- 1. Egoki irudituz gero, 2013ko azaroaren 12an egindako bilkurako akta onartzea.
- 2. Etxez etxeko laguntza emateko proposamena (2013GZ010011)
- 3. Famili eskuhartze programak onartzeko proposamenak (2011GZ310005, 2012GZ310005, 2012GZ310001, 2013GZ310004, 2013GZ310007, 2013GZ310008)
- ALKATETZA ETA DELEGATUAK
- GALDE ESKEAK
- Aktaren bukaera
Lezon, 2013ko azaroaren 26an, asteartean, goizeko 8:00etan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko gobernu batzar aretoan, lehen deialdian, Ainhoa Zabalo Loiarteren lehendakaritzapean, Eneko Lartige Zabaleku eta Mikel Arruti Salaberria bertan direlarik.
Ez dira bileran izan Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra eta Angel Portugal Formoso.
Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.
AKTA ONARTZEA.
1. Egoki irudituz gero, 2013ko azaroaren 12an egindako bilkurako akta onartzea.
Akta onartu eta sinatu egin da.
GIZARTE ZERBITZUAK
2. Etxez etxeko laguntza emateko proposamena (2013GZ010011)
Ikusi dut etxez etxeko laguntza eskatzeko G.S.R-ek egin duen eskabidea eta gizarte langileak egindako gizarte txostena.
Alkatetza honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:
BAT: G.S.R-i etxez etxeko laguntza zerbitzua ematea. Zerbitzua astelehenetik ostiralera ordu betez emango da atentzio pertsonalean laguntzeko. Zerbitzu orduak gehitu edo gutxitu daitezke beharren arabera.
BI: Egin beharreko aportazio ekonomikoa zerbitzuagatik 18,76€ orduko da.
HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzordera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.
3. Famili eskuhartze programak onartzeko proposamenak (2011GZ310005, 2012GZ310005, 2012GZ310001, 2013GZ310004, 2013GZ310007, 2013GZ310008)
Ikusi dut B. N.ek, A.F.Mª I-ek, L.G.K-ek, B.M.Z –ek, Mª L.O.F-ek eta S.E.J.Ak egindako eskaerak eta Gizarte Langileak egindako txostenaK,
Hala, alkateak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:
BAT: 1. Onartzea B. N.en parte hartzea udalak eskaintzen duen familia eskuhartze programan , luzatzeko aukerarekin.
2. Orekagune gabinetekoak eramango du aurrera eskuhartzea eta Udalak beregain hartuko du terapeutaren saioen kostua,2013ko abendurarte, guztira 2.880,00€ .
BI: 1. Onartzea A.F.Mª I -en parte hartzea udalak eskaintzen duen familia eskuhartze programan 2013ko uztailetik abendurarte, luzatzeko aukerarekin.
2. : Orekagune gabinetekoak eramango du aurrera eskuhartzea eta Udalak beregain hartuko du terapeuta eta hezitzaile familiarraren saioen kostua, guztira 2.784,00€ .
HIRU: 1. Onartzea L.G.K-en parte hartzea udalak eskaintzen duen familia eskuhartze programan 2013.urteko abendurarte, luzatzeko aukerarekin.
2. Orekagune gabinetekoak eramango du aurrera eskuhartzea eta Udalak beregain hartuko du familia hezitzailearen kostua, guztira 2.664,00€.
LAU: 1. Onartzea B.M.Z-en parte hartzea udalak eskaintzen duen familia eskuhartze programan 2013.urteko uztailetik 2013ko abendurarte, luzatzeko aukerarekin.
2.Orekagune gabinetekoak eramango du aurrera eskuhartzea eta Udalak beregain hartuko du terapeuta eta hezitzaile familiarraren saioen kostua, guztira 3.054,00€.
BOST: 1. Onartzea Mª L.O.F-en parte hartzea udalak eskaintzen duen familia eskuhartze programan 2013. urteko irailerarte, luzatzeko aukerarekin.
2. Orekagune gabinetekoak eramango du aurrera eskuhartzea eta Udalak beregain hartuko du terapeutaren saioen kostua, guztira 490 €.
SEI: Gastua onartzea, 2013.aurrekontuetan dagoen partidaren kontura (AD91-AD533)
ZAZPI: 1.Onartzea S.E.J.A.en parte hartzea udalak eskaintzen duen familia eskuhartze programan 2013. urteko uztailetik irailerarte, luzatzeko aukerarekin.
2.: Laura San Francisco eta Mikel Cerezok eramango dute aurrera eskuhartzea eta Udalak beregain hartuko du terapeutaren saioen kostua, guztira 1.401,00€ (A-271 / AD-575-12 / AD-656-13)
ZORTZI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
• Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.
2013ko azaroaren 12an egindako azken Tokiko Gobernu Batzarra geroztik emandako ebazpenen berri eman da.
Ez da izan galde eskaerarik.
Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 9:00etan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 1105301tik 1105303ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.