2013ko irailaren 23a

Lezon, 2013ko irailaren 24ean, asteartea, goizeko 8tan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko gobernu batzar aretoan, lehen deialdian, Ainhoa Zabalo Loiarteren lehendakaritzapean, Eneko Lartige Zabaleku, Angel Portugal Formoso eta Mikel Arruti Salaberria bertan direlarik.

Ez da bileran izan Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.


AKTA ONARTZEA.

1. Egoki irudituz gero, 2013ko irailaren 10ean egindako bilkurako akta onartzea.

Akta onartu eta sinatu egin da.


KONTUHARTZAILETZA

2. Faktura Zerrenda onartzeko proposamena (2013KO110037)

Udaleko kontu-hartzaileak sinatutako faktura zerrenda ikusirik, Alkatetza honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Ontzat hartzea ondorengo fakturaren zerrendak:

Zbkia/ Nº €
41 59.058,34


BI: Horien ordainketa agintzea dagokien hartzekodunei.

GIZARTE ZERBITZUAK

3. Etxez-etxeko laguntza zerbitzua emateko proposamena (2013GZ010008)

Ikusi dut etxez etxeko laguntza eskatzeko P.S.L.k egin duen eskabidea eta gizarte langileak egindako gizarte txostena.

Alkatetza honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: P.S.L.ri etxez etxeko laguntza zerbitzua ematea, egunero ordu erdiz atentzio pertsonalean laguntzeko. Zerbitzu orduak gehitu daitezke beharren arabera.

BI: Aportazio ekonomikoa zerbitzuagatik 16,32€ orduko da.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.


ALKATETZA ETA DELEGATUAK

4. Alkatearen erabakien kontu ematea.

Irailaren 10ean egindako azken Tokiko Gobernu Batzarra geroztik emandako ebazpenen berri eman da.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 8:45 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 930494tik 930495ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna