta gainontzekoei hiruko erreglea bat aplikatzea.)
2011ko ekainaren 23an, eta D11/00760. dekretuz, Alkatetzak Tokiko Gobernu Batzarraren baitan delegatu zuen eskumen honen erabakia hartzea.
Obrak berehala hasi behar zirenez, eta arruntak diren tramite administrariak ez atzeratzeko, Alkatetzak delegatua duen eskumena bereganatu zuen eta orain Tokiko Gobernu Batzarrera jakinaraztea eta berrestea proposatzen da.
Aurreko guztiagatik Alkatetza honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:
BAT: 2013/10/31an eta D13/00967 Dekretuz Alkatetzak hartutako ondorengo erabakia BERRESTEA:
BAT: Futbol Zelaiko Eraberritze Lanen proiektua onartzea.
BI: Futbol Zelaiko Eraberritzen obren kontrataziorako espedientea onartze eta arautuko duten Baldintza pleguak onartzea
HIRU: Kontratu honetarako Gastua onartzea (AD 668-2013)
LAU: Futbol Zelaiko Eraberritze obrak ENDARAN ERAIKUNTZAK SLri esleitzea ondorengo baldintzetan:
• Prezioa: 122.710,22€ eta BEZ 25.769,15€
• Exekuzio epea: hilabete bat
BOST: Interesatuak 6.135,51 euroko behin betiko fidantza jarri beharko du, esleipen hau jakinarazi eta zazpi eguneko epean. Epe honetan, halaber esleipendunak kontratua izenpetzera eta zuinketa akta altxatzera agertu beharko du.
SEI: Erabaki honen berri ematea eskaintza aurkeztu duten gainerako enpresei.
ZAZPI: Kontratu hau Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bateratuaren RDL 3/2011ean xedatutakoaz gain, baldintza agirietan eta aurkeztu den eskaintzan jasotzen denaren arabera arautuko da.
2. Futbol Zelaiko Belar Artifiziala jartzeko obren esleipena (2013H010001)
2013/11/07an, eta D13/00984 zenbakiko Alkatetzaren dekretuz, “Plazeta” futbol zelaian belar artifiziala jartzeko obraren esleipen baldintzatua FieldTurf Poligras, SA enpresari ematea erabaki zen.
Aurkeztutako eskaintzak aztertu ondoren FieldTurf Poligras, SA enpresa suertatu da esleitua, bai Lezoko Udaleko zerbitzu teknikoak egindako txostena ikusirik, bai baldintza agiriko 16 eta 19 atalek xedatzen dutena kontuan izanik,
2011ko ekainaren 23an, eta D11/00760.Dekretuz, Alkatetzak Tokiko Gobernu Batzarraren baitan delegatu zuen eskumen honen erabakia hartzea.
Obrak berehala hasi behar zutenez, eta arruntak diren tramite administrariak ez atzeratzeko, Alkatetzak delegatua zuen eskumena bereganatu zuen eta orain Tokiko Gobernu Batzarrera jakinaraztea eta berrestea proposatzen da.
Aurreko guztiagatik, Alkatetza honek Tokiko Gobernu Batzarrera darama ondorengo ERABAKI PROPOSAMENA:
BAT: 2013ko azaroaren 7an eta D13/00984. Dekretuz alkatetzak hartutako ondorengo erabakia BERRESTEA:
“BAT: Futbol Zelaiko Belar Artifiziala jartzeko obrak FieldTurf Poligras, SA ri esleitzea ondorengo baldintzetan:
• Prezioa:194.994€ eta BEZ 40.948,74 €
• Exekuzio epea: hilabete bat
• Aurkezturiko proposamenean eskainitakoak
BI: Kontratu honetarako Gastua onartzea (AD 701-2013)
HIRU: Interesatuak 19.400,00 euroko behin betiko fidantza jarri beharko du, esleipen hau jakinarazi eta zazpi eguneko epean. Epe honetan, halaber esleipendunak kontratua izenpetzera eta zuinketa akta altxatzera agertu beharko du.
LAU: Erabaki honen berri ematea eskaintza aurkeztu duten gainerako enpresei.
BOST: Kontratu hau Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bateratuaren RDL 3/2011ean xedatutakoaz gain, baldintza agirietan eta aurkeztu den eskaintzan jasotzen denaren arabera arautuko da.”
Ez da izan galde eskaerarik.
Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 9:15etan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 1105291tik 1105295ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.